(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Kaiku esne-kooperatibari buruzko liburu baten aurkezpenera joan da asteazkena, 2011.eko apirilak 6


Enpresa horren Iruñeko instalazioetan nazioartean ospea duten jogurtak eta esneki probiotikoak ekoizten dira


bisita Kaikura

Kaiku Kooperatibaren oroitzapenezko liburuaren aurkezpena. Ezkerretik eskuinera: Miguel Rey, Joxe Urrestarazu, Sanz Lehendakaria eta Patxi Mendiburu. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Kaiku kooperatibaren esnekien ekoizpenerako planta bisitatu du gaur goizean Iruñeko Agustinos poligonoan. Bertan Miguel Reyk idatzitako Kaiku desde 1953, un proyecto de futuro oroitzapenezko liburua aurkeztu dute.

Aurkezpen horretara entitateko abeltzain kooperatibisten eta zuzendarien taldea joan da, eta Sanz Lehendakariak alboan izan ditu Joxe Urrestarazu kooperatibako lehendakaria eta Patxi Mendiburu kontseilu errektorearen Nafarroako ordezkaria.

Kaiku kooperatiba Nafarroako (Copeleche eta Inlena) eta Euskal Autonomia Erkidegoko (Gurelesa eta Beyena) esnearen merkaturatze-kooperatiben bat-egitearen emaitza da. Kooperatibok 1953an sortu ziren esnearen sektorea antolatzeko, helburu bikoitzarekin: batetik, esnearen osasun-kalitatea bermatzea eta, bestetik, esnea biztanlegune handietara hornitzea.

 
bisita Kaikura

Kaiku Kooperatibaren oroitzapenezko liburuaren aurkezpena. Bertaratu direnak. ( irudia handitu )

2004an

Kaiku Corporación Alimentaria sortu zen. Izen bereko kooperatiba, partaidetzaren %13,40rekin, eta hamar sozietate teknologiko, finantzario eta garapenekoak biltzen ditu. Korporazioak 66,1 milioi euroko kapitala du, eta plantak ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Mexikon, Txilen, Argentinan eta Frantziako Tolosan; 255 milioi euro fakturatzen ditu (2009an), hurrengo hauetatik datozenak: esnea ontziratu eta merkaturatzea (%54) eta jogurtak eta probiotikoak (%42); beste %4 esnekiei eta gaztari dagokie.

Lácteos de Navarra SL korporazioaren enpresetako bat da, Agustinos poligonoko plantaren titularra da, eta bertan urtean 75.000 tona jogurt, probiotiko eta produktu hartzitu ekoizten ditu. Espezialitate horietan Kaiku aitzindaria eta nazioarteko erreferentea izan da. Enpresak 150 enplegu zuzen eta 50 zeharkako sortzen ditu, esnea Nafarroako ehun bat abeltzainei erosten die (hau da, Foru Komunitatean ekoitzitako esnearen %20), eta 2009an 52 milioi euro fakturatu zituen.

1997tik, Lácteos de Navarra enpresak Iruñeko fabrikan 11.625.576 euro inbertitu ditu. Kopuru horretatik 6 milioi azken 4 urteetan inbertitu dira, eta Nafarroako Gobernuak 2.039.162,35 euroko laguntza eman dio. Horrez gain, 800.000 eurotik gorako laguntza-konpromisoa dago, 8 milioi euro inguruko aurreikusitako inbertsiorako. Laguntza horiek eraginkorrak izango dira iragarritako inbertsioa egiten denean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa