(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Pirinioetako patata nekazarien sozietatearen 60. urteurrenean izan da ostirala, 2011.eko apirilak 15


OPPOSAk 51 nekazari ditu eta 800.000 kilo lantzen dituzte Pirinioen aldean, baita Kodes eta Valdizarbe inguruetan ere, nahiz eta azken bi horietan kopuru txikiagoa landu arren


Sanz Lehendakaria, Otsagabian egin duten ekitaldian hitz egiten

Sanz Lehendakaria eta Sanzberro kontseilaria OPPOSAko ordezkariekin ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria Otsagabiara joan da gaur Organización de la Patata en el Pirineo Occidental S.A. (OPPOSA) sozietatearen 60. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartzera. Ereindako patataren 51 nekazarik osatzen dute sozietatea; Pirinioetako (43), Kodesko (7) eta Valdizarbeko (1) nekazariak dira eta 800.000 kilo lantzen dute guztira. Lehendakariarekin batera izan da Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

OPPOSA sozietatea Nafarroako Gobernuko Enpresa Korporazio Publikoaren parte da eta berarenak diren laborategi eta negutegiak dauzkan Espainiako erakunde bakarra da bere alorrean; hori dela eta, sozietateari atxikitako partzeletan ekoizten dituzten ereindako patata ziurtatuen lursailak kontrola ditzake. Merkatuan, OPPOSAren produktuak "kateko patatak" izenez ezagutzen dira, markaren logotipoak Nafarroako armarriko kateak gogorarazten dituelako.

Mintzaldian, Sanz Lehendakariak erakundeari elkartasun mezua bidali dio, joan den mendeko laurogeiko hamarkadatik haren ekoizpenak behera egin baitu Espainia Europar Batasunean sartzeko hitzartu diren baldintzak direla eta. Halere, Nafarroako Kanalaren sail ureztatuetan itxaropen berriak sortu dira azken urteetan; horretarako, kontsumorako patatak lantzeko partzeletan probak egiten ari dira.

1989tik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrek "Nafarroako Pirinioan ereindako patata lantzea sustatzeko eta babesteko" gastu partida bat dute eta ordutik oraingo ekitaldira arte, Nafarroako Gobernuak 11,77 milioi euro bideratu ditu horretarako.  Laguntza horiek kanpaina bakoitzeko diru-sarrera gordinen % 32 dira batez beste; ez dira inoiz % 20 baino gutxiago izaten eta kanpaina batzuetan % 50 izatera ere iritsi dira.


Otsagabian gaur egin den ekitaldira joan direnak

Otsagabian gaur egin den ekitaldira joan direnak ( irudia handitu )

2009an, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren foru agindu batek laguntzak ezarri zituen patata lantzearen nekazaritzako eta ingurumeneko neurriak sustatzeko eta, horri esker, jasangarritasuna bermatzeko.

Hala, ekoizpen jarduerak askotarikoak izatea, laborantzak txandatzea, lan baldintzak hobetzea eta lanpostuei eustea sustatzen da. Abantaila horiek Valdizarbe inguruari mesede egin diezaiekete laborea bertan finkatuta dagoela esan daitekeelako. Hektarea bakoitzeko 600 euroren laguntza emango da Pirinioen ingururako eta 400 euro Kodes eta Valdizarbe inguruetarako. Laguntza horri esker, bi kanpainetan emandako zenbatekoak hauek izan dira: 2009an 155.512 euro 54 titularri eta 2010ean 138.336 euro 49 titularri.

Ereindako patataren lehena eta oraina

OPPOSA 1951ko uztailaren 2an sortu zuten Nafarroako Foru Diputazioak, Nafarroako Aurrezki Kutxak eta nekazarien talde batek eta kapitalaren heren bana eman zuten.  Ekoizpena Pirinioetako Aezkoa eta Salazar haranetan hasi zen eta, handik gutxira, Auritz eta Aurizberri udalerrietara eta Erroibarrera zabaldu zen. Sozietateak 1943an Foru Diputazioak Erremendian patata hobetzeko egin zuen estazio bateko instalazioak erabili zituen eta Ariben, Abaurregainan, Jaurrietan, Ezkarozen eta Otsagabian biltegi berriak egin ziren. 1974an, esportazioa errazte aldera, produktua komunikazio bide handietatik gertu jartzeko beharrak Noainen, Iruñetik hurbil, biltegi nagusi bat eraikitzea eragin zuen. Han daude, halaber, sozietatearen bulego nagusiak.

Ordu hartan, hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, sozietatearen kontuek gorena ukitu zuten, bai ereiteari dagokionez (3.300 hektarea eta 19.700 tona inguruko ekoizpena) bai jardunean zeuden nekazariei dagokienez (500). 1981ean Noaingo instalazioetan laborategi bat eta negutegi bat jarri zituzten eta 1989an bi hotz ganbera eraikin zituzten: batak 2.000 tona edukitzeko gaitasuna zuen (Jaurrietan) eta, besteak, 1.000 tona edukitzeko gaitasuna (Noainen).

1985ean, Espainia Europako Merkatu Bateratuan sartzeko hitzartu ziren baldintzen ondorioz, sozietatearen joerak inflexio-puntua izan zuen.  Epe horretatik aurrera, Pirinioen inguruan geroz eta laborari gehiagok utzi zuten sozietatea. 1981etik ia % 90 egin du behera nekazien kopuruak eta laborantzarako lursailek % 78. Beherakada horregatik, 1991n Kodeseko beste inguru batzuetan ereiten hasi ziren (Genevilla, Cabredo eta Marañon udalerrietan) eta, 2007an, Nafarroako Kanala Valdizarbera iritsi zenean, urezta zitezkeen inguru berriak izanik, sozietateak beste ibilera bat hasi zuen Orvalaiz kooperatibarekin.

Gaur egun, OPPOSAk 51 nekazari ditu, ereindako 300 hektarea eta 800.000 kiloko uzta. Ekoizpena honela dago banatuta: Pirinioetan, 43 ekoizle, ereindako 195 hektarea eta 520.000 kilo; Kodesen, 7 nekazari, 81 hektarea eta 215.000 kilo eta Valdizarben, nekazari bat, 24 hektarea eta ereindako 65.000 kilo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa