(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tafallako eta Zangozako hondakinak transferitzeko instalazioen inbertsioa 4,07 milioi euro izan da asteazkena, 2011.eko otsailak 23

Salanueva kontseilariak gaur ireki du Erdialdean zerbitzua eskainiko duen instalazioa  


Tafallako eta Zangozako hondakinen instalazioak ireki dituzte

Salanueva eta Nafarroako mankomunitateetako ordezkariak Tafallako instalazioaren aurrean ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday, Toki Administrazioko kontseilaria eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoko presidentea, Tafallan izan da Erdialdeko hondakinak transferitzeko instalazioa irekitzeko. Instalazioa gaur hasiko da lanean, Zangozan dagoen Pirinioetako instalazioarekin batera.


Instalaziora egindako bistan parte hartu dute Tafallako alkateak, Cristina Sotak, Departamentuko zuzendari nagusiak, Pedro Pegenaute Gardek, Nilsako zuzendari kudeatzaileak, Andrés Sola Ollok, eta Hondakinen Partzuergoaren barne dauden Nafarroako mankomunitateetako ordezkariek ere.

 

Salanuevak esan duenez: "Instalazio berriak hondakinak kudeatzeko eta kostuak aurrezteko beste hobekuntza bat dira". Bi instalazioen inbertsio osoa 4,07 milioi euro izan da; horien % 80 Europako Kohesio Funtsen bidez finantzatu da eta % 20 partzuergoko tasaren bidez. Bi instalazio horiei esker urtean 33.000 euro aurreztuko dira.

 

Hondakinak transferitzeko bi estazioen proiektua Hondakinen Partzuergoak bultzatu zuen Nafarroako Gobernura atxikita dagoen NILSA sozietate publikoaren bidez, eta instalazioak ARIAN eraikuntza enpresak eraiki zituen.

 

Tafallako eta Zangozako hondakinen instalazioak ireki dituzte

Kamioi bat materia organikoa deskargatzen, ondoren trinkotzeko ( irudia handitu )

Bisitan agerian utzi da halako instalazioak ezartzeak mankomunitateetan sortutako hondakinak partzuergoaren hondakinak tratatzeko zentroetara garraiatzea erraztuko duela. Zentro horiek Carcarren (Montejurra), Culebreten (Erribera) eta, kasu batzuetan, Iruñerriko Mankomunitateko Góngora hondakindegian daude.



Erdialdeko instalazioan Mairaga Mankomunitateko hondakinak eta Valdizarbe Mankomunitateko hondakin batzuk transferituko dira bilketa kamioietatik horretarako prestaturiko erdi atoietara, eta han trinkotu eta garraiatu egingo dituzte. Pirinioetako estazioan ere Zangoza, 10. Zonaldea, Bidausi eta Eska Salazar Mankomunitateetako hondakinak kudeatzen dira. Instalazioen jardute, mantentze eta garraioaren urteko 193.314 euroko gastuak ere partzuergoak finantzatuko ditu tasen bidez.

  

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa