(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatu Batuetako enpresen misio batek Foru Komunitatea bisitatuko du datorren urtean asteartea, 2011.eko otsailak 22

Nafarroaren USAko ordezkaritza Obama Administrazioko Merkataritzako Estatu idazkariordearekin bildu da


Transcripción textual del video

Sanz Lehendakariak esan duenez, Nafarroako ordezkaritzak Juan Verde Obama Administrazioko Merkataritzako Estatu idazkariordearekin eta Jorge Dezcállar Espainiak Ipar Amerikan duen enbaxadorearekin egindako bilera "oso positiboa izan da, horri esker Washingtonek Nafarroari buruz duen iritzia egiaztatu ahal izan dugu eta".

Era berean, Sanz Lehendakariak esan duenez, Juan Verde idazkariordeak "Nafarroara enpresaburuek osatutako merkataritza-misioan joango dela bermatu digu, gure ekonomiako sektore aipagarrienak bisitatzeko, besteak beste, energia berriztagarriak, nekazaritzako elikagaiak eta biomedikuntza".

Amaitzeko, Sanzen esanetan, Espainiak Ipar Amerikan duen enbaxadoreak Nafarroari eskaini dio aurten Espainiaren Eguneko (urriak 12) ospakizunen buru izatea Washingtonen eta Nafarroak "atsegin handiz onartu du". Ospakizun horretara 900 eta 1.000 pertsona bitartean joaten dira.

DEzkerretik eskuinera: Jiménez, Verde, Sarría, Sanz Lehendakaria, Dezcállar, Taberna, Miranda eta Armendáriz, Washingtonen. ( irudia handitu )

Foru Komunitatea "Nafarroa-Estatu Batuak Astea 2011" ekitaldian ordezkatzen duen ordezkaritzak lehenengo laneguna izan zuen Washingtonen. Juan Verde Barak Obamaren Administrazioko Merkataritzako Estatu idazkariordearekin bilera izan zuen, eta topaketa horretan Jorge Dezcállar Espainiak Ipar Amerikan duen enbaxadoreak ere parte hartu zuen.

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak, Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, José Antonio Sarría Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko lehendakariak, Javier Taberna Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakariak, José Javier Armendáriz CENEReko zuzendari nagusiak eta Benito Jiménez enpresaburuak Nafarroako ekonomiaren ezaugarriak azaldu zituzten, Moderna Plana eta energia berriztagarriak bultzatzeko eredua bereziki azpimarratuz.

Juan Verdek interes handia erakutsi zuen Nafarroak egindako etorkizuneko apustuengatik eta Estatu Batuetako eta Nafarroako inbertsiogileek enpresa-jardueretan aukerak aurkituko dituztela adierazi zuen. Ipar Amerikako Merkataritzako Estatu idazkariordea harrituta agertu zen Nafarroak biomedikuntzaren, bioteknologiaren eta nekazaritzako elikagaien arloan dituen datu bikainak ikusita. Foru Komunitateak Europako eskualdeen artean lidergo handia duela eta Nafarroako eta Espainiako langabezia-tasen artean dagoen aldea ere aztertu zuen.

Espainiak Estatu Batuetan duen enbaxadoreak goretsi egin zituen zazpi urte hauetan Nafarroako Gobernuak, Merkataritza eta Industria Ganberaren, SODENAren eta Ardoaren Jatorri-deituraren Kontseilu Arautzailearen bitartez garatu dituen misio instituzionalak. Jorge Dezcállar-ek Nafarroako Foru Komunitateari Espainiaren hurrengo jaia eskaintzea proposatu zion, urriaren 12an, Washingtonen. Ekitaldi horrek tradizio handia du Estatu Batuetan eta administrazio federaleko eta ordezkaritza diplomatikoetako mila bat goi-kargudun biltzen ditu.

Dokumentazioa:
Declaraciones del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa