(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 3 milioi euro bideratu ditu San Adriángo osasun zentro berrira osteguna, 2011.eko otsailak 24

Era berean, Mendabiako kontsultategiaren zabalkuntza egiteko 85.297 euroko diru-laguntza eman du


La consejera Kutz, junto con responsables sanitarios y miembros del ayuntamiento, junto al nuevo centro de salud de San Adrián. ( irudia handitu )

María Kutz Osasun kontseilariak Mendabiako kontsultategia bisitatu du gaur goizean, oraintsu zabalkuntza lanak egin baitira bertan. Ondoren, San Adriángo osasun zentro berrira joan da. Bi bisitetan alboan izan ditu Cristina Ibarrola Lehen mailako Arretako zuzendaria, Mª Luisa Hermoso de Mendoza Lizarrako Osasun-barrutiko zuzendaria eta Francisco Javier Abadía Lizarrako Osasun-barrutiko zuzendariordea, baita bi osasun-zentroetako medikuntza-arduradunak ere.

San Adriánen, kontseilariak osasun-zentro berria ikusi du. 1.916 metro koadro eraiki ditu, eta horietatik 1.682 erabilgarriak dira, behe-solairuan (1.435 metro) eta lehen solairuan (247 metro) banatuta. Espazioa honela banatuta dago: behe solairuan familia-medikuntzako 4 kontsulta, pediatriako 2, erizaintzako 5 bulego, ginekologia kontsulta 1, emaginaren kontsulta 1, sexu-hezkuntzako bulegoa, larrialdietako kontsulta 1, fisioterapia gela bat, errehabilitazio kontsulta 1, gizarte-langilearen bulego 1, albaitariaren kontsulta 1 eta erabilera askotako gela 1 daude. Lehen solairuan zentroko zuzendaritzaren eta langileen bulegoak egongo dira, baita eraikinaren mantenimendurako instalazioak ere.

Proiektuaren aurrekontu osoa 3.133.455 eurokoa da. 103.000 euro proiektuari eta lan-zuzendaritzari egokitu zaizkio, Miguel Ayape eta Andrés Martínez arkitektoen taldeari hain zuzen; 2.829.479 euro lanen betearazpenerako erabili dira, "Construcciones Mariezcurrena" enpresaren eskutik, eta 200.455 euro ekipamendu orokorrera bideratu dira, gaur egun lizitazio fasean dagoena.


San Adriángo osasun-zentro berria.

San Adriángo osasun-zentro berria. ( irudia handitu )

Gaur egungo 550 metro koadro erabilgarriko osasun-zentroa ordeztuko duen osasun-zentro berria 3.500 metro koadro inguruko lursailean kokatuta dago. Lursaila Nafarroako Gobernuari laga dio San Adriángo Udalak.

Langileei dagokienez, lehen mailako arretako 3 mediku, pediatra 1, 4 erizain, 3 administrari eta emakumea artatzeko zentroko langileak aipatu behar dira (ginekologo 1, erizain 1 eta emagin 1), baita errehabilitazioko espezialista, bi fisioterapeuta, gizarte-langile 1 eta albaitari 1 ere. Horrez gain, San Adriánen San Adriángo eta Azagrako herritarrak etengabe artatzeko puntua dago. Puntu horrek eta Andosillako puntuak (Andosillako eta Cárcarreko herritarrak etengabe artatzeko) 6 mediku eta 6 OLT ditu.

San Adriángo osasun-zentroak Azagrako, Andosillako eta Cárcarreko herritarrak ere artatzen ditu, familia-medikuntzan eta pediatrian izan ezik, herri horietan medikuntza-kontsultategia baitago. Guztira 14.567 osasun-txartel esleituta ditu, eta horietatik 2.259 haurrei dagozkie.

Osasun-eraikin berrira egindako bisitan Carlos Monasterio San Adriángo alkateak eta zenbait zinegotzik ere parte hartu dute.

Mendabiako kontsultategiaren inaugurazioa

Horren aurretik, Kutz kontseilariak Mendabiako medikuntza-kontsultategiaren zabalkuntza inauguratu du, Lodosako oinarrizko osasun-barrutiari atxikita dagoena. Lanen bidez, azalera erabilgarria 49 metro koadro handitu da eta erreformak egin dira kontsulta-gela berria eta guardiako langileentzako egongela ateratzeko. Modu horretan, kontsultategian hurrengo hauek egongo dira: medikuntza orokorreko 2 kontsulta, pediatriako kontsulta 1, medikuntza orokorreko 2 erizaintza-kontsulta eta pediatriako 1, larrialdietako kontsulta 1, onarpen eta artxibo ingurua, guardiako langileentzako egongela, itxaronbela, komunak, biltegia eta officea. Lanak egiteko, Nafarroako Gobernuak Mendabiako Udalari 72.089 euroko diru-laguntza eman zion. Gainera, Nafarroako Osasun Zerbitzuak 13.208 euro bideratu ditu zentroa ekipatzeko: 11.288 euro ekipamendu orokorrerako eta 1.920 euro altzari klinikoetarako.

Mendabiako medikuntza kontsultategiak 3.903 osasun-txartel esleituta ditu, eta horietako 489 pediatria arloari dagozkio. Langileei dagokienez, 2 mediku orokor, pediatra bat, 3 erizain eta 2 administrari daude. Etengabeko Artapen Puntua denez, 3 mediku eta 3 erizain gehiago daude landako larrialdi-zerbitzurako.

Inaugurazio-ekitaldian Miguel Ángel de Carlos Mendabiako alkateak eta Udaleko zenbait kidek parte hartu dute.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa