(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak energia berriztagarriak kontsumo puntuetatik hurbilago sortzearen aldeko apustua egin du asteazkena, 2011.eko otsailak 23

Nafarroako ordezkaritzak, eguna hasteko, etxe orratzen hirian ‘Nasdaq’ indizearen saioa ireki zuen, eta eguna amaitzeko, New York Times-en egoitzan hitzaldia eskaini zuen


Transcripción textual del video

Elektrizitatea ondasun urria eta garestia da, askotan horretaz ohartu ez arren. Horregatik da oso garrantzitsua Nafarroak datozen urteetako garapen energetikoan aplikatuko duen kudeaketa adimentsua, besteak beste, berezko energia sortzea.

Kudeaketa adimentsu horren aplikazioak oinarrizko hiru kontzeptu izango ditu. Lehenengo eta behin, energia berriztagarria sortzea; bigarren, mikrosareen bidez banatutako sorkuntza aplikatzea; eta hirugarren, energia hori modu efizientean erabiltzea. Jatorri berriztagarriko sorkuntza bultzatzen jarraitu nahi dugu eta kutsatzen ez duen energia horren jatorria kontsumo puntuetatik albait hurbilen egotea nahi dugu.

 

 

Sanz Lehendakaria, New York Times-en egoitzan emandako hitzaldian. ( irudia handitu )

‘Energiaren Foroko’ eta ‘Energia Jasangarrien Taldeko’ kideak New York Times-en ekitaldien aretoan bildu ziren atzo, Manhattan uharteko 41. kalean. Guztiek harrituta entzun zuten Miguel Sanz Nafarroako Lehendakaria esaten 2009. urtean Foru Komunitateak beharrizan elektrikoen %81i baino gehiagori energia garbien bidez erantzun ziela.

2009. urtean foro berean egin zuen moduan, Sanz Lehendakariak Nafarroa energia berriztagarrien sektorean munduko lider moduan ezartzen duten datuak aurkeztu zituen, eta "egia bihurtutako ametsa" den egoera hori lortu arte emandako pausoak azaldu zituen.

Miguel Sanzek hitzaldi ia osoa etorkizunera begiratzeko erabili zuen eta Nafarroak aurrerantzean "energiaren kudeaketa adimentsuaren" aldeko apustu erabakigarria egingo duela iragarri zuen. Lehendakariaren esanetan, kudeaketa horretan "elektrizitatea mikrosareen bidez banatu behar da, eta horri esker, energia sortzeko puntuak kontsumitzaileengana hurbilduko dira, gaur egun izaten dituzten galerak murriztuz".

Horrez gain, Nafarroako Lehendakariak aurrezteko plan integralak egitea defendatu zuen "herritar guztien gizarte maila guztiak eta eguneroko bizimoduko jarduera guztiak barne hartuta", eta Nafarroako Plan Energetiko berria "eskualdeen dinamismoa eta lehiakortasuna bultzatzen duten jomuga arranditsuetako bat" dela esan zuen.

Ekitaldia New York Times-en egoitzan egin zen. Horren bidez, Ipar Amerikako espezialistek Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala hobeto ezagutu zuten, José Javier Armendárizen eskutik, baita Gamesa ere, Luis Miguel Fernández Estatu Batuetako ordezkariaren eskutik.


Miranda presidenteordea, Sanz Lehendakaria, Benito Jiménez enpresaburua, Bisila Bokoko New Yorkeko Espainia-Estatu Batuak Ganberaren zuzendari nagusia eta Taberna, Nasdaq-en egoitzaren aurrean, New Yorken. ( irudia handitu )

‘Nasdaq’ saioaren irekitze ekitaldia

Nafarroaren Estatu Batuetako 7. Astean parte hartzen duen ordezkaritza instituzionalak atzoko eguna Times Squaren hasi zuen, eta minutu batzuetan pantaila erraldoi eta ikusgarrietako protagonista izan zen.

Javier Taberna Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakariak Estatu Batuetako balioen burtsa elektroniko automatizaturik garrantzitsuenaren saioa irekitzeko ohorea izan zuen. Burtsa horretan 3.800 konpainiak kotizatzen dute, horietako asko teknologia berrien sektorekoak, eta eguneran sei bilioi transakzio egiteko gai da.

Saioa irekitzeko hitzaldian, Tabernaren esanetan, Nafarroako Gobernuak zein Foru Komunitateko enpresek "apustu erabakigarria egin dute teknologia berrien alde, bioteknologiaren alde eta, batez ere, klima-aldaketaren aurka borroka egiten duten arloen alde". Merkataritza Ganberako lehendakariak, hitzaldia amaitzeko, Nafarroako enpresa guztiak Ipar Amerikako merkatua arakatzera bultzatu zituen, eta amerikar enpresaburuei Espainiarekiko lankidetzan dagoen potentzial handia aurkitzeko gonbita egin zien.

Atzoko eguna osatzeko, Nafarroako ordezkaritzak IESE Nafarroako Unibertsitateko negozioen eskolak New Yorken duen egoitzara bisita egin zuen, iaz 57. kalean ireki zutena. Era berean, Sanz Lehendakariak, Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Javier Tabernak eta José Antonio Sarría CENeko lehendakariak topaketa izan zuten Ipar Amerikako inbertsio funts garrantzitsuen ordezkariekin, hala nola, Joseph Oughourlian ‘Amber Capital’ izenekoaren kontseilari delegatu eta jabekidearekin eta Angel de la Fuente ‘Kepler Capital Markets’ funtseko ordezkariarekin.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa