(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Ospitaleak operazio gela berri bat izango du erditzeen gunean asteartea, 2011.eko martxoak 22


Kutz kontseilaria ospitaleko gune hori berritzeko eta handitzeko obrak ikustera joan da eta Mendazako kontsultategi berria ireki du


Kutz kontseilaria, Marisa Hermoso de Mendoza, Begoña Ganuza eta osasun langileak operazio gela berrian ( irudia handitu )

Osasun kontseilaria, María Kutz, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko erditze gunea handitzeko eta birmoldatzeko obrak ikustera joan da. 1.142.500 euroren aurrekontua izan dute; horietatik 42.500 euro obra zuzentzeko izan dira eta 250.000 euro instalazioa hornitzeko. Kontseilariarekin batera izan dira Lizarrako alkatea, Begoña Ganuza, eta Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendaria, Marisa Hermoso de Mendoza. Horren ondoren, Mendazara joan da eta han kontsultategi medikoa ireki du. Kontsultategia eraikitzeko, Nafarroako Osasun Zerbitzuak 145.328 euroren diru-laguntza eman du.  Ekitaldian, halaber, Mendazako alkatea, Javier Ángel López de Dicastillo, eta kontzejuko presidentea, Javier Senosiáin, izan dira.

Ospitaleko lehenengo solairuko erditzeen gunean egin diren obrak operazio gela berri bat egiteko izan dira, guneari atxikitako espazio libre batean. Operazio gelaurrea, oheen aldaketa, garbi eta zikin daudenen lekuak eta aldagelak ere edukiko ditu ondoan. Azalera guztira 138 metro koadro izango dira. Horrez gain, lehendik zegoen erditzeen gunea birmoldatu dute (200 metro koadro):  erditzeen gela, haurrak erreanimatzeko gunea, dilatazio gela, sarbideak eta loturak egin dituzte. Beheko solairuko operazioen gunea ere berritu dute: familiei arreta emateko bulego bat eta ZIUko langileentzako atsedengune bat egin dituzte. Obra horiek eginez 28 metro koadro gehitu dira. Guztira, 366 metro koadroko azaleran burutu dira jarduerak. Proiektua Construcciones Laguareña enpresak egin du eta Félix Pagola, Chema Prado eta Andrés Trincado arkitektoek zuzendu dute.


Kutz kontseilaria, udaleko agintariak, osasun langileak eta Mendazako biztanleak kontsultategi berriaren ondoan ( irudia handitu )

Mendazako kontsultategia

Mendazako kontsultategi berria lehen herri bereko eskolak ziren eraikinean egin dute; Victor Eusa izan da eraikina diseinatu duen arkitektoa. Eraikina egokitzeko obrak egin behar izan dira eta, horretarako, Osasun Departamentuak 145.328 euroko diru-laguntza eman zion Mendazako Udalari. Zenbateko horretatik, 132.165 euro eraikina birmoldatzeko erabili dira eta 13.163 euro oro har eraikina hornitzeko, klinikako altzariak eta seinaleak jartzeko.

Kontsultategiko instalazioen azalera osoa 138 metro koadro eraiki da eta mediku orokorraren kontsulta gela bat, erizaindegi bat, itxaron gela bat, komunak eta biltegia ditu. Mendazako kontsultategia Lizarrako Osasun Barrutiko Antzin-Ameskoa Oinarrizko Osasun Barrutira atxikita dago. 508 osasun txarten ditu esleituta eta mediku orokor batek eta erizain batek eskaintzen dute arreta. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa