(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Open Data Navarra webguneak farmazia sareari eta guardiako txandei buruzko informazioa jasotzen du dagoeneko asteartea, 2011.eko apirilak 26


Foru Gobernua webaren edukiak finkatzeko egiten ari den inkestan gehien eskatutako informazioetako bat da


Open Data Navarra ataria

Open Data Navarra ataria ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Open Data webguneak

Foru Komunitateko farmazia sareari eta farmazia horien guardiako txandei buruzko informazioa ere jasotzen du hainbat euskarritan, edozein herritarrak kontsulta arrunta egin dezan edo datu horietaz baliatuz zerbitzu edo aplikazio informatikoak garatu nahi dituzten erakundeek erabil ditzaten.

Farmaziei eta oro har, osasunari buruzko informazioa da

Foru Gobernua webgunearen edukiak finkatzeko egiten ari den inkestan gehien eskatuetako bat. Webgunea martxoan abian jarri zuen. Horrela, estatu, autonomia eta tokiko gobernuetarako bideratutako nazioarteko ekimenean parte hartu du, partikularrek eta enpresek informazio hiri berrerabiltzeko, banatzeko edo eduki hauetan oinarrituz beste tresna, produktu eta zerbitzu batzuk sortzeko aukera izan dezaten.

Farmaziei buruzko informazioa

CSV, XML, XLS eta JSON euskarrietan eskura daiteke, datu horiek ikusteko hainbat aukera emateko eta tratatzeko. Foru Komunitateko farmazia sareari buruzko fitxetan, datu hauek jasotzen dira: farmazia bakoitza zein osasun-eremura atxikita dagoen, herria, farmaziaren kodea, helbidea eta titularra. Bestalde, guardiako farmazien atalean, beste datu hauek agertzen dira, aipatutako lau formatuetan: datak, guardiako ordutegiak, herria, helbidea, farmaziaren titularra eta telefonoa.

Webgune honetan ikus daitekeen informazioaz baliatzea sustatzeko,

Foru Gobernuak Open Data Navarra sariak sortu ditu , Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako IKT Enpresen Elkartearen (ATANA) laguntzaz. Sari horien xedea da zerbitzuak eta tresnak sustatzeko web horren datuak erabiltzen dituzten berariazko proiektuak saritzeko. Beste komunitate eta herrialdeen esperientziaren arabera, sakelako telefonoetarako aplikazioak edo aplikazio informatiko txikiak (widget eta portlet ak) dira gehien erabiltzen direnak.

Open Data Navarra sarietarako deialdiak bi modalitate ditu: batetik, enpresa teknologikoetarako; bestetik, unibertsitateko ikasleentzat. Proiektuak 2011ko ekainaren 1 aurretik aurkeztu beharko dira.

.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa