(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Arte Eskolako ikasleen erakusketa osteguna, 2011.eko otsailak 24

Erakusketa Hezkuntza Departamentuko klaustroan bisitatu daiteke martxoaren 25era arte


Catalán kontseilaria, Navallas eta García Iruleko Arte Eskolaren erakusketa bisitatzen.

Catalán kontseilaria, Navallas eta García Iruleko Arte Eskolaren erakusketa bisitatzen. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuan, martxoaren 25era arte, Iruñeko Arte Eskolako bigarren mailako ikaseek egindako lanen hautaketa ikusi ahal izango da. Ikasleek eskulturako, argazkigintza artistikoko eta grabaketako eta estanpazio tekniketako arte aplikatuen goi mailako prestakuntza zikloak egiten dituzte.

Erakusketa Departamentuaren klaustroan kokatuta dago. Atzo Alberto Catalán Hezkuntza kontseilariak, Javier Navallas Lanbide Heziketa Zerbitzuko zuzendariak eta Rosa García zentroko zuzendariak bisitatu zuten.

Eskulturen atalean, ondare historiko-artistikoaren piezen berreraikuntzak daude, baita eraikuntza osagai desberdinetarako apaindurak eta osagarriak ere, esaterako saretak eta eskultura exentu biribilak. Zazpi lan dira guztira, hainbat teknikarekin eginda, hala nola burdina forjatua, soldadura, poliester eta poliuretano panelen husketa, alabastrozko erliebeak eta zuraren tratamendua.

Argazkien atalean dozena bat lan daude formatu digitalean. Oro har, erretratuaren, modako argazkiaren, produktuaren argazkiaren eta erreportajearen eredu klasikoak dira. Aurkezpena kasu batzuetan maketaren bidez egin da eta argazkigintzak eskaintzen dituen aukerak erakusten ditu.

Amaitzeko, atal grafikoan estanpazioaren eta grabatuen bidez egindako lanak daude. Irudiak jatorrizko irudi moduan –edizio zenbakitu bateko alea- eta egileen proba, azken arte edo bozeto amaituen ikuspuntutik ikus daitezke, konponbide litografikorako, kalkografikorako, xilografikorako edo serigrafikorako prest daudenak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa