(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak Tafallako saihesbidearen Udalaz Gaindiko Plan Sektorialaren aldeko txostena egin du asteartea, 2011.eko otsailak 22

Lizarratik Zangozara doan NA-132 errepidearen lotura ahalbidetuko du, Tafallako herrigunea saihestuz


Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak Tafallako saihesbidearen aldeko txostena egin du

Tafallako saihesbidearen UGPS ( irudia handitu )

Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak (LAB), Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilaria buru dela, "Tafallako Saihesbidea Proiektuaren Azterlan Informatiboa" izeneko Udalaz Gaindiko Proiektu Sektorialaren aldeko txostena egin du gaur.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua da proiektuaren sustatzailea.

Azterlanak Tafallako hegoaldeko saihesbiderako konponbideak proposatu zituen (NA-132, Lizarratik Zangozara), bidea hasteko eta amaitzeko aukerak eskainiz. Azkenik, aukera horietatik lau aztertu ondoren, sustatzaileak Tafallatik hurbilen dagoen tarteak osatzen duen bidea onestea eta burutzea proposatu du (1. aukera). Ibilbidea Tafallako herrigunearen mendebaldetik hasten da, hegoaldetik inguratzen du eta herriaren ekialdera amaitzen da.

Aukera hori eta proposaturiko besteak ingurumenari, lurraldeari, gizarte eta ekonomiari eta funtzioari loturiko alderdiak aztertzen dituzten azterlanen arabera diseinatu dira. Bidea zehazteko 80 km/h-ko abiadura hartu da kontuan proiektuan, eta sekzio mota 3,5 metroko erreiak eta 1,5 metro zabaleko bazterbidea dituen galtzada batek osatzen du.

Saihesbidea egiteak eskualde horietako biztanleen beharrei erantzuten die, Tafallako Udalak berak proposatu bezala, eta Lizarrerriaren, Tafallaren eta Zangoza inguruaren arteko komunikazioa hobetuko du, baita Nafarroa erdialdeko korridorean aurrera egin ere. Bide berriak Tafallako herriguneko trafikoa arintzen lagunduko du, handik pasatzen baita egun Lizarratik Zangozara doan NA-132 errepideko trafikoa. Horrez gain, Erdialdeko Eremuen Lurraldearen Antolamendurako Planak (LAP4) jarduera hori aipatutako guneko lehentasunezko jardueratzat jotzen du.

Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak proiektuaren aldeko txostena egin ondoren, hurrengo pausoa Nafarroako Gobernuak behin betiko onartzea izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa