(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteria Departamentuak auzolandegietarako izena emateko epea noiz irekiko den iragarri du asteazkena, 2011.eko apirilak 13


185 plaza eskaini dira, horietatik 95 Nafarroan, eta eskaera egiteko epea hutsuneak dauden bitartean irekita egongo da


Nafarroako Gobernuko Nafarroako Gazteria Institutuak ostegun honetan, apirilak 14, auzolandegietarako izena emateko epea irekiko dela iragarri du. Epe hori plazak agortzen direnean amaituko da.

Auzolandegiak 15 eta 30 bitarteko gazteei bideratutako proposamena dira. Hamabost eguneko egonaldietan, ondare arkitektonikoa mantentzearekin, aztarna arkeologikoak berreskuratzearekin, eta jomugako herrien ingurumen-zainketarekin lotutako jarduerak garatzen dira.

184 plaza eskaini dira, horietatik 95 Foru Komunitatean, hain zuzen ere, Lizarran, Arangurenen, San Adriánen eta Artaxoan. Beste 95 plaza Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetarako eta atzerrirako dira, hala nola Alemania, Frantzia, Grezia, Islandia, Italia, Lituania, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Serbia, Turkia, Tanzania, Maroko eta Estatu Batuak. Plazak eskatzeko epea hutsuneak dauden bitartean irekita egongo da, eta 72 euro ordaindu ondoren esleituko dira. Kuota horren barruan, ostatua, mantenua eta programara bildutako jarduerak sartzen dira. Bidaiaren gastuak parte-hartzaileak ordaindu behar ditu.

Izena emateko Nafarroako Gazteria Institutura joan behar da (Yanguas y Miranda 27. Iruñea). Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 848 42 39 00 telefono-zenbakira edo kontsultatu

www.juventud.navarra.es helbidean.

Nafarroako Gazteria Institutuak gazteei boluntariotza jarduerak, hizkuntzen ikasketa edo aisiara bideratutako bestelako jarduerak egiteko beste programa batzuk eskaintzen ditu, eta horietan izena emateko epea irekita dago:

- Udako jarduerak aire zabalean, urekoak eta abenturakoak 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

- Joan, parte hartu eta kontaiguzu, garapenerako lankidetza-proiektu batean borondatez lan egin nahi duten 20 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 25 plaza eskaintzen dira. Izen-ematea, apirilaren 11tik maiatzaren 4ra.

- Hizkuntza-ikastaroak atzerrian 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

- Europako boluntariotza zerbitzua 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 2 eta 12 hilabete bitarteko egonaldietan, erakunde batekin lankidetzan aritzen da gizarte-, ingurume-, kultura-, kirol- eta arte-izaerako jardueren multzo zabalean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Programa de campos de trabajo
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa