(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitzako zuzendari nagusia Erronkarira joan da Europa mailan saritu den etxebizitza jasangarri bat ikustera osteguna, 2011.eko apirilak 14


Arias Etxea Espainian alemaniako Passivhaus Institut institutuak ematen duen "etxe pasiboa" ziurtagiria jaso duen bigarren etxebizitza da


Jesús Ascunce, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia Erronkarira joan da gaur, Alemaniako Darmstadt hiriko Passivhaus Institut institutuak Nafarroako etxebizitza bati ziurtagiria emateko ekitaldira. Lehenengo aldia da Nafarroako etxebizitza batek institutu horren ziurtagiria jasotzen duela. Hortaz, Erronkariko Arias Etxea estatuan "etxe pasiboa" ziurtagiria lortu duen bigarren etxebizitza da. Horrek esan nahi du klima, tenperatura eta eguzkia ahalik gehien aprobetxatzen dituen etxea dela, eraikina berotzeko edo hozteko energia edo baliabideak ez ditu modu aktiboan erabili behar.

Ekitaldia proiektuaren sustatzaileek antolatu dute, hau da, Carpintería y Ebanistería Arias eta Bau Passivhaus enpresek. Etxebizitzan bertan izan da eta hainbat enpresa eta elkarteetako ordezkariek ere parte hartu dute: Cederna-Garalur, CENER, Nasursa, VINSA, Nasuinsa, Miyabi, Nafarroako Arkitektoen eta Aparejadoreen Elkargoa, eta PEP edo Eraikuntza Pasiboen Espainiako Plataforma. PEPeko presidentea, Javier Crespo, izan da, hain zuzen ere, Arias Etxearen jabeei Passivhaus Institut institutuaren ziurtagiria eman diena.

Wolfgang Berger arkitekto alemanak eraikin jasangarriaren onurak azaldu ditu; etxeak, duen orientazio estrategikoaren  bidez ere, baliabideak optimizatzen ditu. Mintzaldian, Erronkariko Arias Etxearen berezitasuna azpimarratu du: etxebizitza osoan ur beroa izateko instalazio geotermiko bidez energia berriztagarriak erabiltzen ditu. Gainera, azpimarratu du passivhaus ziurtagiria duten eraikinak energiaren aldetik eraginkorrak direla eta m2-ko 15 kw kontsumitzen dutela; beste era batera esanda, ohiko eraikin batek kontsumitzen duena baino % 70 gutxiago. Europa erdialdean oso ezaguna den eraikin mota horren alde onak, besteak beste, eguzki energiaren aprobetxamendu ezin hobea, isolamendu termikoa, eragimen handiko aireztatze sistema kontrolatua beroa berreskuratzea ahalbidetzen duena, aireko infiltrazioen kontrol zorrotza edo kalitate handiko egurra eta beirak.

Arias Etxea Nafarroak hartutako konpromisoaren adierazgarri da, alegia, gutxiago kontsumitzen duten eraikinak, energia berriztagarriak ahalik gehien aprobetxatzen dituztenak eta, azken finean, jasangarriagoak direnak egiteko duen konpromisoarena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa