(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak dio ez direla sinesgarriak Sorturen eta Bilduren azalpenak

astelehena, 2011.eko apirilak 11

Frantzian gertatu den tiroketa "gorabehera" izan dela esatea "printzipio demokratikoei irain egitea" dela iritzi du

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eledunaren bidez, Vallièren (Creuse, Frantzia erdialdean) joan den larunbatean gertatu zen tiroketa gaitzesi du. Ustezko bi etakidek Frantziako gemdarmeriaren kontrol baten aurka tiro egin zuten eta agente bat zauritu zuten. Catalán kontseilariak esan du espero duela gendarmeak hobera azkar egitea eta Frantziako segurtasun zerbitzuak zoriondu ditu, atzo, igandea, tiroketen ustezko egileak atxilotzeagatik.

Horrez gain, herritarrei eskatu die ezker abertzaleak atentatu horren inguruan izan duen erreakzioaren analisia egiteko, Sortu eta Bildu platafomek esandako eta "entzun behar ditugun zein entzun behar ez ditugun mezuen inguruan". "Beste behin ere, erakutsi dute emandako azalpena ez dela sinesgarria, ez bakarrik haien jarrerengatik, baita ekintza eta adierazpengatik ere", esanez amaitu du.   

Horri lotuta, benetan istilua edo tiroketa izan zenari "gorabehera" esatea "printzipio demokratikoak iraintzea" dela iritzi du. Foru Gobernuak terrorismoaren aurkako borrokan Frantziako eta Espainiako polizia-agintarien arteko lankidetza azpimarratu du "azken urteetan lankidetza horrek onurak ekarri ditu" eta, berriz ere, demokraziaren aldekoak batzea eskatu du ETAri aurre egiteko.

"ETAri eta horren sarea osatzen duten taldeek ez dute inolako sinesgarritasunik, ez lehen ez orain: ez aurreko su-etenetan ez gaur egungoan. Jakina da ETA hiltzaile talde bat dela, eta Zuzenbide Estatua  talde horretatik babestu behar da", erantzun die kontseilariak eta eledunak kazetarien galderei.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa