(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak dendari ekintzaileei guztira 1,1 milioi euroko diru-laguntzak ematea onartu du astelehena, 2011.eko apirilak 18


Merkataritza ekimenak abian jartzeko gastuen %70 diruz lagunduko dute eta eskatzaile bakoitzari gehienez 15.000 euro emango dizkiote


Transcripción textual del video

Are garrantzitsuagoa da aurtengo Aurrekontuen Legean krisiari aurre egiteko onartutako neurri bat: "Bihurtu dendari" plana. Planeko aurrekontua 1.113.000 eurokoa da, eta diru hori izango da, batetik, diru-laguntza arruntak emateko (laugarren kapitulua); eta bestetik, inbertsioak egiten laguntzeko (zazpigarren kapitulua). Hori, denda berriak irekitzea eta daudenak berritzea eta bezero gehiago erakartzea lortzeko. Dendari berriei edo dagoeneko dendari direnei gehienez 15.000 euro emango dizkiete.

Gaur egun, txikizkako merkataritzan ia 22.000 langile daude. Beraz, sektore garrantzitsua da eta, horregatik, merkataritza plan berezi bat dauka 2008-2011 aldirako, eta aurtengo Aurrekontuen Legean ezarritako laguntza espezifiko berri hori, 1.113.000 eurokoa.

Nafarroako Gobernuak dendari ekintzaileei diru-laguntzak ematea onartu du; diru-laguntzak emateko banakako ebaluazioaren erregimena baliatuko du.

Helburua da "Bihurtu dendari" programarako krisiaren kontrako 26 neurria betetzea; izan ere, programako laguntzen deialdia maiatzean jarriko dute abian. Hala, deialdi horretako konpromisoak betetzeko, 2011ko gastuen aurrekontuaren kargura 1.113.000 euro gastatzea onartu dute.

Nafarroako Gobernuak merkataritza ekimenak abian jartzeko gastuen %70 diruz lagunduko du eta eskatzaile bakoitzari gehienez 15.000 euro emango dizkio.

Programako aurrekontuan ehun enpresaburu berri ingururi laguntzeko adina diru dago. Diruz lagunduko dituzte, hain zuzen, txikizkako merkataritza jarduerak irekitzeko eta abian jartzeko gastuak, edo dagoeneko martxan dauden txikizkako merkataritza jarduerei eusteko behar diren gastuak.

Laguntzen helburua da dendari ekintzaileei laguntzea txikizkako merkataritza proiektu berri bat ezartzen edo martxan dagoen txikizkako merkataritza jarduerei eusten; hori, merkataritza enpresen sarea ez deuseztatzeko eta enplegua sortzea sustatzeko.

Laguntza hori Nafarroako ekonomia garatzeko eredu berriaren, hau da, Moderna Planaren, barruan dago. Planaren asmo nagusietako bat da Nafarroako enpresa sektore guztietan eragina duten zeharkako faktoreak sustatzea, besteak beste ekintzailetza.

Txikizkako establezimenduek, laguntzak jasotzeko, Nafarroako udalerriren bateko hiri bilbearen barruan egon behar dute (batik bat etxebizitzak dauden hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian).

Lorezaintzako produktuak, eraikuntzarako edo saneamendurako materialak saltzen dituzten txikizkako merkataritza establezimenduek ez dute baldintza hori bete beharko, ezta mugaz bestaldeko eremuetan kokatutako merkataritza establezimenduetan txikizkako merkataritza jardueretan aritzen direnek ere.

Diru-laguntza deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster egongo da indarrean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa