(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEZek 100.000 euro bideratu ditu enpresentzako diru-laguntzetarako, hizkuntzen arloko prestakuntza-planak diseinatu ditzaten asteartea, 2011.eko apirilak 12


Laguntzak Lingua Empresa programa osatzen du, eta erakundeen lehiakortasuna eta nazioartekotzea indartzea du xede


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez,

laguntzen deialdia abian jarri du 100.000 euroren truke, enpresen barruan hizkuntzen arloko prestakuntza-planak diseinatzeko, Lingua Empresa ereduaren arabera. Horren bidez, enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea indartu nahi da.

Lingua Empresa (

www.linguaempresa.com ) programak, Foru Gobernua buru dela, hizkuntzen arloko prestakuntza-eredu berria proposatzen du, eta erakundeen beharrizan estrategikoei erantzun nahi die. Programa horrek Hizkuntza Gaitasun Profesionalaren kontzeptuan oinarritutako metodologiak eta erremintak biltzen ditu (langile batek bere lanpostuan gauzatzen dituen eginkizun zehatzak, atzerriko hizkuntza erabiliz).

Ikaskuntza-eredu berri hori enpresetan ezarrita langileen hizkuntza-gaitasun profesionalak hobetuko dira, eta horren ondorioz, Nafarroako enpresen lehiakortasuna indartuko da, nazioartekotzeari mesede eginez. Diru-laguntzaren zenbatekoa finantzatzeko moduko kostuaren %60koa izango da.

Interesa duten enpresek laguntza datorren apirilaren 29ra arte eska dezakete. Enpresetan hizkuntzen arloko prestakuntza-planak aurtengo azaroaren 30a baino lehen diseinatu behar dira, eta Lingua Empresa programan proposatutako erremintak eta metodologiak erabili behar dira.

Diruz laguntzeko moduko kontzeptuak

Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena duten enpresa-erakundeek eta sindikatuek, hala nola CEN, UGT eta CCOOk, sinatutako Nafarroako IV. Enplegu Planean (2009-2012), enplegurako prestakuntzari mesede egiteko, prestakuntza horrek eragindako gastuari aurre egiteko aurrekontuak gehitu dira eta Lingua Empresa programari esanbidezko aipamena egiten zaio. Enplegurako prestakuntzaren esparruan berrikuntzaren kultura aplikatu eta ezartzeko beharrizanarekin zuzenean lotzen du, Nafarroako lan-indarraren lanbide-kualifikazioa bermatzea eta enpresa-lehiakortasuna hobetzea xede izanda.

Salbuespen moduan, Nafarroako Enplegu Zebitzuari kontsulta egin ondoren, enpresa elkarteen eskaerak gehitu ahal izango dira. Izan ere, enpresa horietako langile kopuru urriarengatik egokitzat jo daiteke prestakuntza-plan bateratua aurkeztea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ekimen horrek erantzuten die, batetik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako enpresetan atzerriko hizkuntzen ezagutzari eta horrek ekonomiaren nazioartekotzean duen zuzeneko inpaktuari buruz egindako diagnosiari eta, bestetik, Foru Komunitateko plan estrategikoei: Nafarroako Nazioarteko Plana (NNP), Nafarroaren Garapen Ekonomikoaren Eredu Berria (MODERNA) eta Nafarroako III. Hirugarren Plan Teknologikoa (III PTN).

Modu horretan, Lingua Empresa programak enpresetan hizkuntzen arloko prestakuntza-ekintzen eredu berritzailea proposatzen du, programako metodologien eta erreminten erabileran oinarritua. Metodologia eta erreminta horiek enpresen eta hizkuntzen arloko prestatzaileen eskura daude. Eredu berriak enpresan hizkuntzen arloko prestakuntza-prozesuaren fase guztiak barruan hartzen ditu, eta horietako bakoitzerako metodologia eta erreminta bereziak eskaintzen dira. Hain zuzen ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hizkuntzen arloko prestatzaileak erreminta eta metodologia horietan trebatu eta akreditatu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa