(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Merkataritza eta Industria Ganbera arautzen duen legea aldatzea onetsi du astelehena, 2011.eko otsailak 21

Aldaketa horren bidez, gainerako ganberekiko diskriminazioa saihestuko da, enpresen kuotak biltzerakoan dagoen denbora desfasea dela eta


Nafarroako Gobernuak, gaur, bilkuran, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren funtzionamendua erregulatzen duen araua aldatzeko Foru Legearen proiektua onetsi du.

Halaber, proiektua Nafarroako Parlamentuan eztabaidatuko dela erabaki du.  

Aldaketa hori inbertsioa eta enpleguaren sorrera indartzeko zerga eta lan arloko jarduketa liberatzaileen Errege Dekretu Legea indarrean sartzeak eragin du. Errege Dekretu Legeak ganberaren baliabide iraunkorra desegin zuen, enpresa guztiei nahitaez eskatzen zitzaiena eta merkataritza eta industriako Ganbera Ofiziala finantzatzeko balio zuena.

Arauak aldi baterako araubide espezifikoa ezarri du Merkataritza eta Industria Ganberak egoera berrira egokitu daitezen, beren finantziazio iturriak eguneratuz eta aldatuz.  

Hortaz, 2011an, 2009an enpresek sortutako PFEZ eta Sozietateen gaineko Zergaren kuoten zenbatekoak jasoko dituzte ganbera horiek, baita 2010ean sortutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergen zenbatekoak ere. Azken kasu hori, hala ere, erakundeen salmenten zenbateko garbia 10 milioi euro edo gehiago izan denean bakarrik emango da.

2012an, 2010ean sortutako Sozietateen gaineko Zergari dagokion zenbatekoa baino ez da eskatuko, baina, oraingoan ere, 10 milioi euro edo gehiagoko salmentak dituzten erakundeei bakarrik.  

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak urtebeteko desfasearekin bildu du baliabide hori araubide komuneko Ganberekin alderatuta. Azken ganbera horiek 2010ean 2008an sortutako zergei zegokien baliabidea eskatu zuten, Nafarroako Ganberak, aldiz, 2009an sortutakoak bildu ditu.

 

Lurralde komuneko ganberen aldean bidegabeko diskriminaziorik izan ez dezan, eta ganberen baliabidearen zerga izaera kontuan izanik, eta horren ondorioz, Foru Autonomiak arlo horretan duen eskumen esklusiboa, Nafarroan aldi baterako araubide berezia ezarri behar da, orain onetsi den Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganbera Ofizialaren Legearen aldaketaren bidez.

Hala, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak, 2011n, 2010ean sortutako Sozietateen gaineko Zergaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotak edo oinarriak eskatu ahal izango ditu. Horrez gain, 2011n sortutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuoten ganbera baliabidea ere eskatu ahal izango du; hala ere, azken kasu hori, erakundeen salmenten zenbateko garbia, justu aurreko ekitaldian, hamar milioi edo gehiagokoa denean bakarrik emango da.

Azkenik, 2012an, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak, araubide komuneko ganberekin bat etorriz eta lehenago aipatutako denbora desfasea gainditzeko, 2011an sortutako Sozietateen gaineko Zergaren oinarriei dagokien ganbera baliabidea eskatu ahal izango du; betiere zerga hori ordaindu behar duten erakundeen salmenten zenbateko garbia hamar milioi euro edo gehiagokoa izan bada justu aurreko ekitaldian.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa