(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroako esportazioen hazkuntza ospatuz amaitu du instituzioen Estatu Batuetako misioa osteguna, 2011.eko otsailak 24

Espainiako ekonomiaren etorkizunean konfiantza duela adierazi du New Yorkeko inbertitzaileen aurrean


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanzek, ekonomia nazioartera zabaltzeko Foru Gobernuak egindako apustua nabarmendu du New Yorkera merkataritza  xede duela egin duen bidaiaren azken egunean. Han Estatu Batuetako Nafarroaren Astearen zazpigarren ekitaldian hartu du parte. 
Esandakoaren laburpena: "Helburua enpresak nazioartera hedatzea da; hori bi modutara lor daiteke. Lehenengoa enpresariei laguntza ematea eta gauzak erraztea da, haien produktuekin lehiakorragoak izan eta nazioarteko merkatuetan egon daitezen. Gure enpresak nazioartera hedatzeko bigarren modua nazioarteko funtsek, atzerriko inbertitzaileek, gure ahalmenean, gure ekonomiaren kaudimenean, gure gaitasunetan konfiantza izatea lortzea da, gure enpresetan inbertitu eta kapitalizatu dezaten, azken batean Nafarroan inbertitu dezaten. Bada, horixe da bidaia honetan egin nahi izan duguna, eta horren frogarik nabarmenena azken urtean gure esportazioek izan duten hazkundearen inguruan gaur jakin ditugun datuak dira, % 35 baino hazkunde handiagoa alegia, ez bakarrik Nafarroako automozioaren sektorea, Nafarroan bakarrik, izaten ari den garai onagatik, baita beste sektore batzuen garai onagatik ere, esate baterako, energia berriztagarriak. Sektore horretako esportazioek % 35 baino hazkunde handiagoa izan dute energia berriztagarriekin loturiko produktu eta elementuetan, hala nola plaka fotovoltaikoak edo aerosorgailuak. Horrez gain, ardoaren merkatuak ere azken urteko esportazioetan % 12ko hazkundea izan duela egiaztatu ahal izan dugu. Horiek ez dira kasualitate hutsa izan, ordea; horiek lortzeko bidaia ugari egin dira, instituzioen babesa ere jaso dute energia berriztagarriek eta ardoaren sektoreak, eta gure ekoizle eta fabrikatzaileek munduko ekonomia ebazten den lekuetan egon ahal izateko duten nahi eta gaitasun handiak. Ez ahaztu, Estatu Batuak da gure helburuetako ugari lortzeko xede gisa izan dugun herrialde nagusia. Gaurkoa kontuan hartuta zazpi dira dagoeneko merkataritza xede izanik egin ditugun bidaiak. Hala ere, bidaia horiek ez dira izan plazerrerako; premiazkoak izan dira eta onurak ekarri dituzte".

Bideoan honako hauek egindako adierazpenak ere azaltzen dira: Nafarroako Ardoa Jatorrizko Deituraren Batzorde Arautzailearen kudeatzailea, Jordi Vidal; Bodegas Campos de Enanzo upeltegiko salmenta zuzendaria, Pedro Echegoyen; Señorío de Otazu upeltegiko zuzendari kudeatzailea, Javier Bañale, eta Mikel Urmeneta diseinatzaile nafarra.

Sanz Lehendakaria prentsa espezializatuei eskainitako dastatze ekitaldian ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanzek, amaitutzat eman zuen, atzo, asteazkena, Estatu Batuetako egonaldia eta Merkataritza eta Industria Ganberak, SODENAk eta Nafarroako Ardoa Jatorrizko Deituraren Batzorde Arautzaileak antolatutako merkataritza misioaren alde agertu zen. New Yorken egin zuen hirugarren egunean, Miguel Sanzek etxe orratzen hiriko kazetari espezializatuei eta banatzaileei erakusteko jarritakoa partekatu zuen AEBko Nafarroaren 7. Astean parte hartu duten hamahiru upeltegietako ordezkariekin.

Sanzek azpimarratu zuen azken urtean Nafarroako ardoaren esportazioek izan duten % 12ko hazkuntzak eta energia berriztagarriekin loturiko materialak izan duen % 35ekoak frogatzen dutela “Nafarroako Gobernuak enpresak nazioartera hedatzeko bultzatutako politikak zuzenak izan direla". Lehendakariak Estatu Batuetako Nafarroaren Astea bezalako ekimenen sustatzaileak goraipatu zituen eta “Nafarroako enpresak nazioartera hedatzea txalotu eta, aldi berean, enpresa horien jarduerak atzerrian sustatzeko instituzioek ematen duten babesa kritikatzea inkoherentea dela” adierazi zuen.  Honela esan zuen: “Bada garaia konplexuak albo batera utzi eta erabakitasunez atzerriko merkatuak konkistatzeko. Horretarako, komeni da New Yorkeko zazpigarren ekitaldia bezalako misioak egiteari eustea”. Antzera agertu zen Mikel Urmeneta diseinatzaile eta enpresari nafarra. Hura ere W Union Square hotelean egin zuten dastatze ekitaldian izan zen Los Angelestik bueltan eta sustapenerako mota horretako ekitaldien antolaketa txalotu zuen.


New Yorkeko banatzaileak Nafarroako ardoak dastatzen W Union Square hotelean ( irudia handitu )

Konfiantza Espainiako ekonomian

Nafarroako instituzioen misioak krisi ekonomikoaren konponbidea aztertu zuen “Club Gardoqui” klubeko kideekin izandako bilera batean. Klubeko kide guztiak New Yorken bizi diren profesional espainiarrak dira, esate baterako, Columbia Unibertsitateko katedradunak, KPMG bezalako nazioarteko aholkularitzako kideak, inbertsio funtsen arduradunak eta Banco Santander, Telefónica edo Gamesa bezalako enpresetako ordezkariak.

Nafarroako Lehendakariak Espainiako ekonomiaren etorkizunean konfiantza duela adierazi zuen eta “behar diren erreformak abian jartzea ahalbidetzen duten herrialdeko bi alderdi nagusien arteko akordioen” alde agertu zen. New Yorken bizi diren adituek, horietako batzuk hainbat hamarkadatatik, hauxe adierazi zuten: "Arazoa zera da, nazioarteko inbertitzaileek zalantzak dituzte Espainiako ekonomiaren benetako egoeraren inguruan". Horrekiko ausardiaren adibide gisa Nafarroa Estatu Batuetan ordezkaritza bulegoak irekitzeko tentazioari eutsi dion autonomia erkidego urrietako bat izana jarri zuten.

Dokumentazioa:
Declaraciones del Presidente Miguel Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa