(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria nekazaritza erakundeekin elkartu da abeltzaintzaren sektoreko krisiaz eztabaidatzeko ostirala, 2011.eko otsailak 25

Landa Garapeneko kontseilaria Nueva Rumasaren egoerak kaltetutako esne ekoizleen egoeraz ere mintzatu da


Nueva Rumasaren ondorioz kaltetutakoak

Sanzberro kontseilaria Nueva Rumasaren egoeraren ondorioz kaltetutakoekin elkartuta ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Nafarroako bi nekazaritza erakundeekin (UAGN eta EHNE) elkartu da sektoreari eragiten ari den nekazaritza krisiari buruz eztabaidatzeko. Krisiaren arrazoia, besteak beste, pentsuen prezioaren igoera da. Esne ekoizleekin ere bilera izan du Nueva Rumasan hartzekodunen lehiaketak kaltetutako abeltzainen krisi zehatzaz jarduteko. Kontseilaria Ignacio Guembe Departamentu bereko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiarekin batera izan da.

Bi bileretan abeltzaintzaren sektoreko krisiari loturiko ardura azaldu du kontseilariak eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak abeltzainei ahal den neurrian laguntzeko duen nahia berretsi du. Departamentuak neurri hauek baliatuko ditu laguntzak burutzeko:

- Kaltetutako ustiapenei finantza kredituetarako diru laguntza ematea ustiapenetan likidezia jartzeko. Horretarako, departamentua hainbat finantza etxerekin jarri da harremanetan.

- Errenta eta inbertsioetarako laguntzak kudeatzeko administrazioaren izapideak bizkortzea.

Laguntza horietako batzuk 2007an abeltzaintzako krisiari aurre egiteko abian jarri zen Larrialdi Plana egin zenez geroztik sortu edo areagotu ziren. Plana indarrean da oraindik ere. Nekazaritzako eta ingurumeneko 5 laguntza berri ezartzea eta abeltzainentzako Mendiko Konpentsazio Kalte-ordainaren laguntzen zenbatekoa handitzea erabaki zen. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak neurri horiei eutsiko diela bermatu du.

Esnearen sektoreari dagokionez, Departamentuak gogorarazi du esnearen sektoreko ekoizleen erakundeen sorrera bultzatuko duela erakundeko kideek produktuak merkaturatzean abantailak izan ditzaten salneurriak modu taldean negoziatuz. Araudia izapidetze fasean dago, baina Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak nekazariei gogorarazi die hobe dela ekoizleen erakundeak ahalik azkarren eratzea. Esnearen sektoreko ekoizleen erakundeak fruten eta barazkien sektoreko erakundeekin batzea da asmoa.

Nueva Rumasako hartzekodunen lehiaketaren ondorioz kaltetutakoak

Nueva Rumasa taldeak, Clesa eta Cacaolat enpresen bidez, merkataritzarekin loturiko harremanak ditu hartzekodunen lehiaketa dela-eta kaltetu diren hainbat ustiatzaile eta talde nafarrekin: abeltzaintzako zortzi ustiategik 13 milioi litro esneko kuota dute egokituta baina ustiategi horien erosle bakarra Nueva Rumasa taldea da. Abeltzain horiei egokitzen zaien Nafarroako esnearen kuota % 7 da. Horrez gain, ez ordaintzeen ondorioz kalteak jasan dituzte: Nueva Rumasa taldeari ekoizpenaren zati bat saltzen dion abeltzaintzako ustiategi batek eta hainbat enpresarentzat, besteak beste Nueva Rumasa taldea, erosle nagusi gisa jarduten diren abeltzainen bi taldek.

Egoerari aurre egiteko, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua Aragoiko Gobernuarekin jarri da harremanetan, han kaltetuta dauden askoz ustiategi gehiago baitaude. Harreman horien helburua ustiategiek gainditu behar duten egoerari buruzko informazioa partekatzea da.  Gainera, Departamentuak abeltzainei erosle berriak bilatzen laguntzeko duen gogo betea jakinarazi die.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa