(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011n Gobernuak 30.000 euroko diru laguntza emango du Nafarroako Kazetarien Elkartearen jardueretarako astelehena, 2011.eko otsailak 21

"San Fermín" Nazioarteko Prentsa Bulegoak finantzatuko ditu diru laguntza eta elkartearen mendemuga ospatzeko ekitaldiak


Catalán eta Barón lankidetza hitzarmena sinatzen

Catalán kontseilaria eta Barón Nafarroako Kazetarien Elkarteari 30.000 euro emateko hitzarmena sinatzen ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 30.000 euroko diru laguntza emango dio Nafarroako Kazetarien Elkarteari 2011ko jarduerak finantzatzeko. Zenbatekoa "San Fermín" Nazioarteko Prentsa Bulegoaren gastuen zati bat ordaintzeko eta elkartearen sorreraren mendemuga ospatzeko aurten antolatu den ekitaldien programa egiteko erabiliko da.

Alberto Catalán-ek, erakundeekiko harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak, eta Miguel Ángel Barón-ek, Nafarroako Kazetarien Elkarteko presidenteak, hitzarmen bat sinatu dute gaur lankidetza hori izapidetze aldera. Lankidetzaren bidez aurrekontu osoaren herena jasoko du elkarteak gutxi gorabehera, 100.000 euro baino gehiago.

Hitzarmenaren testuaren arabera, Prentsaren Nazioarteko Bulegoa "funtsezko gunea" da San Ferminei buruzko informazio "osoa eta egiaztatua" atzerriko hedabideetara zabaltzeko, baita hedabide horiei interes orokorreko beste gai batzuen berri emateko ere (hala dagokionean, kasuan kasuko hizkuntzara itzulita). Horrek Nafarroaren nortasuna hedatzen laguntzen du, baita Foru Autonomiak Espainian eta beste herrialde batzuetan duen irudia hobetzen ere.

Elkartearen mendemuga ospatzeko ekitaldiei dagokienez, programa interes publikokoa dela adierazten du hitzarmenak. Ekitaldian erakusketa bat, mahai-inguruak, kongresuak eta biztanleei, kazetarien eta komunikabideeen gremioari eta elkarteko bazkideei zuzenduriko musika festibala izan ditu. Elkarteak 150 bazkide ditu, eta horietatik 21 bazkidek azkeneko urtean eman dute izena.

Erakusketa ibiltaria 80 taulak osatzen dute, elkarteak egin dituen ehun urteetako gertaera garrantzitsu nagusiak laburtuz. Erakusketa Iruñeako Condestable Jauregian egongo da ikusgai martxoaren 3ra arte. Ondoren, honako herrietan izango da: Zangozan (martxoaren 4tik 26ra), Elizondon (apirilaren 4tik maiatzaren 2ra), Tafallan (maiatzaren 27tik ekainaren 12ra) eta Iruñean (ekainaren 17tik uztailaren 4ra, Nuevo Casino Principal-en).

Hilero Iruñean egingo diren komunikazioari buruzko hainbat mahai inguru ere antolatu dira, horiek ere publiko orokorrari zuzendurikoak. Nabarmendu beharrekoa da kazetaritzaren etorkizunari buruz egingo den kongresu nazionala, IKTen fenomenoei eta 2.0 Kazetaritza delakoari buruz jardungo dena. Apirilaren 8an izango da Civican aretoan.

Nafarroako hiriburuak, halaber, urtero egiten den Espainiako kazetarien elkarteen federazioaren (FAPE) 2011ko kongresua hartuko du. Komunikazioaren arloko profesionalei zuzenduriko jardueren ekitaldi nagusia izango da, eta trebatzeko eta eztabaidarako hainbat ekitaldi ere izango ditu. Jardueren hirugarren multzoaren helburua bazkideak sozializatzea eta dinamizatzea izango da, jolas eta kultura ekintzen bidez; ekintza horien artean azpimarratzekoa da musika jaialdi bat.

Dokumentazioa:
Programa del centenario de la Asociación de Periodistas de Navarra
Exposición del centenario de la Asociación de Periodistas de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa