(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berorren maiestate Sofia Erregina Tuterako Almirantearen Etxea ikustera joan da astelehena, 2011.eko martxoak 28


Kultura-gunea kudeatzen duen fundazioko kideekin elkartu da eta José María Yturralde margolariaren erakusketa ikusi du


Berroren maiestate Sofía Erregina Almirantearen Etxera egin duen bisitaren oroipen plaka desestaltzen ( irudia handitu )

Berorren maiestate Sofia Erregina Tuterako Almirantearen Etxean izan da. Jauregia iaz zabaldu zuten bi urtez zaharberritzeko obrak egiten ibili ondoren. Han kultura-gune hori kudeatzen duen Fundación María Forcada fundazioko kideekin elkartu da eta José María Yturralde Valentziako margolariaren erakusketa ikusi du.

Sofia Erreginarekin batera ekitaldian izan da Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria. Parlamentuko presidentea, Elena Torres, Etxebizitzaren Estatuko idazkaria, Beatriz Corredor, Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Elma Sáiz Delgado, Tuterako alkatea, Luis Casado Oliver eta jauregiaren jabea eta hori dohaintzan eman duena, María Forcada ere han izan dira.


Sofía Erregina Yturralde margolariaren azalpenak entzuten ( irudia handitu )

Tuterara iristean, Elvira España ikastetxe publikoko Francisco Javier Marín Montoya haurrak lore sorta eman dio berorren maiestateari.

Horren ondoren, segizioa eraikinera sartu da eta han Sofía Erreginak bisitaren oroipen plaka desestali du. Hauxe dio testuak gaztelaniaz: "Berorren maiestate Sofía Erregina Fundación María Forcada fundazioaren egoitza den Almirantearen Etxea ikustera etorri zen. Tutera, 2011ko martxoaren 28a".

Gero, agintariak bigarren solairuan dagoen areto noblera joan dira eta han fundazioko kideek erakundearen proiektuen eta helburuen inguruko azalpena eman dute, baita Belén Esparza arkitektoak egin duen jauregiaren zaharberritzeari buruz ere.

Lehenengo soliruan, Sofía Erreginak agintariek lagunduta eta José María Yturralde margolariaren azalpenak entzunez haren "El tiempo ausente" erakusketa ikusi du. Margolaria valentziarra da baina nafarren ondorengoa da.

Almirantearen Etxea jauregia

Almiratearen Etxea jauregiak bost solairu ditu eta horietan aldi baterako erakusketa gelak, Fundación María Forcada fundazioaren egoitza, konferentzia aretoak, ikastegiak eta administrarien bulegoak daude, besteak beste. 1520-1560 urteen artean egindako eraikina da, Pizkude garaiko moldea du eta Rúa de Tudela kalean dago, udaletxearen ondoan eta herriko alde zaharreko kale nagusian.        

Dokumentuen bidez ez da gauza handirik jakin eraikinaren eraikuntzaren inguruan, eta  "Almirantearen Etxea" izena jartzeko arrazoi logikorik ere ez da aurkitu. Eraikinaren jabetzari dagokionez, agirien bidez jakin da eraikinak izan duen jardunbidea, baina hiriko agirietan ez da aurkitu eraikuntzaren eta eraikina egitean parte hartu zuten obra maisuen eta artisauen inguruko daturik. Ezagutzen den lehenengo jabea Cabanillas Berrozpe familia izan zen, Gómez Peralta familiaren ondorengoa. Azken familia horrek etxea eraikitzea agindu zuen 1520 eta 1560 urte artean. Cabanillas Berrozpe familiaren ondoren Castillo Cabanillas eta Gómez de Peralta familia izan zen jabea XVII. mendean, Ximénez de Cascante eta Ximénez de Antillón familia XVIII. mendean eta Dorreko Baroia XIX. mendean.

Duela hogeita hamar urte baino gehiagotik María Forcada izan zen etxearen jabea eta eraikina sendotu eta zaharberritu egin zuen. Gaur egun, azken jabeak egindako dohaintzari esker, Almirantearen Etxea Tutera herriarena da.

Fundación Maria Forcada fundazioa

Fundación María Forcada zuzenbide pribatuko fundazioa da, ez du irabazi asmorik eta interes orokorra du. Nortasun juridikoa du eta jarduteko ahalmen osoa. Fundazioaren izena María Forcadaren omenez jarri zen, Tutera herriari Rua kaleko 13ko Almiratearen Etxea izeneko egoitza eman ziolako.

Eraikinaren funtsezko helburua kultura- eta heziketa jaruerak burutzea da, bereziki  unibertsitateko prestakuntzaren osagarri izatea Estatuko edo atzerriko edozein unibertsitaterekin elkarlanean jardunez. Hala, gizartea oro har eta, batez ere, Tuterako gizartea garatzen lagunduko du. Horrez gain, fundazioak jakintza orokorraren eta mota guztietako hizkuntza artistikoak hedatzea indartu eta sustatzen du bereziki, eta administrazio publikoekin eta bestelako instituzio zein erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzen da kultura hedatzen laguntzen duten programak eta proiektuak garatzeko, bereziki, jarduera artistikoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa