(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 2010eko Errentaren Aitorpen Kanpainan 224 milioi euro inguru itzuliko ditu ostirala, 2011.eko apirilak 15


Miranda presidenteordeak Ogasunaren Bulegoa bisitatu du Iruñean


Miranda presidenteordea eta José Ignacio Pérez de Albéniz Nafarroako Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Iruñeko Ogasunaren Bulegora egindako bisitan. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Iruñeko Ogasunaren Bulegoa bisitatu du gaur goizean Iruñean, Monjardín kaleko 3. zenbakian,

2010eko Errentaren Kanpaina hasi delako. Aurtengo kanpainan 224 milioi euro inguru itzuliko dira.

Kopuru horretatik, 77,5 milioi joan den apirilaren 7an sartu ziren aitorpen-proposamena etxean jaso dutenen kontuetan. Horrez gain, Ogasunak uztailaren 1a baino lehen itzulketen %90 egiteko konpromisoa hartu du. Hori dela eta, Ogasunak apirilaren 7tik uztailaren 1era itzuliko duen kopurua 201,6 milioi eurokoa izango da.

Bestalde, aurreikuspenen arabera, Ogasunak kanpaina honetan 110 milioi inguru jasoko ditu, ordaintzea egokitu zaien aitorpenei lotuta. Kopuru hori bi epetan ordainduko da (uztailaren 4an eta azaroaren 18an). Modu horretan, 2010eko Errentaren Kanpainak 114 milioi euroko saldo negatiboa izango du foru-kutxetarako.

330.000 aitorpen baino gehiago

2010eko Errentaren Kanpainan, aurreikuspenen arabera, Nafarroako Ogasunak 332.000 aitorpen egingo ditu, 475.000 zergaduni dagozkienak. Gogoan izan behar da etxebizitzetara 187.363 aitorpen-proposamen bidali zirela guztira, 255.968 zergaduni dagozkionak (kopuru osoaren %54). Proposamenak bidaltzeaz gain, gaurtik, apirilak 15, ekainaren 24ra arte, zergadunak Ogasunaren Bulegoetara eta entitate laguntzaileetara joan daitezke aitorpena egiteko. Kalkuluen arabera, kanpainan 115.000 aitorpen inguru egingo dira Ogasunaren bulegoetan eta aipatu entitateetan. Era berean, kalkuluen arabera, beste 45.000 aitorpen inguru internet bidez egingo dira.

Datu horiek Miranda kontseilariak eman ditu gaur, Iruñeko Monjardín kaleko 3. zenbakiko Ogasunaren Bulegora egindako bisitan. Bisita horretan alboan izan ditu José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza Ogasuneko zuzendari kudeatzailea eta Raúl Goñi Pertsona Fisikoen eta Ondarearen gaineko Zergaren Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria.

Kontseilariak esandakoaren arabera, aitorpena aurrez aurre egiteko kanpaina gaur hasi den arren, Ogasunak zergadunei 77,5 milioi eman dizkie, etxera bidalitako 187.363 aitorpen-proposamenei dagozkienak. Proposamen horien kasuan, zergadunen %72,3ri negatiboa edo itzultzekoa atera zitzaien.

Aitzitik, bidalitako proposamenaren arabera ordaindu egin behar duten zergadunen kasuan, ordainketa bi epetan egin daiteke, 2011ko uztailaren 4an eta azaroaren 18an. Horrekin ados ez badaude, aitorpen berria epearen barruan egin behar dute.

Internet, gorantz doen bidea

Hilaren 7an aitorpenak internet bidez aurkezteko epea ere ireki zen,

www.navarra.es orrialdean. Egun horretatik, gaurko 8etan gaurkotutako datuen arabera, 2.300 pertsonak baino gehiagok aitorpena Nafarroako Gobernuaren web orrian aurkeztu dute. Teknologia berrien erabilera sustatzeko, Ogasunak zergadun horiei itzuli beharreko kopurua gehienez astebetean ordaintzeko konpromisoa hartu du. Ogasunak bi itzulketa egin ditu, internet bidez egindako 1.200 aitorpeni dagozkienak, guztira 1.679.821 euro.

Era berean, Ogasunak 889 zergadunen datu batzuk falta zituen, eta zergadun horiek informazio osagarria eman dute aitorpen-proposamena egin ahal izateko. Berrikuntza moduan, aurten 12.419 gutun bidali zaizkie zergadunei, eta horiei apirilaren 7tik 29ra, internet bidez edo telefonoz, kasuan kasuko aitorpen-proposamena egiteko beharrezko informazioa emateko aukera eskaintzen zaie.

Nafarroako atarian 2010eko Errentaren Kanpainarako ireki den web zehatzean bi astetan 65.800 sarbide baino gehiago egon dira. Kontsultarik ohikoena aitorpena inprimatzea da (22.700 sarbide baino gehiago), jarraian "Aitorpena egin" aplikazioa (21.000 sarbide baino gehiago), eta datu fiskalen kontsulta (15.000 sarbide baino gehiago).

Bestalde, aurretiazko hitzorduaren sistema abian jarri den lehenengo bi egunetan, 8.180 hitzordu inguru eman dira aitorpena Nafarroako Ogasun Bulegoetako batean egiteko. Internet bidez emandako hitzorduak 4.165 izan dira.

Iruñeko Monjardín kalekoaz gain, Ogasunak beste bost bulego ditu. Horietan 73 pertsona ari dira lanean 8:30etik 14:30era. Zehatz esanda, leku hauetan daude: Barañain (Comercial etorbidea, 4), Burlata (Ezcabazábal plaza, 9), Lizarra (Plaza de la Coronación, 2); Tafalla (Teófano Cortés plaza, 10) eta Tutera (Sancho el Fuerte plaza, 8).

Bulego horietara joateko aurretiazko hitzordua apirilaren 13tik eska daiteke, 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietan, 8:30etik 17:30era asteko egunetan, eta internet bidez

www.navarra.es orrialdean. Aitorpena 22 finantza-entitate laguntzaileren bidez ere aurkez daiteke, 1.300 puntutan baino gehiagotan.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa