(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak suhiltzaile boluntarioen sareari eusteko zazpi udalekin eginda dituen hitzarmenak berritu ditu osteguna, 2011.eko martxoak 3

Agoitz, Bera, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka eta Luzaideko ekipoek 2011n 356.000 eurora arteko diru-laguntzak jasoko dituzte


Transcripción textual del video

"Egun on. Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka eta Luzaideko Udalekin hitzarmenak sinatuko ditugu gaur. Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekitaldi honetara hurbildu zaretenoi. Ni pozik nago, azken finean, pertsona batzuen, boluntarioen taldeen lanari balioa ematen ari baikara, modu eskuzabalean, haien denbora eta ahalegina herritarren mesedetan erabiltzen dituztelako. Suhiltzaile boluntarioen taldeei buruz hitz egiten ari gara. Boluntarioak dira izenez, lana egiteko ordainsaririk jasotzen ez dutelako, baina benetako profesionalak dira".

Hitzarmenak sinatzen Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka eta Luzaideko alkateekin.

Caballero eta Sáinz erdialdean, Lesaka, Goizueta, Agoitz, Bera, Leitza eta Luzaideko alkateekin, ezkerretik eskuinera begiratuta. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko suhiltzaile boluntarioen sareari eusteko Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka eta Luzaideko udalekin eginda dituen hitzarmenak berritu ditu gaur. Laster Izabako Udalarekin beste horrenbeste egingo du, herri horrek ere boluntarioen egitura horretan parte hartzen baitu. Egitura 145 efektibok osatzen dute eta Nafarroako Larrialdi Agentziarekin modu egonkorrean lankidetzan aritzen dira basoko eta hiriko suak itzaltzen, galtzadak garbitzen, zuhaitzak kentzen, pertsonak bilatzen, erreskateetan, anbulantziako joan-etorrietan eta parkeak mantentzen.

Javier Caballero lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria sei hitzarmen sinatzeko ekitaldiaren buru izan da Nafarroako Jauregiko jan-egongelan. David Sáinz Nafrroako Larrialdi Agentziako zuzendari kudeatzaileak akordioak sinatu ditu, baita ere Agoitzeko alkateak (Francisco José Enguita), Berakoak (José Iratzoki), Goizuetakoak (Mikel Joxe Lekuona), Leitzakoak (Javier Zabalo), Lesakakoak (Juan Fermín Mitxelena) eta Luzaidekoak (Fernando Alzón).

Caballero presidenteordeak boluntarioen ekipo horien profesionaltasuna nabarmendu du. "Berezko eskubidez Nafarroako babes zibileko sistema" osatzen dute eta sistema horren lan-metodologiak definitzeko pieza giltzarria dira.

Gaur sinatutako hitzarmenek urtebeteko indarraldia dute eta beste hiru urtez luzatu daitezke. Foru Gobernuaren ustez, suhiltzaile boluntarioek "funtsezko eginkizuna" gauzatzen dute Nafarroako babes zibileko sistemaren barruan, eta horregatik, akordio hauek berritu behar dira. Hitzarmenean azpimarratutakoaren arabera, horiei esker "herritarrei zerbitzu hobea eskaini ahal izan zaie" eta Altsasu, Auritz, Cordovilla, Lizarra, Lodosa, Nabaskoze, Oronoz, Iruñea, Azkoien, Zangoza, Tafalla eta Tuterako suhiltzaile profesionalen parkeen eginkizuna barruti estrategikoetan osatu ahal izan da.

Joan den urtarrilaren 31n, Nafarroako Gobernuak NLAko zuzendari kudeatzaileari 2011n 356.000 eurora arteko diru-laguntza zuzenak emateko baimena eman zion, modu honetan banatuta: 160.000 eurora arteko zenbatekoa gastu arruntetarako, eta 196.000 inbertsioetarako.

Azken lau urteetan, Nafarroako suhiltzaile boluntarioen sarea osatzen duten zazpi ekipoek 1.703 esku-hartze egin dituzte (urte eta parke bakoitzeko praktiketako 10 jarduera barruan hartuta). Horretan ia-ia 30.000 ordu inbertitu dituzte eta 8.300 parte-hartzaile izan dituzte. Iaz, Izabako suhiltzaileen ekipora hamabi efektibo gehitu ziren, suak itzaltzeko, erreskateko eta larrialdiko laguntzarako beste maniobra batzuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat egin eta gero.

La ANE asume la financiación o cesión del parque de vehículos y los materiales con los que cuentan estos parques de voluntarios y colabora en la formación específica del personal, que cuenta con un diploma acreditativo de la superación de los correspondientes cursos en la Escuela de Seguridad de Navarra. El Ayuntamiento de cada localidad, por su parte, se compromete a la adecuada conservación y mantenimiento de los vehículos, materiales y equipos e instalaciones que forman parte de esta estructura, además de asegurar la acción permanente en materia de protección civil y las correspondientes intervenciones de estudio y prevención de riesgos.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa