(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Conchi Aguirre Iruñeko Arte Eskolako ikaslearen eskultura bat erosi du ostirala, 2011.eko apirilak 15


Lana, forjaz egindako pauma, Departamentuaren sarreran jarri dute


Catalán kontseilaria, Conchi Aguirre eta Rosa García.

Catalán kontseilaria, Conchi Aguirre eta Rosa García. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Conchi Aguirre Iruñeko Arte Eskolako Eskulturaren Arte Aplikatuen goi-graduko bigarren mailako ikaslearen lan bat erosi du. Lana burdina forjatuz eskuz egindako pauma da, eta Departamentuaren egoitzaren sarreran jarri dute.

Alberto Catalán Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak lanaren egilea eta Rosa García Herrero Arte Eskolako zuzendaria hartu ditu gaur, eta hirurek eskulturak hartzen duen espazioa bisitatu dute. Lana egiteko, egileak prozesu garaikideak eta tradizionalak konbinatu nahi izan ditu, hala nola plasmarekin moztea eta soldatzea, burdinaren sutegia beroan eta ingudean lan egitea.

Conchi Aguirrek lan honen diseinua metalaren teknikak moduluaren barruko ariketa moduan hasi zuen. Egilearen esanetan, "forma irekiko" irudia egin nahi izan du, eta "eskulturaren sintetizazioa forma ahurrak eta ganbilak erabiliz lortzea". Xede nagusia "identifikatzeko moduko irudia, orekatua eta harmoniatsua" egitea izan da.

Iruñeko Arte Eskolan, gaur egun, ikasketa hauek eskaintzen dira: Autoedizioko eta Aroztegi Artistikoaren erdi-mailako graduko bi ziklo, 31 eta 16 ikaslerekin hurrenez hurren, Eskulturaren Arte Aplikatuen goi-mailako graduko lau ziklo (17 ikasle), Argazkigintza Artistikoa (37 ikasle), Grabatua eta Estanpazio Teknikak (16 ikasle) eta Apainketa-lanen proiektuak eta zuzendaritza (48 ikasle). Guztira, zentroan aurten 360 ikasle daude, Arteen Batxilergoko ikasleak, erdi-mailako eta goi-mailako graduetakoak eta Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa Berezikoak.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa