(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmenak berritu ditu Tuterako, Cintruenigoko eta Milagroko babes zibileko bolondresen taldeekin asteazkena, 2011.eko apirilak 6


Caballero presidenteordea izan da buru hitzarmenak berritzeko ekitaldian; hitzarmenok hiru urtez luzatu ahal izango dira


Ezkerretik eskuinera, David Sáinz, Esteban Garijo, Javier Caballero, Luis Casado eta Alfredo Navascués

Ezkerretik eskuinera, David Sáinz, Esteban Garijo, Caballero presidenteordea, Luis Casado eta Alfredo Navascués ( irudia handitu )

Javier Caballero Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria izan da buru Nafarroako Gobernuak Tuterako, Cintruenigoko eta Milagroko babes ofizialeko bolondresen taldeekin dituen hitzarmenak berritzeko ekitaldian. Hitzarmenak urtebetez izango dira indarrean eta beste hiru urtez luzatu ahal izango dira.

Hiru hitzarmenak Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendari kudeatzaileak, David Sáinzek, eta Tuterako, Cintruenigoko eta Milagroko alkateek, Luis Casadok, Adolfo Navascuések eta Esteban Garijok, hurrenez hurren, sinatu dituzte.  Ekitaldian izan dira, baita ere, Nafarroako Larrialdi Agentziaren Babes Zibileko zuzendaria, Alberto Otamendi, eta bolondresen taldeetako arduradunak, Jesús Peleato, Tuterako taldekoa, Julián Gómez, Cintruenigoko taldekoa, eta Daniel Martínez, Milagroko taldekoa.

Hitzarmenak Foru Gobernuaren larrialdi sistemako bolondresen laguntza sareari eusteko egin dira. Sare horretan Agoizko, Berako, Goizuetako, Izabako, Leitzako, Lesakako eta Luzaideko suhiltzaile bolondresen zazpi taldeak ere sartuta daude. Herri horietako udalekin ere duela gutxi lankidetza hitzarmenak berritu ziren.

Gaur berritu diren hiru hitzarmenen helburua Nafarroako Larrialdi Agentziaren jardueren esparruan bolondresen parte hartzea arautzea da. Hala eginez gero, bolondres talde horien jarduera eremuetako pertsonen eta ondasunen babesa eta segurtasuna areagotzen da, suteak eta istripuak neurri handiagoan saihesten dira eta larrialdi egoeretan behar bezala esku hartzen dela lortzeko jarduerak koordinatzen dira. Hori guztia Babes Zibilaren Legean eta Nafarroako Larrialdien Plan Nagusian ezarritakoa betez gauzatzen da.

Hitzarmenetan Nafarroako Larrialdi Agentziari lagutzeko Tuterako, Cintruenigoko eta Milagroko babes zibileko taldeek burutzen dituzten ekintzak finantzatzeko konpromisoa dago jasota. Denbora gutxi barru zehaztuko diren diru-laguntzen bidez finantzatuko dira ekintzak, eskuragarri dagoen aurrekontuaren arabera. Diru-laguntzak materialetan inbertitzeko eta trebakuntza lortzeko ere erabiliko dira.

Prebentzioa eta esku-hartzea

Nafarroako Larrialdi Agentziak emandako datuen arabera, Tuterako babes zibileko taldeak kirolarekin edo jaiekin loturiko eta jende ugari biltzen duten ospakizunetan arriskua prebenitzeko ekintzak burutu ohi ditu (Gereziaren eguna, xabierraldiak, etab.); beste bolondres talde batzuekin elkarlanean Foru Erkidegotik kanpo, adinduentzako telealarma zerbitzuan arreta ematen eta istripuetan, suteetan edo uholdeetan laguntzeko lanetan ere aritzen da. Egiteko horiek Cintruenigoko eta Milagroko taldeek dagoeneko eskaintzen dituzten edo eskaintzea aurreikusita dituzten egitekoen antzekoak dira.

Erriberako hiri nagusiko taldea berrogeita hamar bolondresek osatzen dute eta iaz 150 zerbitzu inguru eskaini zituen. Cintruenigokoa 22 bolondresek osatzen dute eta 2010ean 120 zerbitzu eman zituzten. Milagrokoak, aldiz, 20 bolondres ditu. 

Tuterako taldeak anbulantzia bat, ura garraiatzeko ibilgailu bat eta altzariak erosteko egindako inbertsioaren zati bat ordaintzeko laguntzak jaso ditu aurreko urteetan. Aurten, parte hartzeko programa bat ordaintzeko laguntzak lortzeko eskaera bat aurkeztu dute; programa horren finantzazioa 15.000 euro da.

Cintruenigoko taldeak, bestalde, bigarren eskuko furgoneta bat dauka Nafarroako Larrialdi Agentziakoak emandakoa eta babes zibileko lanetarako behar bezala egokituta dagoena. Horrez gain, aurten amaituko dituzten egoitza egokitzeko lanetarako laguntza ekonomikoa jaso du. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa