(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Martxoan eskaeren errekorra lortu da Nafarroako Geoatariko web orrietan asteartea, 2011.eko apirilak 5


SITNAren lurralde-informaziorako web orrietan joan den hilabetean 3,7 milioi informazio-eskaera egin ziren 


Nafarroako Geoataria

Nafarroako Geoataria

Nafarroako Geoataria n, Foru Komunitateko lurralde-informazioari eta informazio geografikoari lotutako datuen eta zerbitzuen eskaintza osoa biltzen duen Foru Gobernuaren web orrian, joan den martxoan informazio-eskaeren errekor berria lortu da. Horrez gain, Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak (SITNA) kudeatutako zerbitzu horren hamar urteko historian izandako datuen transferentzia-bolumenik handiena gertatu da.

Zehatz esanda, Geoatarian joan den hilabetean 3.314.654 eskaera egin ziren. Orain arte, 2009ko apirilean soilik gainditu ziren hiru milioi eskaera. Transferitutako megabyteen bolumenean ere errekorra lortu da.

Bestalde,

IDENA n –Nafarroako Gobernuak gaitu duen lotura lurralde-informazioarekin, Inspire Europako zuzentarauaren parametroetara egokituta, Europako Erkidegoko datu geografikoen azpiegitura handia sortzeko pentsatuta dagoena- 458.629 eskaera jaso dira. Zifra hori iazko apirilean soilik gainditu zen, orduan ia milioi erdi eskaera egin baitziren. Horren ondorioz, SITNAren bi webetan hilean 3.773.283 eskaera egin dira. Nekazaritzako Politika Bateraturako Geografia Informazio Sistema ren (SIGPAC) web orrian joan den martxoan jarduera mailarik handiena erregistratu zen. 619.621 eskaera jaso zituen, hileko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago.
 

Nafarroako Gobernuak internetetik Tracasa enpresa publikoaren bidez eskainitako lurralde-informazioko zerbitzu telematikoak Foru Gobernutik gehien eskatzen diren zerbitzuak dira. Nafarroako Geoatariak eta baliabide horrekin zerikusia duten loturek lurralde-informazioari lotutako datuen eta zerbitzuen kopuru gero eta handiagoa eskaintzen dute (mapak, kale-izendegiak, katastroko datuak, aireko irudiak edo hiru dimentsioko irudiak informazioa geruzetan zatituta, hainbat gairi buruzko informazioa kontsultatzeko, hala nola, Foru Komunitateko banaketa administratiboak, posta-helbideak, zuzkidura publikoak, lurralde-azpiegiturak eta hidrografiari buruzko datuak, besteak beste). Baliabide horiek asko eskatzen ditu sektore publikoak (Foru Administrazioak eta udalek, besteak beste) zein eguneroko zereginean mapak edo informazio geografikoa behar dituzten agente pribatuek.

Nafarroako Geoatariak iaz edukien ingeleseko eta euskarazko bertsioak abian jarri zituen. 2010ean 30 milioi bisita eta eskaera inguru izan zituen, hau da, batez beste 82.000 egunean.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa