(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Administrazioko 26.689 funtzionario eta administrazio publikoko langilek maiatzaren 18an hauteskunde sindikalak egingo dituzte
asteazkena, 2011.eko apirilak 27


18 sindikatu eta koalizioetako 4.205 hautagairen artean 288 ordezkari hautatuko dira 16 hauteskunde alorretan


NAPIn 2007an jarri ziren hauteskunde mahaietako bat

NAPIn 2007an jarri ziren hauteskunde mahaietako bat ( irudia handitu )

Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioan lan egiten duten 26.689 funtzionario eta administrazio publikoko langileri datorren maiatzaren 18an egingo diren hauteskunde sindikaletan parte hartzeko deia egin zaie. 2007ko hauteskundeekin alderatuta, hautesle kopurua % 13 haziko da alor bakoitza koordinatzen duten Hauteskunde Mahaiek onetsitako eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuak emandako erroldaren arabera.

Zehazki, hauteskundeotan 25.887 estatutupeko funtzionariok eta administrazioak kontratatutako langilek eta lan kontratudun 802 langilek (kontratu finkoa zein aldi baterakoa dutenek) eman ahal izango dute botoa. Administrazio nagusia (Euskarabidea, Evena, Nafarroako Gazteriaren Institutua eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua barne), Nafarroako Gobernuko erakunde autonomoak eta Foru Erkidegoko administrazio publikoko langileen alor espezifikoak osatzen dituzten 16 hauteskunde alorretara atxikitako langileak dira.

Nafarroako sektore publikoko langileek 288 ordezkari sindikal aukeratuko dituzte 4.205 hautagairen artean. Hautagai horiek 18 erakunde sindikalek aurkeztutako 82 hautagaitza osatzen dituzte.

Hauteskundeetan lehiatuko diren sindikatuen siglak hauek dira: Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Elkartea (AFAPNA), ANPE irakasleen sindikatua, Foruzaingoaren Erakunde Profesionala (APF), Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkartea (APS), Comisiones Obreras sindikatua (CCOO), Lanaren Konfederazio Nagusia-Solidari hauteskunde koalizioa (CGT-Solidari), Zentral Sindikal Independentea eta irakaskuntzako funtzionarioena (CSI-F), LAB, SATSE erizaintzako sindikatua, Nafarroako Suhiltzaileen Sindikatua (SBN), Nafarroako Medikuen Sindikatua (SMN), Administrazio Langileen Sindikatua (SPA), Justizia Administrazioko Langileen Sindikatua (STAJ), STEE-EILAS irakaskuntzako sindikatua, UGT, Erizaintzako Langileen Sindikatua (USAE) eta Unión Sindical Obrera (USO). Hauteskundeak lantokietan jarriko diren 90 mahaitan egingo dira.

Hauteskunde alorrak

Administrazioaren alorrei dagokienez, Nafarroako Osasun Zerbitzua datozen hauteskundeetan hautesle, hautagai eta parte hartuko duten sindikatu gehien dituen erakundea da. 10.484 funtzionario eta administrazio publikoko 449 langileri egin diete botoa emateko deia; horiek, 11 indar sindikaletako 1.710 hautagaien artean 72 ordezkari aukeratuko dituzte.

Hautesle kopuru handiena duen bigarren taldea unibertsitatekoak ez diren irakasleena da. 8.461 funtzionario dira eta 51 ordezkari izango dituzte, ordezkari horiek bederatzi sindikatuk aurkeztutako 1.156 hautagairen artean aukeratuko dira.

Botoa eman dezakeen langile kopuru handiena duena Administrazio nagusia da (beste hauteskunde alor batzuetara atxikita ez dauden Gobernuko zerbitzuetako langileek osatzen dute); 3.752 hautesle dituzte, eta horietatik 3.444 funtzionarioak eta 308 lan-legepeko kontratauak dira. Bederatzi indar sindikaletako 465 hautagairen artean 44 ordezkari hautatuko dituzte. Hautesle gehien izango duen laugarren prozesua Foruzaingoko langileei loturikoa da. 1.083 langilek bozkatu ahal izango dute 23 ordezkari sindikal hautatzeko sei sindikatutako 238 hautagairen artean.

Nafarroako Mendekotasun Agentziak eta Nafarroako Larrialdi Agentziak 677 eta 556 hautesle dituzte eta 20 eta 18 ordezkari hautatu behar dituzte, hurrenez hurren, eta badakite jadanik nortzuk diren funtzionarioen alorreko hautagaiak (177 Nafarroako Mendekotasun Agentziaren kasuan eta 131 Nafarroako Larrialdi Agentziarenean). Aldiz, organismo bi horietako lan kontratudun langileek (45 langile dira guztira; hain gutxi izanik, langileen ordezkariak aukeratzen dituzte, eta ez langileen batzordeak eta enpresa komiteak, besteek egiten duten modura) maiatzaren 9ra arte itxaron beharko dute, hauteskunde mahaiak eratu arte, eta maiatzaren 16a hautagaitzak aurkezteko epe muga izango da.

Hauteskunde prozesua honako alor hauetako langileak aukeratuz amaituko da: Justizia Administrazioa (553 hauteslek 17 ordezkari hautatuko dituzte), Nafarroako Zerga Ogasuna (304 hautesle eta 13 ordezkari), Nafarroako Enplegu Zerbitzua (185 hautesle eta, 9 ordezkari), Nafarroako Osasun Zerbitzuko Institutua (68 hautesle, zazpi ordezkari, hiru talde sindikaletako 21 hautagai), Nafarroako Kirolaren Institutua (66 hautesle eta zazpi ordezkari), Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (51 hautesle eta zazpi ordezkari).

2007ko hauteskundeak

2007ko maiatzaren 16an egin ziren Foru Administrazioaren hauteskundeetan 3.927 hautagai aurkeztu ziren guztira 80 hautagaitzatan, horiek 19 sindikatu eta profesionalen talderen ordezkariak ziren.

Orduan, 23.517 hautesletatik 13.785 pertsonak bozkatu zuten, hau da, parte hartzea % 58,63 izan zen. CCOO sindikatuak 49 ordezkari lortu zituen eta lehen indar sindikala izan zen; haren atzetik izan ziren LAB (46), ELA (36), UGT (35) eta AFAPNA (24).

Hauek ere ordezkariak lortu zituzten: SMN (16), SATSE (12), SPA (10), Foruzaingoaren Sindikatua (8), STEE-EILAS (8), USAE (8), APS (7), USO (6), CSI-CSIF (5), ANPE (4), APF (3) eta ESK sindikatuak, Independenteen hautagaitzak eta STAJek ordezkari bana.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Elecciones sindicales 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa