(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Ganadería Etxeberri ganadutegiaren (Arakil) instalazio berriak inauguratu ditu astelehena, 2011.eko otsailak 28

Foru Gobernuak 1,9 milioi euroko diru-laguntza eman dio esnearen ekoizpenari buruzko informazio zentroa egin duen Ganadería Etxeberri enpresari


Ganadería Etxeberri ganadutegiaren irekiera ekitaldia

Sanz Lehendakariak eta Ganadería Etxeberri ganadutegiaren irekiera ekitaldira azaldu diren agintari eta pertsona ezagunek esnea edanez egin dute topa ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da buru Etxebarrin (Arakil) dagoen SAT Ganadería Etxeberri enpresaren instalazio berriak eta Grupo Lacturale taldeko Esnearen Interpretazio Zentroa irekitzeko ekitaldian. Lehendakariarekin batera Begoña Sanzberro Iturriria, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, eta María Isabel García Malo, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, izan dira.

Ekitaldian Francisco Javier Enériz, Arartekoa, Miguel Induráin, txirrindulari ohia eta Frantziako Tourrean bost aldiz txapeldun izandakoa, eta Patxi Izco, Club Atlético Osasuna taldeko presidentea, ere izan dira besteak beste. 

SAT Ganadería Etxeberri ganadutegia 1990ean sortu zen eta gaur egun 950 abelburu ditu, urtean 5,5 milioi litro esne ekoizten ditu, 14 langilek egiten dute lan enpresan eta Nafarroako ekoizpen integratuko esnea merkaturatzen duen Grupo Lacturale taldeko 23 ustiategietako bat da.

2000. urtean SAT Etxeberri ganadutegia aitzindaria izan zen jezteko robota lehen aldiz erabili zuelako. Robot horrek jezteen kalitatea eta animalien ongizatea hobetzen ditu. 2004. urtean Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuak (ICAN) ematen duen Esnetarako Behi-aziendaren Ekoizpen Integratuko Sistemaren ziurtagiria lortu zuen.

Enpresak 4 milioi euroko inbertsioak egin ditu biltegiak eraikitzeko, lehendik zeuden pabilioiak berritzeko eta beste bi eraikitzeko, eta punta-puntako ekipamenduak erosteko (jezteko zazpi robot, bi traktore eta bazka biltzeko eta hondakinak kudeatzeko makinak). Zenbateko horretatik 1,9 milioi euro Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntza izan da.

Ustiategia handitu eta instalazioak hobetzearekin lotuta, Esnearen Interpretazio Zentroa sortu da jendeari ekoizpenerako sistema integratua zer den eta XXI. mendeko abeltzaintzako ustiategi batek nola funtzionatzen duen jakinarazteko eta irakasteko. Zentroa ekoizpen instalazioen ondoan dago eta bi gune ditu. Lehenengoan, bisitariak ekoizpen prozesuaren informazioa jasotzen du eta, bigarrenean, esnea ontziratzeari eta merkaturatzeari buruzko informazioa. Bigarren gunean bisitariak enpresak merkaturatzen dituen esne motak probatu ahal izango ditu.

Grupo Lacturale taldea Nafarroa iparraldeko abeltzaintzako 23 ustiategik osatzen dute; guztira 6.000 abelburu dituzte eta urtean 30 milioi litro esne eskoizten dituzte. Talde horrek egin dituen bi urteetan, esnearen kalitateak Bruselako Zaporearen eta Kalitatearen Nazioarteko Institutuaren Zapore Gorenaren Saria eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Ministerioaren Espainiako Elikagaien Saria jaso ditu.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa