(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak lankidetzako esparru-akordioa sinatu du Frantziako Pirinio Atlantikoen Departamentuarekin asteartea, 2011.eko martxoak 8

Modu horretan, enpleguaren, ikerketaren, industriaren, gizarte-zerbitzuen, kulturaren, turismoaren eta kirolaren arloko lankidetza sendotu nahi da


Nafarroako Jauregiaren fatxada.

Nafarroako Jauregiaren fatxada.

Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoen Kontseilu Nagusiak (Frantzia) mugaz gaindiko lankidetzako esparru-akordioa sinatu dute gaur Paben. Horren bidez, bi eskualdeen arteko lankidetza bultzatu nahi da enpleguaren, ikerketaren, industriaren, gizarte-zerbitzuen, kulturaren, turismoaren eta kirolaren arloetan.

Testua gaur goizean sinatu dute Parlement de Navarre-n –Kontseiluaren egoitza- Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak eta Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoen Kontseilu Nagusiko lehendakariorde delegatuak, Jean Castaings lehendakaria gaixorik baitago.

Esparru-akordioak hiru urteko indarraldia du eta horren bidez guztien intereserako proiektuak bultzatu nahi dira etekinak lortzeko, auzotasun harremanak indartzeko eta inguru horietan muga egoteak sortutako bakartze ekonomiko, sozial eta kulturala gainditzen laguntzeko.

Sanz Lehendakariak esan duenez, gaur sinatutako akordioaren bidez, "pauso erabakigarria ematen dugu elkarlaguntzarako eta trukerako harremanetan, horietan aspalditik lanean ari baikara, eskualde bateko eta besteko herritarrei zerbitzu hobea emateko".

Ildo horretatik, Lasserre lehendakariordeak azpimarratu duenez, lankidetza honi esker "emaitza bikainak" lortu dira, eta akordio berria sinatuta bi eskualdeen arteko harremanak "protokolo hutsetik adiskidetasun esparrura" igaro dira.

Hitzarmen berriari esker, esperientziak trukatu, proiektuak elkarrekin aztertu eta bi eskualdeetako helburu politiko eta instituzionalak lortzeko neurri interesgarriak elkarren artean bultzatu nahi dira. Sanzen esanetan, helburu hori une honetan munduko krisi ekonomikoaren ondorioen aurka borrokatzea da.

"Lanpostuen sorrera eta ekonomia sendotzea ekintza publikoko politiken oinarrizko ardatzak dira", esan du Sanzek. Ildo horretatik, Lasserrek esan du Nafarroaren adierazle ekonomikoak bultzagarria direla haientzat.

Jardunaldiaren hasieran Pabeko gaztelura bisita egin da. Gaztelua Erdi Aroko eraikuntza da, Nafarroako Erresuma zaharrari lotua. Ondoren, sinatzaileen artean bilera pribatua egin da, eta jarraian, akordioa sinatu da. Programa osatzeko, Nelson Paillou kirol arloari lotutako Departamentuko zentrora bisita egin dute.

Nafarroako ordezkaritza hauek osatu dute: Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak; Juan Franco Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia eta Lola Eguren Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia; José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Lan Zerbitzuko zuzendari nagusia eta Nacho Arbeloa Kirol zuzendariordea.

Dokumentazioa:
Acuerdo Marco de Cooperación Transfronteriza entre Navarra y Pirineos Atlánticos
Líneas de colaboración del Acuerdo Marco de Cooperación Transfronteriza entre Navarra y Pirineos Atlánticos
Intervención del Presidente de Navarra, Miguel Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa