(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako bi institutuk ‘leer.es eginera ona’ lehenengo zigiluak jaso dituzte ostirala, 2011.eko apirilak 8


Iruñeko Pedro de Ursúa eta Zangozako Sierra de Leyre zentroek aipamena jaso dute, Erdi Aroko egunkaria eta poemen bideoliburua sortu dituztelako


Pedro de Ursúa BHIk garatutako Erdi Aroko egunkaria

Pedro de Ursúa BHIk garatutako Erdi Aroko egunkaria ( irudia handitu )

Iruñeko Pedro de Ursúa eta Zangozako Sierra de Leyre Bigarren Hezkuntzako Institutuek garatutako bi proiektuk lehen saria jaso dute

Leer.es zentro birtualaren aldetik, hizkuntza-komunikazioaren garapenera bideratutako proposamen didaktikoak izateagatik eta proiektuon zabalkunderako sarea erabiltzeagatik.

Hilero eman nahi diren sari hauen sustatzaileek Cervantes Institutuaren, Espainiaren Errege Akademiaren, Hezkuntza Teknologien Institutuaren eta Irakasleen Trebakuntzarako, Ikerketarako eta Hezkuntza Berrikuntzarako Institutuaren babesa dute, guztiak Hezkuntza Ministerioaren menpekoak.


Sierra de Leyrek egindako poemen bideoliburuaren grabazioetako bat

Sierra de Leyrek egindako poemen bideoliburuaren grabazioetako bat ( irudia handitu )

Saritutako proposamenak izan dira Pedro de Ursúa BHIk garatutako Erdi Aroko egunkaria, Bigarren Hezkuntzako modalitatean saritua, eta Sierra de Leyre BHIk El Valle ikastetxearekin (Madril) egindako poemen bideoliburua, zentroen arteko lankidetza-lanen modalitatean.

Pedro de Ursúa BHIren Erdi Aroko egunkaria , Virginia Lusarreta irakaslea koordinatzailea dela, kazetaritza-generoak lantzera bideratutako proiektua da, Erdi Aroko literaturarekin konbinatuta. Zentroko DBHko 3. mailako ikasleek, argitalpen honetan, Cid, Lukanor kondea eta Zelestina albisteen, elkarrizketen, lan-eskaintza eta –eskarien, iragarkien, literatura-kritiken edo ikuskizunen protagonista bihurtzen dituzte.

Sierra de Leyre BHIko proiektua

'Poesía eres tú' deitzen da. Poemen bideoliburu kolektiboa da, eta horretan, Espainia osoko ikasleek, Haur Hezkuntzan hasi eta Batxilergora arte, gustukoen dituzten poemak errezitatu eta iruzkintzen dituzte. Proiektuaren koordinatzailea Silvia González Goñi da, eta xedea literatura-hezkuntza da (poesia irakurri, ulertu eta gozatzea), informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzeaz gain (IKT). Horrez gain, ekimen horri zigilua eman diotenen esanetan, proiektu honen bidez erakusten da IKTak oso baliagarriak direla hezkuntza-zentroen artean lankidetza sustatzeko.

Zigilua lortzeko baldintzak

leer.es zentro birtualak emandako zigilua egiaztatze-zigilua da, eta hartzaileek blogetan edo web orrietan erakutsi dezakete. Horrez gain, saridunek diploma jasoko dute, irakurketa sustatzeko eginera onak dituztela egiaztatuz, eta zentroak antolatutako jarduera guztietara joateko lehentasuna dute.

Sari horietan bost modalitate daude, hurrengoa kontuan hartuta: lanak Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako geletatik, Bigarren Hezkuntzako geletatik, eskola-liburutegietatik datozen, zentroen arteko lankidetza-lanak diren edo hezkuntza-zentroez kanpoko beste esparru batzuetakoak diren (liburutegi publikoak, elkarteak, fundazioak, etab.). Eginera onen zigiluak ematerakoan, esperientzien kalitatea baloratzen da, baita hurrengo hauek ere: hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren garapena, haurrek eta gazteek irakurketari dagokionez duten konpromiso pertsonala, proiektuek eskola-curriculumean duten integrazioa, hezkuntza-erkidegoaren inplikazioa eta oinarrizko gaitasunekin duen lotura.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa