(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euro jarriko ditu enpresen produktibitatea hobetzeko asteazkena, 2011.eko apirilak 20


Enpresa txikien proiektuak sarituko dituzte, %40 diruz lagunduta


Kontserba fabrika

Kontserba fabrika.

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bitartez, enpresen lehiatzeko gaitasuna sustatzeko laguntza deialdi bat egin du. Batik bat Nafarroako ETEei lagunduko diete eta aurrekontua 1.750.000 eurokoa da.

Laguntzak dira, hain zuzen, Nafarroan kokatuta dauden eta produktibitatea edo hazkundea hobetzeko proiektuak egiten dituzten enpresentzat. Proiektu horien helburuak izan behar dute enpresen arazo edo gabezia nagusiak konpontzea eta lehiatzeko gaitasuna argi eta garbi, berehala eta modu eramangarrian gehitzea.

Diru-laguntzen zenbatekoak izango dira erakundeen tamainaren araberakoak, eta enpresa txikien proiektuak lehenetsiko dituzte; izan ere, enpresa txiki horien proiektuen %40 lagunduko dute diruz, gehienez.

Enpresa ertain eta handiek proiektuaren %30 eta %20 ordaintzeko diru-laguntzak jasoko dituzte, hurrenez hurren. Portzentaje horri %10 gehitzeko aukera dago.

Proiektuak, diru-laguntzak jasotzeko, helburu hauek bete behar dituzte:

-

Produktibitatea hobetzea, produktuak, zerbitzuak, prozesuak edo antolaketa hobetzeko proiektuen bitartez, adibidez: "lean manufacturing", TPS, "just in time", prozesuen ingeniaritza berriz antolatzea, sei sigma, TPM, minifabrikak, ekodiseinua, e.a.

-

Enpresa haztea, ekoizteko ahalmena handituz edota produktu edo zerbitzu berriak eskainiz. Ez dituzte diruz lagunduko planak, antolaketa, produktuak, ekoizpen ildo eta prozesuak eta martxan dauden zerbitzuak aldatzeko aldizkako proiektuak eta gainerako eragiketa arruntak.

-

Halaber, enpresak zehaztutako hobekuntza adierazleak jarri behar dituzte, aurreikusitako helburuen araberakoak. Adierazletzat hartuko dira jarritako helburuak zenbateraino lortu diren adierazten duten datuak, produktu, zerbitzu, prozesu edo antolaketari buruzko datuak.

Diruz lagunduko dira proiektuaren kanpoko gastuak (aholkularitza, ingeniaritza eta laguntza, inbertsio material eta ez materialak eta beste gastu batzuk) eta proiektuari zuzenean lotutako langileen soldata gordinari dagokion barne gastuaren partea (gehienez 120.000 euro), betiere gastu hori 2011ko urtarrilaren 1etik 31ra egikaritzen bada.

Eskariak aurkezteko eguna maiatzaren 20a da. Aurkeztu behar dira, ahal izanez gero, Internet bidez, Nafarroako gobernuaren Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa baliatuz (www.navarra.es).

Eskariak aurkeztu daitezke, baita ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean zehaztutako lekuetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa