(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo Departamentuak foroak antolatu ditu Katalunian eta Valentziako Erkidegoan sektoreko enpresen arteko harremanak sustatzeko asteartea, 2011.eko martxoak 29


Valentziako, Tarragonako eta Bartzelonako operadore turistikoekin topaketak egingo dira Foru Erkidegora egiten diren bidaiak sustatzeko


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, hiru topaketa antolatu ditu Katalunian eta Valentzian. Ekintza horren bidez, Nafarroako sektoreko profesionalek ekitaldiak antolatzen dituzten enpresei, kultura-elkarteei, kirol talde eta federazioei eta topaketara joango diren beste erakunde batzuei haien eskaintza aurkeztuko die harremanetan jarri eta proiektuak zehazteko. Topaketa horiek gaur goizean hasi dira Valentzian. Martxoaren 30ean Tarragonan egingo dira eta ostegunean, martxoak 31, Bartzelonan.

Nafarroatik, Kultura eta Turismo Departamentuaz gain, hauek ere parte hartuko dute: Nafarroako Ostalaritza Elkarteak, Nobles del Reyno/Hoteles con encanto hotelen elkarteak, Iruñeko hotelak, Sanvirilia 3 Hoteles de ensueño taldeak; baita honako hartzaileek ere: Anavarra.com, CR Listen, Incoming eta Navarra Adentro, Pamplona Convention Bureau eta Bertizeko eta Erdialdeko partzuegoek.

Iranzu-ko Lurrak elkarte turistikoa, Zugarramurdiko sorginen koba eta museoa, Senda Viva, Guiarte, Novotur eta Hegaztiei behatzea Nafarroan / Nafarroako Birding Kluba ere han izango dira. Azkenik, ostatu hartzeko lekuen artean hauek aurkeztuko dituzte eskaintzak: Hotel Castillo Gorrain Golf & Spa, NH Hoteles, Hoteles Hospederia Nuestra Señora del Villar eta Ruralsuite Tudela Resort.

Topaketetarako produktuen liburuxka/gidaliburu bat egin dute eta hauxe dio gaztelaniaz: "Tailerreko Nafarroako enpresa partaideak". Topaketan izango diren Nafarroako erakundeei buruzko informazioa du eta han bertan banatuko da.

Merkaturatzea babesteko programa

Topaketa horiek merkataritza babesteko programaren barruan daude jasota. Programa 2008an jarri zen abian eta bere helburua Nafarroa helburu turistiko gisa programatzeko (oro har edo produktu zehatzen bidez zein online dauden katalogo tradizionaletan) interesa duten eta izan dezaketen operadore turistikoak edo bidaiak antolatzen dituzten enpresa edo erakundeak biltzea sustatzea da. Programa hori, halaber, Kultura eta Turismo Departamentuak burutzen duen Marketing Turistikoaren Plan Integralean dago jasota.

Jarduteko hiru ildo jarraitzen ditu: salmentak dinamizatzeko ekintza, kontratatzeko foroak edo tailerrak eta ezagutzera emateko bidaiak egitea.

Lehenengoa: Salmentak dinamizatzeko programaren bidez sektoreko profesionalek, zuzenean, Nafarroako eskaintza turistikoa aurkezten dute bitartekariei merkaturatzeko.
Ekintza horren hartzaileak zuzenean edo zeharka Nafarroara bidaiak edo norakoak edo antzeko produktuak antolatzen dituzten bidaia agentziak, autobus agentziak eta elkarteak dira.

Turismo Departamentuarekin elkarlanean aritzen diren eta turismoaren sustapena babesten duten agenteak bisitatu beharreko enpresak bilatzeaz eta aukeratzeaz arduratzen dira.

Salmentak dinamizatzeko programan garatzen diren egitekoen artean bitartekariei zuzenduriko produktuaren gidaliburua azpimarra daiteke. Argitalpen horrek sei kategoriatan antolatutako baliabide turistiko garrantzitsuenak biltzen ditu: ostatuak, enpresa hartzaileak, kultura-turismoa, Sendaviva, turismo aktiboa eta gaikako arloak. Atal bakoitzean eskaintza osatzen duten enpresak azaltzen dira eta erakundeen arteko gestioak errazteko azalpen labur bat eta kontaktu fitxa bat daude.

Bigarrena: salmentak dinamizatzeko programak sustatzen duen merkaturatzea babesteko kontratazio foroak (tailerrak) edo ekitaldiak antolatzen dira.  Madrilen egingo den tailerra baino lehenago Orreagan antzeko beste bat egin zuten. Han Eskandinaviako hainbat herrialdetako bidaia agentziek hartu zuten parte.

Jarduteko hirugarren ildoa: Bitartekarien bidez komunikazio eta harreman publikoak gauzatzea (trade). Jarduera horren bidez Nafarroara turistak bidaltzeko interesa duten enpresekin harremanetan jarri eta Nafarroako turismoaren sektoreko enpresekin hitzarmenak errazten dira. Harremana merkatuetan turismoaren sustapena babesten duten agenteen bitartez gauzatzen da. Hasteko, katalogoetan eta bidaiak antolatzen dituzten enpresen eskaitzetan azaltzen den Nafarroaren eskaintza edo antzeko produktuak aztertzen dira. Ondoren, agenteak Nafarroara gonbidatzen dira Erkidegoa ezagutu eta, hala, Nafarroa eskaintzara gehitu edo Nafarroaren eskaintza hobetzeko. Bidaia agentzia hartzaileak ere ezagutzen dituzte bitarteko horren bidez lan egiteko aukera azter dezaten. Azkenik, Nafarroa eskaintzara gehitzea erabaki ondoren, elkarlanean publizitatea egiten, aurkezpenak egiten, etab. laguntzen zaie.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa