(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Etxebizitza arloko atari tematikoa sortu du asteartea, 2011.eko otsailak 22

Webgune berrian informazioa eskaintzen da alokairuei, salerosketei, zaharberritzei edo gai fiskalei buruz


Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak Etxebizitza arloko atari tematikoa aurkeztu du gaur. Atari horrek erreferentziako webgunea izan nahi du Foru Komunitatean gai horri buruzko informazioa lortu edo izapideak egin nahi dituzten herritarrentzat eta profesionalentzat.

Salanuevak Departamentuko teknikarien ahalegina eskertu du "etxebizitzaren arloan dagoen araudi osoa modu laburtu, erakargarri eta erraz ikusteko modukoan" aurkeztu dutelako. Kontseilariaren esanetan, web orri honen bitartez, erabiltzaileak salerosketari, alokairuari edo zaharberritzeari buruzko guztia ezagutu ahal izango du, eta gai fiskalak, auzokoen erkidego baten funtzionamendua edo alokairuan izandako kaleratzeak sakondu ahal izango ditu.

Atari berrira Nafarrolako Gobernuaren web orritik eta

www.vivienda.navarra.es helbidetik sartzen da, eta bertan, klik bakar batekin, erabiltzailea atal nagusietara sartu ahal izango da zuzenean: salerosketa, alokairua, zaharberritzea, diru-laguntzak, errolda eta krisiaren aurkako neurriak. Salanuevaren esanetan, "webgune garbia, zuzena eta intuitiboa da, erabiltzaileak nahi duen informazioa azkar lortu ahal izateko. Gainera, inprimakiak jaitsi eta laguntzak izapidetu ahal izango ditu". Kontseilariak gehitu duenez, "aipatzeko modukoa iruditzen zait ‘argitu zure zalantzak’ atala, herritarrek eta profesionalek normalean planteatzen dituzten ehun bat galderari erantzuna ematen diona".

Atariaren barruan ‘herritarrak’ eta ‘profesionalak’ atalak bereizten dira. Lehenengoentzat azpiatal hauek planteatu dira: salerosketa, alokairua, zaharberritzea, etxebizitzen errolda, laguntzak eta diru-laguntzak, gaurkotasuna eta argitu zure zalantzak. Adibidez, herritar batek etxebizitza babestua eskatu nahi badu, hemen betekizunak, baremoak, diru-laguntzak, dokumentazioa eta informazio fiskala ezagutu ahal izango ditu, eta beste horrenbeste alokairuaren eta zaharberritzearen kasuan. Kontseilariak azaldu duenez, "azken finean, informazioa ‘urratsez urrats’, prozesua herritarrentzat askoz errazagoa izan dadin".

Bestalde, profesionalen atalak bost azpiatal ditu: etxebizitza babestuaren sustapena, araudi teknikoa, laguntzak eta diru-laguntzak, gaurkotasuna eta argitu zure zalantzak. Salanuevaren arabera, "lehenengoz daukagu leku berean horrenbeste informazio sustatzaileentzat; indarreko araudi osoa aurkitzeaz gain, webgune honetan eskuratu ditzaketen laguntza guztiei buruzko informazioa lortuko dute".

Salanuevak atarian dagoen erroldaren atala ere aipatu du. Herritarrek horretara sarbidea izango dute eta esleipen kanpainetako sustapen guztien berri izango dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa