(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Canal 6 Navarra katean Jesús Monzón buruzagi errepublikar nafarrari buruzko dokumentala emango dute ostiral honetan asteazkena, 2011.eko apirilak 13


Nafarroako Filmotekan botako dute ostegun honetan 20:00etan


Canal 6 Navarra kateak, datorren ostiralean, apirilak 14, 22:30ean, Jesús Monzón, el líder olvidado por la historia (Jesús Monzón, historiak ahaztutako buruzagia) dokumentala emango du. Dokumentalaren zuzendaria Enric Canals da eta errealizadorea Jaume Peracaula. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentura atxikita dagoen Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua (INAAC) fundazio publikoak produkzioaren zati bat finantzatu du.

Bestalde, ostegun honetan, apirilak 13, dokumentala botako dute Nafarroako Filmotekan 20:00etan. Sarrerak doan emango dira eta ordu erdi lehenago hartu ahal izago dira filmotekan bertan (Mendebaldea auzoan). Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute Enric Canals, Manuel Martorell eta Manuel Rodrígues Casanuevak. Azkenak dokumentalean hartu du parte.

Jesús Monzón, el líder olvidado por la historia dokumentalak 1940an Frantzia okupaturik zegoen garaian nazien aurkako erresistentzia antolatu eta 1944an frankismoa desegiteko Arango harana inbaditu zuenaren bizitza kontatzen du. Lagunen, senideen eta Monzónen alderdi komunistako kideen hainbat testigantza biltzen ditu.

Pelikula Manuel Martorellen (dokumentalaren gidoilaria) Jesús Monzón, el líder olvidado de la historia liburuan dago oinarrituta eta Optim TV ekoizlearen eta INAAC fundazioaren artean adostutako hitzarmenaren emaitza da. Hitzarmen horren bidez, ekoizleak INAAC fundazioari obra Nafarroan jarduten diren telebistetan, hamar urtez eta emanaldi kopuru mugatuetan, emateko eskubidea laga dio, eta hirugarrenei lagatzeko eskumena izango du.

Pelikula 2010eko azaroan eta abenduan grabatu zuten Iruñan, Bartzelonan, Bertizaranan, Donostian, Madrilen, Palman eta Parisen, historiagileak eta Monzónen senide eta lagunak elkarrizketatzearren.

Iruñan honako hauen testigantzak bildu zituzten: Jaime Ignacio del Burgo, Jaime del Burgo politikari eta historiagile tradizionalistaren semea, Manuel Martorell historiagile eta kazetaria, Elvira Gómez Urrutia Jesús Monzónen koinata, Maite Asensio buruzagiaren loba, Conchita Guerendiáin Las Pocholas jatetxeko jabeetako bat, Paquita Oiz Las Pocholas jatetxeko jangelako arduraduna, Ángela Urmeneta, Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkate ohiaren alaba, eta Manuel Rodríguez Casanueva enpresaria.

Dokumentala ekoizteko orduan Singular Audiovisual, TV3, IB3, ETB eta Kataluniako Institut Català de les Indústries Culturals institutuak ere lagundu dute.

Biografia

Jesús Monzón familia aristokratiko batean jaio zen eta bizitza osoan zehar hainbat ideologiatako baserritar nafarrekin harreman estua izan zuen. Adiskide horietako batzuk erregimen frankistaren aldekoak izan ziren. Lagun horiei esker, heriotza-zigorretik libre geratu zen; baina horrek PCEren zuzendaritzak haren aurka entzute-galtzeko kanpaina abiatzea eragin zuen. Kanpainan traidorea, "agente frankista eta inperialista" eta "alderdiaren etsai" izateaz salatu zuten. Azkenean, alderditik bota eta adiskide komunista ohien ostrazismoa jasan zuen kartzela frankista batetik bestera ibili zen 14 urteetan.

1959an Mexikon erbesteratua zela, lehenago pentsatu ere egin ez zuen bere alderdi batez konturatu zen eta ekintza gizon izatetik enpresari berrien prestakuntzaren buru izatera pasa zen. Opus Deik babestu zuen eta 1969an hil zen Mallorcan IBEDEren zuzendari zela. Enpresa eskola hori Espainiako Trantsizioan buru izan ziren pertsonaien (Adolfo Suárez, Fernández Ordóñez, Ramón Tamames, Jordi Pujol, González Seara, Jerónimo Alberti, Manuel Rodríguez Casanueva) sorlekua eta topalekua izan zen.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa