(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hogei lanpostuko lan eskaintza partziala onetsi du Nafarroako Larrialdi Agentziaren zerbitzurako suhiltzaile gisa jarduteko astelehena, 2011.eko martxoak 14

Langileen zerrenda egokitu egin du eta hezkuntzako hogei posturi euskararen ezagutzaren bigarren eta hirugarren maila izateko baldintza jarri die


Suhiltzaileak

Nafarroako suhiltzaileak Segurtasun Eskolan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bileran. Dekretu horren bidez lan eskaintza publiko partziala onetsi du Nafarroako Larrialdi Agentziaren zerbitzurako suhiltzaileen 20 lanpostu huts betetzeko. Foru Erkidegoko Administrazioko eta administrazioaren erakunde autonomoetako langileen zerrenda organikoa ere egokitu egin du.

Dekretuaren testuaren arabera, suhiltzaile lanpostu horien deialdia Nafarroako Larrialdi Agentziaren Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu Zuzendaritzako langileen zerrendari eusteko egin da. Halaber, ez da egingo mota horretako langileen aldi baterako kontraturik, beraz, zerbitzu honetan sortutako lanpostu hutsak betetzeko lan eskaintza partziala onetsi behar izan da.

Foru Gobernuko Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko Zuzendaritzak, gaur egun, honako hauek osaturiko plantilla finkoa du: kanpainen alorreko buruak, erreskate taldeek eta talde bereziek, aginte eta babes alorreko buruak, 286 suhiltzailek, 101 kabok, 12 sarjentuk, 7 ofizialordek eta 3 ofizialek, laguntzeko zerbitzuak emateko 40 pertsonak eta prestatzaile fisiko batek. Sasoien araberako arriskuak dauden garaietan behin-behineko langileak kontratatzen dira laguntza lanak egiteko (170 pertsona inguru udako sasoian aparteko beharrizanak betetzeko eta hogeita hamar bat inguru neguko kanpainarako).

Aurten funtzionarioen C araubideko suhiltzaileen hogei lanposturen deialdia egin nahi da. Deialdiaren xehetasunak Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballerok, ezarriko dituen xedapenetan zehaztuko dira.

Langileen zerrenda egokitzea

Esku hartze arloak egindako aldeko txosten baten arabera, gaur onetsi den foru dekretuak, halaber, ezartzen du Foru Gobernuaren departamentuen eta bere erakunde autonomoen langileen zerrenda organikoak aldatu egin behar direla departamentuek eta erakunde autonomoek azaldutako benetako beharretara egokitzeko. Gauzak horrela, lau lanpostu sortu eta beste lau kenduko dira.

Zehazki, lanpostuak hauek sortuko dira: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusira atxikitako industriako ingeniari tekniko bat, Osasun Departamenturako farmazialari bat, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren mendekoa den Nafarroako Enplegu Zerbitzuan estatistika lanak egiteko erdi mailako tituludun bat, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak Departamentuko erakundea den Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan erdi mailako tituludun administrari bat.

Aldiz, bete ez diren honako lanpostuak kenduko dira: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusira atxikitako ofizial teknikari argiketari bat, Osasunaren Zuzendaritza Nagusirako mediku bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzurako administrari bat eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren zerbitzura lan egiteko ofizial instruktore bat.

Dekretuak, halaber, Hezkuntza Departamentuko 20 lanposturi bigarren eta hirugarren euskara maila izateko baldintza jarri diela jaso du. Lanpostu horietatik hiru administrarien lanpostuak dira (3. maila), bi administrari laguntzaileenak (3. maila), hamabi atezainenak (2. maila) eta hiru zerbitzu orokorretako langileenak (2. maila).

Azkenik, Nafarroako Foruzaingoaren martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatu zuen urriaren 25eko 15/2010 Foru Legea aplikatuz, Foruzaingoaren unitateak zehaztu dira. Unitate horietako lanpostuak betetzeko ez da aplikatuko lehiaketa bidezko ohiko sistema, lehiaketa espezifiko bat baizik. Horiez gain, bigarren jarduera bat izan dezaketen lanpostuak edo lanpostuan irauteko baldintza betetzera behartu dezaketen Foruzaingoaren unitateak zehatu dira.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa