(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Uitziko antzinako tunela zeharkatzen duen Plazaola bidearen tartea ireki du

asteazkena, 2011.eko martxoak 16

Horrez gain, Lekunberriko biomasa zentrala eta mendeko pertsonentzako herriko Eguneko Zentroa ere ikusi ditu


Sanzek Uitziko antzinako tunela ireki du

Lehendakaria Lekunberriko biomasa zentrala ikustera joan da ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, gaur goizean Larraun ibarrera egin du bisita, Uitzi kontzejura zehazki, Larraun udalerrian dagoena; Lekunberrin ere izan da.  Lehendakariarekin batera izan dira Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón eta Larraungo eta Lekunberriko alkateak, José María Astiz eta José María Ayerdi, hurrenez hurren.

Segizioa, lehenengo, Uitziko tunelaren hegoaldeko irteerara (Plazaolako bide berdea) joan da tuneleko instalazio elektrikoa inauguratzeko ekitaldian izateko. Horren ostean, Sanz Lehendakaria Lekunberrira joan da biomasa bidezko energia lortzeko zentrala ikustera. Zentral horrek kiroldegiko igerilekuaren berokuntzarako eta Lekunberriko eta Larraungo ikastetxe publikorako energia sortzen du. Lekunberriko Udalak eta Levenger enpresak sustatu dute ekimena BIOMCASA programaren barruan. Programa hori Energia Difertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) egin du Cederna Garalur enpresaren laguntzarekin.

Azkenik, mendekoak diren adinekoentzako ibarreko Eguneko Zentro Geriatrikora egin du bisita.

Sanz pozik azaldu da Lekunberrin egoteagatik, Gobernuko presidenteordea eta Toki Administrazioko kontseilaria izan zen garaiaren zati bat hartu zuelako herriaren inguruko jardunak; Lekunberri Larraungo ibarretik banatzeko espedientea ebatzi behar izan zuen. Halaber, bisitak "herritarrentzako zerbitzuak hurbilago daudela egiaztatzeko eta zerbitzu horien guztien garapena ikusteko balio izan duela" adierazi du.

Biomasa zentraleko bisitan, Lehendakariak hau azpimarratu du: "honako hau bezalako energia garbiak garatu daitezke eta, hala, eraginkorragoak izan". Hauxe gehitu du: "Japonian gertatzen ari dena ikusita energia mota hauek garatzen jarraitu beharra dago".

Eguneko zentroaren inguruan, Sanzek esan du herritarrei zerbitzuak eskaintzeko egin diren inbertsio mesedegarriak egiaztatzeko aukera izan duela. Zerbitzu horiek, Sanzek esan duenaren arabera, "herritarren ongizatea bultzatu behar dute, baina herritarren bizitzari urteak gehitu beharrean, urteei bizimodu hobea emanez".  
Sanzek Uitziko antzinako tunela ireki du

Sanz Lehendakaria eta Corpas kontseilaria ibarreko Eguneko Zentroan dauden mendeko pertsona batzuekin ( irudia handitu )


Uitziko tunelaren argiztapena


Gaur egun proiektuan barne hartzen ari diren Iruña-Irurtzun tartea egitea kenduta, Uitziko tunela izan zen Plazaola bideko lehengo bidearen bide berdea osatu ahal izateko azken oztopoa, Irurtzunen eta Gipuzkoako mugaren artean hain zuzen ere.
Tunelak 2.680 metro ditu eta antzinako Plazaola trenbidearen zatia da; denbora luzez penintsulako trenbiderik luzeena izan zen. Trenbidea 1914. urtean ireki zuten eta orain arte ez dute leheneratu. Hala ere, Plazaola Partzuergo Turistikoak hobekuntza txikiak egin ditu, esate baterako, arekak garbitu, bideko zuloak konpondu edo, berriki egin den bezala, argiztapena jarri du. Argiztapena jartzeko 1.391.908,82 euro inbertitu dira, horietatik 835.000 euro Nafarroako Gobernuak finantzatu du Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez.

1991ko Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialak (PSIS) Irurtzun-Donostia tartea hasi zuenez, Nafarroako Gobernuak Iruñatik Irurtzunera doan 20 km-ko tartea Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialtzat jo zuen 2009an. Proiektua Plazaola Turismo Partzuergoak bultzatu du eta Iruña eta Donostia lotzen zituen lehengo trenaren ibilbide guztia, Nafarroatik zehar pasatzen zena, leheneratzeko bidea eman zuen eta, hala, Irurtzun eta Donostia arteko bidea jarraitu zuen.

Proiektua jarduera turistikoak eta jolas jarduerak egituratzeko ardatza da eta Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren Bide Naturalen Sarera gehituko da.

Iruña-Irurtzun tartean leheneratuko den ibilbidea bost udalerritatik pasatzen da:  Berriobeiti (Artika, Aitzoain, Berriogoiti, Ballariain, Elkarte eta Oteitza kontzejuak), Berriozar, Itza Zendea (Saratsa, Eritze, Saratsate eta Gulia kontzejuak), Arakil (Aizkorbe kontzejua) eta Irurtzun.

Jatorrizko plataforma leheneratu ezin den lekuetan (industrialdeak edo urbanizazioak daudelako edo tunelak leheneratzea ezinezkoa den lekuetan bidea desagertu delako) beste ibilbide batzuk egitea aurreikusi da.

Bide berdean ezingo dira ibili motordun ibilgailuak, lursailetan nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak garatu behar direnean eta larrialdi egoeretan izan ezik. Horrez gain, segurtasuna murrizten duten elementuak eta beste elementu interesgarri batzuk iragartzeko seinaleak jarriko dira (iturriak, arauak, etab.).

Jarduera horiek jendeak erabiltzeko eta gizartearen intereserako egin dira, gizartearen ongizatea hobetuko baitute jolas eta kirol jarduerak garatzea erraztuz. Horrez gain, trenbide historiko bat leheneratzeak ostalaritzarekin eta landa turismoarekin loturiko jarduera ekonomikoak sustatuko dituela uste da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Declaraciones del Presidente Sanz

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa