(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak endekapen makularrari buruz egin duten proiektu batek sari bat jaso du ostirala, 2011.eko apirilak 15


Nafarroako ikerlarien proiektuaren helburua adinari loturiko endekapen makularraren jarraipena egiteko telemedikuntza eredu bat ezartzea da


Endekapen makularrari buruzko proiektu sarituaren aurkezpena. Ezkerretik eskuinera: Auzmendi, Serrano, Andonegui eta Eguzkiza. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko Oftalmologia Zerbitzuko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko saileko ikerlariek egin dute proiektua eta OVAS (Ophthalmology Vision Awards Spain) sarien lehen edizioan garaile atera dira. Sari horiek oftalmologiaren alorrak barne hartzen ez dituen beharren inguruko ekimen berritzaileak finantzatzen dituzte.

Hiru sari ematen dituzte eta horietako bakoitza 20.000 eurokoa da. Nafarroako ikerlarien proiektuak, "Adinari loturiko exudazio motako endekapen makularraren jarraipena egiteko telemedikuntza eredu bat ezartzea" izenekoak, lehen saria jaso du.

OVAS sariak Novartis enpresak babesten ditu eta erretinaren eta bitreoaren Espainiako elkartearen laguntzarekin eman dira. Lehen edizio honetan Espainia osoko ikerlariek aurkeztutako 34 proiektu lehiatu dira. Epaimahaia oftalmologian adituak eta erretinaren eta bitreoaren Espainiako elkartekoak diren hiru adituk eta enpresa sustatzaileko laguntzaile aditu batek osatu dute.

Proiektua

Proiektua José Andonegui Nafarroako Ospitale Guneko A Oftalmologiako Zerbitzuko buruak eta Luis Serrano Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko saileko irakasle titularrak zuzendu dute.
Honako hauek ere proiektuan parte hartu dute: Daniel Aliseda Nafarroako Ospitale Guneko oftalmologoak, Juan Cabasés Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Aplikatuko katedradunak, Aitor Eguzkiza eta Mikel Auzmendi Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko saileko ikerlariek eta Idoia Gaminde Osasun Departamentuko Irakaskuntza, Ikerketa eta Osasun Garapeneko departamentuko soziologoak.
Adinari loturiko exudazio motako endekapen makularra 65 urtetik gorakoen legezko itsutasunaren kausa nagusia da gaur egun. Gaixoei ezartzen dieten tratamendua zera da: Erretinan sortzen diren hodi berrien aurka egiten duten medikamentuak begi barrutik hainbat aldiz injektatzen dizkiete. Sortzen diren hodi horiek prozesu horretako ikusmen disfuntzioaren kausa nagusia dira.

Gaixoak oftalmologiako kontsultan hainbat aldiz aztertu behar izaten dira eta epe laburrera gainera, botikak berriz jartzea beharrezkoa noiz izango den erabakitzeko eta tratamenduaren eraginkortasunari eusteko.

Proiektu horri esker, ikerlarien asmoa gaixotasunaren jarraipena telemedikuntzako sistemen bidez egin daitekeela erakustea da; hala, erretinan espezializatuta dauden medikuek ez dute gaixoa kontsultan ikusi beharrik izango, ordenagailu batean datu klinikoak eta diagnostikoa egiteko gaixo bakoitzari dagozkion irudiak baloratu ahal izango dituztelako terapia erabakitze aldera.

Datu klinikoak, hau da, ikusmenaren zorroztasun maila eta diagnostikoa egiteko irudiak, behar bezala prestatutako erizainek hartuko lituzkete eta, Nafarroako Gobernuaren barneko sarearen bidez, oftalmologoen lanpostuetara bidaliko. Sistema horren abantaila nagusia da gaixo bakoitzaren datuak aztertzeko erabilitako denbora oftalmologiako kontsulta batean erabilitakoa baino laburragoa dela. Horri esker, espezialistek gaixo kopuru handiagoa aztertu eta tratatu ahal izango lukete gomendaturiko epeen barruan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa