(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak Ardo Ekologikoaren Nazioarteko II. Azoka inauguratu du Iruñan asteartea, 2011.eko apirilak 12


Nafarroak Espainian egiten den mota horretako ardoaren % 8,46 ekoizten du eta azokan Foru Erkidegoko 14 upategi izango dira


Ardo ekologikoaren azoka

Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azoka. Sanzberro kontseilaria erakusgai dauden ardoetako bat dastatzen ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria Ardo Ekologikoaren Nazioarteko II. Azokaren (FIVE) inaugurazio ekitaldian izan da gaur goizean. Azoka Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregia eta Auditorioan egongo da apirilaren 12 eta 13an.

Azoka Nafarroako Ekologia-Nekazaritza Enpresen Elkarteak antolatu du eta Nafarroako Gobenuak 40.000 euro eman ditu finantzatzeko. Azokaren helburua Espainiako ardo ekologikoa esportatzeko bideak zabaltzea eta indartzea da. Topaketan 48 upategi ekoizlek parte hartuko dute, horietatik 14 nafarrak dira. Handizkako 40 inportatzaile baino gehiago izango dira 20 herrialdetatik etorritakoak, batez ere Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Estatu Batuetatik. Herrialde horiek ardo ekologikoaren ohiko kontsumitzaileak dira eta haiekin batera Hego Korea, Polonia, Bulgaria eta Errusiako inportatzaileak ere izango dira, baita Espainiako erosle eta banatzaile garrantzitsuak ere. 


Ardo ekologikoaren azoka

Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azoka. Sanzberro kontseilaria eta Ganuza alkatea Lizarra Hiria lehiaketako sarituekin ( irudia handitu )

Nafarroak 977,72 hektarea erabiltzen ditu mahatsondoak lantzeko, hau da, Espainia osoan horretarako erabiltzen den azaleraren % 6,11. 23 upategi daude eta Espainian egiten den ardo ekologiko guztiaren % 8,46 ekoizten du. Lizarra inguruko upategietako eta mahastizainen ekoizpenaren zati handi batek nekazaritza ekologikoa du jatorri. Nafarroako ardo ekologikoak 53,5 milioi euro fakturatu zituen 2010ean, eta esportazioek % 12 egin zuten gora. Foru Erkidegoan esportatzen den ardo guztiaren ia % 10 ardo ekologikoa da.

Azokan ardoa eta pintxoak dastatzeko ekitaldiak izango dira Nafarroako Nekazal Produkzio
Ekologikoaren Kontseiluak (NNPEK) antolatuta. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Ardo Ekologikoen VII. Lizarra Hiria Estatuko Lehiaketako sariak banatu dituzte Sanzberro kontseilariak eta herriko alkateak, Begoña Ganuza Bernaolak.

Ardo ekologikoa

Ardo ekologikoa ekoizteko modua hori arautzen duten kasuan kasuko kontseiluek ezarritako arauetan oinarritzen da. Kontseilu horiek autonomia erkidegoetan daude ezarrita eta Europako araudiak betetzen dituzte. Kontseilu horiek arduratzen dira ardoei ziurtagiriak emateaz eta hazkuntzaren kontrolaz. Ardo ekologikoaren eta ohiko ardoaren arteko aldea lehengaia lortzeko moduan dago; ardo ekologikoa egiteko mahatsak ekologikoki hazten dira.

Ekoizpen ekologikoan ez da erabiltzen sintesi bidez lortutako pestizida eta ongarri kimikorik. Horren ordez, beste jarduera batzuk burutzen dira ezarritako arauak betetzeko. Jarduera horiek hauek dituzte oinarri: ongarritzeko material organikoak erabiltzea, esate baterako, konposta, ongarri berdeak eta uztetako hondakinak; izurriteak kontrolatzeko landareak behar bezala elikatzea, izurritea zabaltzea gelditu eta eragozten duten intsektuak eta beste organismo onuragarri batzuk haziz; dibertsitatea handitzea mahastiaren barruan eta inguruetan, eta mahatsondoen etekina kontrolatzea kalitatezko uzta lortzeko.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Dossier de prensa de la FIVE, con listado de bodegas participantes.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa