(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leire Salaberriaren “Euria ari duenean” lanak 2010eko Etxepare Saria irabazi du asteartea, 2011.eko martxoak 15

Dagoeneko irekita dagoen 2011ko deialdirako oinarriak aurkeztu dituzte


2010eko Etxepare Saria Leire Salaberriaren "Euria ari duenean" lanak irabazi du. Haurrentzako album horrek testuak eta irudiak biltzen ditu. Saria 6.000 eurokoa da, egile-eskubideen aurrerapen moduan, eta gainera, lana argitaratuko da, Pamiela etxearen eskutik.

Epaimahaiak Gipuzkoako artistari (Andoain, 1983) buruz esan duenez, "eguneroko gauzak begirada desberdinarekin aztertzen ditu" eta "gure inguruko ohiko osagaiei –hala nola euria, euritakoa, mendiak, etxeak- ukitu magikoa gehitzen die, errealitatearen alderdi poetikoa azpimarratuz".

Era berean, epaimahaiaren esanetan, koloreen sortak "euri-egunen argi urriari etekina ateratzen dio". Horrez gain, irudien konposizioan "erakutsitako oreka eta originaltasuna" eta "testuaren lirismo iradokigarria" direla bide, lan honek Etxepare Saria jaso du.

Epaimahaiaren erabakia Berriozarreko Udalean egindako ekitaldian jakinarazi dute gaur. Ekitaldian Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Gotzone Saiz de Murieta eta Gorka Iriarte Arakil eta Arbizuko Udaletako zinegotziek, Iñaki Agirrezabal eta Jon Zabaleta epamahaiko kideek, Leire Salaberria sariaren irabazleak eta Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko ordezkariak parte hartu dute.

2011ko deialdia

Ekitaldi horretan

2011ko deialdiaren oinarriak jakinarazi dituzte. Hain zuzen ere, deialdia azaroaren 30era arte irekita egongo da. Lanak originalak izan behar dira eta Leitzako Udaleko Euskara Zerbitzura igorri behar dira egun horretako 15ak baino lehen. Epaimahaiak 2012ko martxoaren 31n adieraziko du irabazlearen izena.

Etxepare Saria Barañain, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Lizarra, Uharte, Gares eta Zizur Nagusiko Udalek antolatzen dute, baita Bortizietako eta Nafarroa iparraldeko euskara mankomunitateek, Malerreka eta Sakana mankomunitateek eta Erronkari eta Zaraitzuko batzar nagusiek ere. Nafarroako Gobernua, Euskararen Nafar Institutuaren bidez, lankidetzan aritzen da toki entitateekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan udal esparruan euskararen erabilera normalizatzeko. Horretarako 7.000 euro ematen ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa