(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua OMEk Osasunaren Nazioarteko Egunean antibiotikoen kontsumo arduratsua egiteko deira batu da osteguna, 2011.eko apirilak 7


Kutz kontseilariak Nafarroako medikuen eta farmazialarien elkargo ofizialen ospakizunean parte hartu du


Gobernua Osasunaren Nazioarteko Egunera batu da

Ezkerretik eskuinera: Fortún, García, Ezpeleta, Boneta eta Kutz kontseilaria beste osasun langile batzuekin ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak bat egin du, gaur, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) egin duen deialdiarekin. Dei hori, Osasunaren Nazioarteko Eguna izanik, antibiotikoak behar bezala eta modu arduratsuan kontsumitzeko egin da. Eguneko lema hau izan da: "Antimikrobianoekiko erresistentzia: gaur horren aurka ezer egin ezean, bihar ez dugu sendabiderik izango".

Maria Kutz Osasun kontseilariak osasunaren egunaren urteurrena dela-eta Foru Erkidegoko medikuen eta famazialarien elkargo ofizialek antolatu duten ospakizunean parte hartu du. Ekitaldia Iruñeko Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialaren egoitzan egin dute eta han izan dira, baita ere, Maite Fortún erakunde horretako presidentea, Pilar García Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentea, Fernando Boneta Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari kudeatzailea eta Carmen Ezpeleta Nafarroako Ospitale Guneko Mikrobiologia saileko burua. Medikuntzan eta farmazian doktore diren hainbatek ere ekimenean parte hartu dute.

Mintzaldian, Ezpeletak gogorarazi du "antibiotikoak balio handiko botikak direla eta guztion ardura dela haien eraginkortasunari eustea" gaixotasunak sendatu ahal izateko. "OMEk Osasunaren Nazioarteko Egunean gogora ekarri digu guztiok hartu behar ditugula neurriak, bai osasun langileek bai erabiltzaileek", esan du.

Antibiotikoak arduragabe edo neurriz kanpo kontsumitzearen ondorioen inguruko "gogoeta kolektiboa" egiteko beharra nabarmendu du. Horrek botiken eraginkortasuna galtzea dakar bakteriek botiken eraginekiko erresistentzia sortzen dutelako behar ez bezala erabiliz gero. Hori dela eta, herritarrak eta osasun langileak halakorik gertatzea saihesteko "neurri sinple batzuk" hartzera bultzatu ditu. Hamar gomendiotan daude zehaztuta:

Hamar gomendio

Pazienteen kasuan, sintoma jakin batzuk izanez gero medikuari edo pediatrari zuzenean antibiotikoak ez eskatzea gomendatu du, medikuak eta pediatrak beraiek baitira kasu bakoitzaren balorazio egokia egin behar dutenak eta gaixoek benetan noiz behar dituzten dakitenak.

Medikuaren errezetarik gabe ere antibiotikorik ez hartzea gomendatu du, baita medikuek dosien inguruan ezarritakoa, botika hartzeko modua eta tratamenduaren iraupena zehatz betetzea eta botika-kutxan antibiotikoen hondarrik ez gordetzea ere. "Tratamendua amaitu ondoren, farmaziara eraman birziklatzeko", gomendatu du.

Horrez gain, gogorarazi du ez dela komenigarria herritarrek tratamendu antibiotikoak ezagunei gomendatzea edo farmazialariari eskatzea, "medikuak bakarrik agindu ditzakeelako" eta egokiena aukeratu.

Osasun langileen kasuan, aldiz, Ezpeletak zera gomendatu du: "Antibiotiko bat hartzeko agindu aurretik, beharrezkoa den ala ez pentsatzea", "prozesu sukartsu guztiek ez dutelako behar" tratamendu hori. "Birusengatiko infekzio bat, edo hotzeria soil bat ez dira lehenago sendatuko edo ez dira konplexutasunak izatetik saihestuko antibiotiko bat hartzeagatik", gogorarazi du.

Halaber, azaldu du, antibiotiko bat ematea beharrezkoa izanez gero, "hasi aurretik lagin bat hartu behar dela hazkuntzarako eta antibiogramarako", "tratamendurik egokiena eta espezifikoena hartzeko agindu ahal izateko". Emaitza lortu bitartean, sindrome infekziosoaren inguruko esperientzian, pazientearen ezaugarrietan eta gure inguruko erresistentzia ereduetan oinarrituriko tratamendu bat aukeratuko da.

Orduan, hazkuntzaren analisiaren emaitza lortzean, tratamendu antibiotikoa pazientearen bilakaeraren arabera egokituko da eta tratamendu enpirikoa baino espektro txikiagoko antibiotikoa erabiltzeko aukera proposatuko da. Horri deseskalazioa esaten zaio. Ezpeletak azpimarratu du beti kontuan izango direla "antibiotikoaren ezaugarri farmakozinetikoak eta farmakodinamikoak eraginkortasunik handiena lortzeko".

OMEren deia

OMEk Osasunaren Nazioarteko Eguna baliatu du antibiotikoen kontsumo arduratsuaren kanpaina sustatzeko. Botika horiekiko erresistenteak diren mikroorganismoen hedapena izaten ari den eragina kezkatzekoa da.

Azken 70 urteetan antibiotikoak gaixotasun infekziosoak tratatzeko erabili dira, onura ikaragarriak ekarri dituzte eta milioika bizitza salbatu. Hala ere, bakteriek botika horiekiko duten erresistentzia areagotuz doa hainbat faktore medio, besteak beste, nork bere kabuz sendagaiak hartzen dituzten pazienteen erabilera arduragabea, botikak neurriz kanpo hartzea edo behar ez bezala erabiltzea (antibiotikoen tratamendua hasi ondoren ez amaitzea edo behar ez direnean hartzea) edo animalien elikagaietan erabiltzea. Horiek ere mikroorganismo erresistenteak sortzen ere laguntzen dute neurri handi batean.

Bakterien erresistentzia mundu osoan ematen da, ez bakarrik herrialde garatuetan. Egiaztatu da bakteria erresistenteez kutsaturiko pazienteek gaixoaldi luzeagoak izaten dituztela eta infekzio baten ondorioz hiltzeko aukera handiagoa dutela. Gainera, antibiotikoak funtzionatzen ez duenean, bigarren eta hirugarren mailako farmakoen tratamendua behar izaten da. Horiek ez dira hain eraginkorrak izaten, toxikoagoak izaten dira, pazienteak albo-ondorio gehiago pairatzen ditu eta osasun sistementzat garestiagoak dira.

Antimikrobianoekiko erresistentzia eta horiek munduan zehar zabaltzea gaur egun erabiltzen diren botika askoren eraginkortasunaren jarraipenarentzako mehatxua dira eta, gainera, infekzio hilgarri garrantzitsu batzuen aurka lortzen ari diren aurrerapen handiak arriskuan jar ditzakete. Gaur egun, antimikrobianoekiko erresistentzia munduko osasun publikoaren arazorik larrienetako bat da. Gaixotasun infekziosoak eragiten dituzten mikrobio askori (bakteriak, birusak, protozooak) ez die eraginik egiten erabilera arrunteko antimikrobianoek (antibakterianoak, antibiotikoak, antibirikoak eta antiprotozoarioak).

Arazoa larria da, eta adituen ustez, mundu osoan jokatu ezean, antibiotikoen aurreko garaira itzultzeko arriskua dago. Garai hartan hainbat pertsona hil ziren gaixotasun infekziosoen ondorioz eta kirurgia ebakuntzak ere ezin zitezkeen egin infektatzeko zegoen arriskuagatik. Antimikrobianoekiko erresistentzia agertzea fenomeno naturala da, antimikrobianoak erabiltzearen ondorioa da; hala ere, abiadura azkarrean ari da zabaltzen botikak behar ez den bezala erabiltzen direlako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Recomendaciones de la OMS
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa