(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzu publikoen kalitatearen esparru plana onetsi du osteguna, 2011.eko martxoak 10

Langileen prestakuntza, metodologia berriak eta koordinazioaren hobekuntza ditu oinarri


Jendea artatzeko leihatila Iruñeko osasun-zentro batean.

Jendea artatzeko ingurua Iruñeko osasun-zentro batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Kalitatearen Esparru Plana definitu du datozen lau urteetarako. Plan horren bidez, hobekuntza jarraituko eta modernizazioko prozesu berriak sustatu eta Nafarroako herritarrek Administrazioarekiko harremanetan duten gogobetetze mailari eutsi nahi zaio.

Esparru Plan hori Foru Gobernuak legegintzaldi honen hasieran 2007-2011 aldirako ezarritako 548 jardunetako bat da. Dokumentua astelehen honetako gobernu-saioan onetsi da. Aurretik Politika Publikoen eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordeak analisia egin du, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) koordinaziopean.

Plan horretan ezarritako jarraibideak Foru Komunitateko Administraziora zein horren erakunde autonomoetara eta toki entitateetara, horien mendeko erakundeetara eta foru-legeen bidez sortutako edo araututako erakunde edo entitate guztietara (hala nola sozietateetara eta fundazio publikoetara) bideratzen dira. Plana egiteko, Foru Administrazioko departamentuen eta erakunde autonomoen, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren eta Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioaren lankidetza eta partaidetza izan da. Horiekin lanerako, gogoeta egiteko eta esperientziak trukatzeko taldeak eratu dira, arretaren kalitatea hobetzeko.

Esparru Plana kalitatearen eta bikaintasunaren kultura integratzeko osagaia da, baita eginera onak sustatu eta trukatzeko tresna ere. Langile publiko guztiek hobetze ekintza hauetan parte hartu behar dutela azpimarratzen du, zuzendaritzatik hasita, eta aldaketaren aurreko erresistentziak gainditzeko ekintza bereziak sustatzen ditu.

 
NAOren edizio digitala

NAOren edizio digitala, Zerbitzu Publikoen Kalitatearen IV. Saria jaso duena. ( irudia handitu )

Hiru lan-ardatz ezarri dira. Lehenengo ardatzak beharrezko sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak bultzatuko ditu sektore publikoko eta horren erakunde autonomoetako langileak kontzientziatzeko, kudeaketa publikoan kalitatea modu sistematiko eta jarraituan hobetzea oso garrantzitsua baita eta kudeaketa erreminta berriak ezarri behar baitira kalitate hori hobetu ahal izateko. Bigarren ardatzak metodologia jakin bat ezarri du Foru Administrazioko departamentu, erakunde autonomo edo unitate bakoitzak Kalitate Plan berezia izan dezan. Hirugarren ardatzaren bidez sektore publikoan koordinazioa eta komunikazioa sustatu nahi dira.

Nafarroako Gobernuak onetsitako Kalitatearen Esparru Planera bildutako ekintzen artean, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta tailerrak antolatzea aipatu behar da. Horien bidez, langileek kudeaketa erreminta berriak ezagutzea nahi da, zerbitzu publikoen kalitatea hobetu ahal izateko, administrazio elektronikoa ezartzen jarraitzeko eta prozedurak sinplifikatzeko eta indarreko informazio sistemak ezarri edo aldatzeko, NAPIko Politika eta Zerbitzu Publlikoen Kalitate Zerbitzuak horretarako duen euskarria erabiliz.

Inpaktua generoaren ikuspuntutik eta ebaluazioa lau urte barru

Dokumentuan ezarritakoaren arabera, ezarritako jardunek prozesu osoan indarrean egon behar dute, eta ez bakarrik zerbitzu publikoak hobetzeko edozein proiekturen hasieran. Kalitatearen Esparru Planean ezarritako jarduera guztiak lau urte barru ebaluatuko direla ezarri da, eta egindako lanaren kanpo ebaluazioak ere egingo dira. Horretarako adierazleen sistema ezarri da eta kaltiate politikei lotutako datuak sexuaren arabera bereizita aztertzea aurreikusi da, planteatutako hobekuntza ekintzetan generoaren inpaktua neurtzeko. Administrazioko eta horren erakundeetako unitateek azken urteetan egiten dituzten Zerbitzuen Kartak erreferentzia dira organo bakoitzak hartutako konpromisoen betetze maila neurtzeko.

Horrez gain, planean ezarritakoaren arabera, eginkizun hori aitortzen jaraitu nahi da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzu Publikoen Kalitateari emandako Sariaren bidez. Saria duela bost urtetik ematen da, eta azkena

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (NAO) edizio digitala ezartzeko prozesuarentzat izan da. Era berean, Foru Administrazioak bultzatutako proiektuak Estatuko Administrazio Orokorrak deitutako aitorpen eta sarietara aurkeztuko dira, hala nola Zerbitzu Publikoen Eginera Onei emandako Herritarren Sarira eta Kudeaketa Publikoaren Kalitatearen eta Berrikuntzaren Sarira. EFQM ereduan oinarritutako kalitate ziurtagirietara eta Ebaluazio eta Kalitate Agentziak emandako ziurtagirietara ere aurkeztu nahi da.

Horrez gain, ezinbestekotzat jotzen da herritarren igurikimenei eta eskariei jarraipen estua egtitea eskari-analisiak eta inkestak eginda, herritarren gogobetetze maila zehazteko, eta kexa eta iradokizun sistemen bidez egindako eskaerak aztertuta. Abiatutako proiektu bakoitzeko lantaldea eratzea ezarri da. NAPIren web orrian kalitatea hobetzeko 21/2005 Legean ezarritako neurriak aplikatzeari lotutako

gidak eta baliabide metodologikoak daude.

Herritarren balorazioa

Azken urteetan, Nafarroak lege-oinarri zabala ezarri du zerbitzuak ebaluatu eta hobetzeko, lege hauek oinarri hartuta: 21/2005 Foru Legea, Politika Publikoak Ebaluatzeari buruzkoa, 15/2009 Foru Legea, sinplifikazio administratiborako neurriei buruzkoa, eta 11/2007 Foru Legea, Administrazio Elektronikoa ezartzekoa. Lege horietan ezarritako hobekuntza eta modernizazio ekintzen jarraipena Politika eta Zerbitzu Publikoak Ebaluatzeko Foru Batzordeak egingo du. Batzorde horrek Ebaluazio Erregistroa du departamentu eta erakunde desberdinek bultzatutako kalitate planak zabaldu eta kontrolatzeko.

NAPIk 2010ean zerbitzu publikoen hautematea aztertzeko egindako ikerketan, herritarrek Nafarroako Administrazioaren funtzionamendu orokorrari emandako batez besteko balorazioa 10etik 6.37 puntukoa izan zen. Gehienek 6 eta 10 puntu bitartean ematen dizkiote (%71), eta hamarretik batek baiino gutxiagok (%9.71) "suspenditu" egiten du (5ek baino gutxiagok). Balorazio positiboaren ehuneko hori CISek Espainia osorako egindako beste azterketa baten balorazioaren gainetik dago.

Dokumentazioa:
Plan Marco de Calidad de los Servicios Públicos de Navarra
Presentación Plan Marco de Calidad de los Servicios Públicos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa