(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bat-egiteen prozesua onetsi du, eta horri esker, 38 enpresa publiko egon beharrean 13 egongo dira astelehena, 2011.eko apirilak 18


30 enpresaren kasuan bat-egiteen hamar prozesu aplikatu dira; beste hiru mantendu egiten dira; beste hiru kapitalizatu eta aurrerantzean ez dira publikoak izango; bat bat-egiterik egin gabe geratzen da, eta azkena desegin egin da


Transcripción textual del video

Berregituratze-prozesu honek Nafarroako enpresa-sektorearen ahalegin garrantzitsua eskatzen du. Aurrerantzean 38 enpresa publiko egon beharrean 13 egongo dira, hau da, %66 murriztuko dira; zuzendari kudeatzaileen kopurua 31 izatetik 13 izatera igaroko da, hau da, %60 murriztuko da gutxi gorabehera; eta administrazio-kontseiluetako kideen kopurua 322 izatetik 162 izatera igaroko da, hau da, %50 murriztuko da.

Modu horretan, Gobernuak legegintzaldi honetarako helburuetako bat betetzen du, hau da, sektore publikoa erabat berregituratzea. Lan konplexua izan da, eta gure ustez, Espainiako gainerako lekuetan ez dira horretan ari, hain zuzen ere, administrazio- eta politika-konplexutasun handikoa delako. Gure aldetik maiatzean amaituta utziko dugu, eta beraz, hurrengo gobernuak, askatasun osoz, 13 sozietate publiko horien administrazio-kontseiluak eta zuzendaritza-taldeak sortuko ditu. Gure kalkuluen arabera, eragiketa horren bidez, enpresa kopuruari, zuzendaritzei eta administrazio-kontseiluei dagokienez, milioi bat euro inguru aurreztuko da.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bat-egiteen prozesua onetsi du, eta horri esker,

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan 38 enpresa publiko egon beharrean 13 egongo dira.

Zehatz esanda, bat-egiteen prozesua modu honetan laburtzen da:

- Bat-egiteen hamar prozesu baimendu dira, eta horri esker, 30 sozietate egon beharrean 10 egongo dira.

- Beste hiruk ez dute prozesu honen eraginik izango: Ciudad Agroalimentaria de Tudela, SL, Navarra de Infraestructuras Locales, SAU, eta Centro Navarro de Aprendizaje de Idiomas, SA.

- Beste hirutan, Nafarroako Gobernuak partaidetza kapitalaren %50etik behera murriztuko du, eta beraz, enpresa publikoak izateari utziko diote: Miyabi, Start Up eta Salinas de Navarra.

- Posusa, Salinas de Navarra kapitalizatu ondoren, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresarekin elkartuko da.

- Azken enpresa publikoa, Saldosa, desegin egin da.

Álvaro Miranda bigarren presidenteordearen eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren arabera, bat-egiteen prozesu horren eraginez zorro publikoan milioi bat euro aurreztuko dira, korporazioan zuzendari-kudeatzaileen %60 gutxiago egongo baitira eta administrazio-kontseiluetan kideen %50 gutxiago egongo baitira (322 izan beharrean 162 izango dira).

 

Gaur baimendutako merkataritza-eragiketak

- Navarra de Suelo Industrial, SA (NASUINSA) eta Navarra de Suelo Residencial, SA (NASURSA) sozietateek bat egingo dute. Sozietate xurgatzailea Viviendas de Navarra, SA izango da.

- Agencia Navarra del Transporte y Logística, SAU sozietateak eta Ciudad del Transporte de Pamplona, SAU (CTPSA) sozietateak bat egingo dute; azken hori sozietate xurgatzailea izango da.

- Riegos del Canal de Navarra, SAU sozietateak sozietate hauek xurgatuko ditu: Instituto Técnico y de Gestión Agrícola, SA (ITG Agrícola), Instituto Técnico y de Gestión Ganadero, SA (ITG Ganadero), Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra, SA (ICAN), eta Riegos de Navarra, SA (RIEGOS).

- Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra SAU (VIVEROS) sozietateak sozietate hauek xurgatuko ditu: Echauri Forestal, SL (ECHAURI) eta Navarra de Medioambiente Industrial, SA (NAMAINSA).

- Baluarte Palacio de Congresos y Auditorio de Navarra, SA (BALUARTE) sozietateak sozietate hau xurgatuko du: Planetario de Pamplona, SA (PLANETARIO).

- Lehenengo unean Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra, SAU (SPRIN) sozietateak Territorio Roncalia, SLU sozietatea xurgatzea, eta jarraian, prozesu horretatik sortutako entitatea Circuito Los Arcos, SL sozietateak xurgatzea.

- Navarra de Servicios, SA (NASERSA) sozietateak Producción Informática de Navarra, SL (PIN) eta Obras Públicas y Telecomunicaciones de Navarra, SA (OPNATEL) xurgatzea.

- Agencia Navarra de Innovación y Tecnología, SAU (ANAIN), Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, SA (CEIN) eta Navarra de Verificaciones Legales, SAU (NAVELSA) sozietateek bat egitea.

- Trabajos Catastrales, SAU (TRACASA) sozietateak Gestión de Deudas, SAU (GEDESA) sozietatea xurgatzea.

- Sociedad de Desarrollo de Navarra, SA (SODENA), Navarra de Financiación y Control, SAU (NAFINCO), Navarra de Gestión para la Administración, SAU (NGA), eta Fondo de Jóvenes Empresarios Navarros, SAU (FJE) sozietateek bat egitea eta sozietate berri bat sortzea, Sociedad de Desarrollo de Navarra, SL.

Gaurko akordioaren bidez, berregituratze hori egiteko beharrezkoak diren estatutu-aldaketak eta, hala denean, sozietate berrien gizarte-estatutuak aldatzea baimendu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Presentación proyectos de fusión CPEN
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa