(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hilero 12 milioi euro inbertitzen dira Pirinioetako Autobian
asteazkena, 2011.eko martxoak 23


Inbertsio horrekin 500 pertsona baino gehiago ari dira zuzenean lanean errepide horren 4. eta 5. tarteak egiten


Alba kontseilaria A-21 Pirinioetako Autobiako teknikariekin eta langileekin. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak A-21 Pirinioetako Autobiaren 4. eta 5. tarteetako lanak bisitatu ditu gaur goizean. 4. tartean %37 eginda dago, eta 5. tartean, %60.

Bisitan, kontserilariak gaur egun autobian egiten ari diren inbertsi-ahalegina azpimarratu du. "Une honetan –esan du- 12 milioi euroko lana egiten ari da, hau da, Ebroren Ardatzeko saihesbide bati hilabete batean dagokion kopurua. Inbertsioak inpaktu handia du enpleguan, eta horri esker, 500 pertsona baino gehiago gaur hemen zuzenean lan egiten ari dira. Horrez gain, lanak amaitu ondoren, Nafarroaren ipar-ekialderako sarbideak hobetuko dira –Irunberri, Zangoza, Esa eta Erronkari eta Zaraitzu Pirinioetako ibarrak–; inguru hori bide-ardatz estrategiko berrian txertatuta geratuko da, eta horrek garapen eknomikoa bultzatuko du, antzeko azpiegiturekin gertatu den moduan". Ildo horretatik, kontseilariak autobiako lanek Nafarroan duten erritmo ona egiaztatu du, eta aurreikuspenen arabera 2011ko abenduan amaituko direla esan du.

Judasen Benta-Esa 4. tarteko lanen egoera

Pirinioen Autobiako Judasen Benta-Esa 4. tartearen %37 eginda dago. Tarte horrek 10,155 km-ko luzera du.

Irunberriko lotunean hasi eta Esa udal-barrutian amaitzen da, eta bertan azpiegitura horrek Nafarroan duen hurrengo eta azken tartearekin lotzen da, 5. tartearekin, Esa-probintziaren muga. Hauek dira tarte honetako egitura nagusiak: zubia Irati ibaiaren gainean, 200 m-ko luzerakoa, gaur egun 6 zutabeetatik 4 zimendatuta dituena; eta Ledeako tunela, 890 m-ko bi hodi paralelo dituena. Bi hodietan aurrera egiteko fasea amaitu da, 118 egunez horretan aritu ondoren, eguneko 24 orduetan, 8 orduko lanaldietan. Gaur egun, bi hodietan iragazgaitze eta drainatze lanak egiten hasi dira.

Aipatzekoa da une batzuetan tunelen ia aho guztietan aldi berean lan egin dela, eta egunean 50 m-ko aurrerapenak eta egunean 100 m-ko txikitzeak lortu direla. Zehatz esanda, 2010eko azaroan bi tunelen artean 892 m aurreratu ziren, eta 2011ko otsailean, 1910 m txikitu ziren. Hori errekorra da Nafarroako indusketetan errepideetako tunelei dagokienez.

Esa-probintziako muga 5. tarteko lanen egoera

Esa-probintziako muga 5. tartearen %60 eginda dago. Tarte horrek 6,526 km-ko luzera du eta Esa herriaren iparraldetik probintziaren mugaraino doa. Hauek dira tarte honetako egitura nagusiak: Esako tunela, 1.585 m-ko bi hodi paralelok osatua, hau da, Foru Komunitateko autobiako tunelik luzeena, I. zubia, 456 m-ko luzerakoa (Pirinioetako Autobiako luzeena) eta II. zubia, 125 m-ko luzerakoa.

Esako tunelean zuloa Iruñeko aldetik egiten hasi ziren, eskuineko galtzadan, 2010eko maiatzaren 6an. Eskuineko galtzada urriaren 22an amaitu zen, eta ezkerreko galtzada, abenduaren 1ean.

Une honetan, bi hodietan iragazgaizte eta drainatze lanak egiten ari dira eta eskuineko galtzada estaltzeko lanak hasita daude, honezkero 300 m egin baitira.

Lanen deskripzioa

Gaur egun Pirinioetako Autobian gauzatzen ari diren 4. eta 5. tarteen luzera osoa 16,6 km-koa da, eta Nafarroan azpiegitura horrek duen tarterik konplexuenak dira. Izan ere, 2 tunel, tunel faltsu bat eta 3 zubi eraiki behar izan dira (bat Irati ibaiaren gainean, eta beste biek Esa urtegiko etorkizuneko zabalkuntza zeharkatuko dute).

Nafarroako Gobernuak 2009ko uztailean Pirinioetako Autobiaren 4. eta 5. tarteak egiteko lanak itzaleko bidesariaren bidez ABEE bati esleitu zizkion. Sozietate anonimoa enpresa hauek osatzen dute: Iridium Concesiones de Infraestructuras SA, Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones Luciano Elcarte SL. ABEE hori errepidearen Nafarroako zatia mantentzeaz ere arduratuko da. Inbertsioaren zenbatekoa 222.085.119 eurokoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Estado de estructuras más importantes de la autovía del Pirineo.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa