(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ana Galán Goicoecheak irabazi du Nafarroan "Zer da errege bat zuretzat?" eskola lehiaketa asteazkena, 2011.eko apirilak 6


Altsasuko Sagrado Corazón ikastetxeko ikaslea da eta Foru Erkidegoaren ordezkari izango da Juan Carlos erregeak irabazleei eskainiko dien entzunaldian


Catalán kontseilaria irabazlearekin eta gainerako finalistekin

Catalán kontseilaria Ana Galán irabazlearekin (bere eskuinean) eta gainerako finalistekin ( irudia handitu )

Ana Galán Goicoechea Altsasuko Sagrado Corazón ikastetxeko 5. mailako ikaslea da eta "Zer da errege bat zuretzat?" lehiaketa irabazi du Nafarroan. Lehiaketa Espainiako Fundazio Instituzionalak (gaztelaniaz FIES) antolatzen du eta Orange fundazioak babesten du. ¿Qué es un Rey para mí? idazlanaren egilea Nafarroako ikasleen ordezkari izango da berorren maiestate Juan Carlos I.a erregeak, urtero, lehiaketako irabazleei eskaintzen dien jaian. Aurtengoa 30. edizioa izango da.

Nafarroan lehiaketaren irabazlea aukeratzeko epaimahaiaren erabakia gaur jakinarazi dute Iruñan egin den ekitaldi batean. Ekitaldiko burua Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria eta Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna izan da eta han izan dira, baita ere, Onhiarri Matabuena Palacín Orangeko ordezkaria eta José Luis Martínez Candial FIESeko nagusia.

Gaurko ekitaldia Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan izan da eta finalista atera diren ikasleei diplomak eman dizkiete. Ikasleekin batera izan dira beraien irakasleak, haiek koordinatu baitituzte ikasleen lanak. Irabazleak, Ana Galán Goicoecheak, erregea ezagutzeko aukera izango du eta lehiaketako irabazleentzat Zarzuela jauregian antolatzen duten entzunaldian egin duen lana emango dio. Halaber, lehiaketaren 30. urteurrena izanik, FIESek irabazleei Madrilgo errege-erreginen Jauregia bisitatzeko aukera emango die, baita irabazleen irakasleei eta senideei ere. Bisitaren ondoren kontzertu pribatu bat entzungo dute Campo del Moro lorategian Ondare Nazionalaren eskutik.

Catalán kontseilariak lehiaketan parte hartu duten lagunen kopurua azpimarratu du eta esperientzia errepikatzen duten ikastetxeen interesa baloratu du. Horrez gain, zera baieztatu du: "halako ekimenek erakusten dute zuzenbideko estatu libre batean bizi garela guztion ahaleginari" eta Juan Carlos I.a erregearen "laguntza bereziari esker".


Martínez eta Catalán finalista bati diploma ematen

Martínez eta Catalán kontseilaria finalista bati diploma ematen ( irudia handitu )

Aurten, Nafarroan 293 ikaslek parte hartu dute guztira, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek eta 18 urtera arteko Heziketa Bereziko ikasleek, hain zuzen ere. Ikasle horiek guztiak Foru Erkidegoko 23 ikastetxetakoak dira eta haien irakasle eta tutoreen aholkuak izan dituzte.

Erakusketa

Hezkuntza Departamentuak finalisten 30 lanak erakusgai dituen erakusketa bat ireki du gaur. "Zer da errege bat zuretzat?" lehiaketan estatuko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko ikasleek, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek eta 18 urtera arteko Heziketa Bereziko ikasleek parte hartu dezakete. Parte hartzaileek bakarkako lanak aurkeztu dituzte erregearen irudiari edo Espainiako koroaren eginkizunari buruz. Eskulanak izanez gero (eskulturak, horma irudiak, marrazkiak, etab.), idazki labur bat ere idatzi behar dute eskulanen edukia azaltzeko.

Finalistak eta irabazlea FIESeko kideek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu. Lehiaketa ibiltaria da, hau da, autonomia erkidego guztietan gaur egin denaren antzeko ekitaldi instituzional bat egiten dute.

Bosgarren urtez segidan, partaideek multimedia formatuetan ere aurkeztu ahal izan dituzte lanak: bideoak, web orrien diseinuak eta artelan digitalak, besteak beste. Multimedia formatuetan aurkeztutako lanen kategorian finalisten lanen erakusketa birtuala egingo dute. Maiatzaren 17an, Interneten egunean, bozketa baten bidez irabazlea aurkeratuko da.   Aukeratutzen diren hiru finalisten artean epaimahaiak bat hautatuko du eta modalitate horretako irabazle izendatuko du; ikasle hori ere erregearen entzunaldira joango da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Listado con los finalistas y la ganadora del concurso
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa