(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa bigarrena da hezkuntza-bikaintasunaren 2011ko zerrendan osteguna, 2011.eko apirilak 28


Txostenean autonomia-erkidegoetako hezkuntza-politikak konparatu dira


Nafarroa hezkuntza-bikaintasunari dagokionez bigarren autonomia-erkidegoa da Espainian, Profesionales por la Ética entitate independenteak egindako

"Hezkuntza-politikak Espainian: hezkuntza-bikaintasunaren 2011ko zerrenda" txostenaren arabera. Emaitza hori 2007ko aurreko txostenean lortutakoaren antzekoa da.

Azterlanak Hezkuntza Ministerioko, EINeko, ELGAko eta Eurostateko zifra ofizialak hartu ditu oinarri. Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa lehen tokian dago, 8,71ko puntuazioarekin. Horren ostean datoz Nafarroa (8,02), Gaztela eta Leon (7,70), Asturias (7,01), Madril (6,53), Kantabria (6,01), Aragoi (5,84), Katalunia (5,68), Galizia (5,58), Errioxa (5,36), Valentzia (3,44), Murtzia (3,02), Extremadura (2,99), Andaluzia (2,51), Gaztela-Mantxa (2,44), Balearrak (2,28) eta Kanariak (1,90).

Txostena egiteko, bederatzi taldetan bildutako 58 adierazle ebaluatu dira (eskolatzea, graduazioa, egokitasuna, ikasketak garaia baino lehen bertan behera uztea, gizarte-ekimena, gastu publikoa, irakasleak eta baliabide osagarriak). Horietako bakoitzean zerrenda berezia egin da, adierazle horien batez besteko haztatuaren bidez lortutako emaitza oinarri hartuta.

Nafarroa buru da egokitasun-tasari dagokionez (adinaren arabera dagokion ikasturtean izena emanda duten ikasleen ehunekoa), PISA 2009 txostenaren emaitzak kontuan hartuta, baita irakasleen eskuragarritasunari dagokionez ere (ikasleen kopurua irakasle bakoitzeko, besteak beste).

Bestalde, azterlanean beste arlo batzuk ere aztertu dira, hala nola gastu publikoa eta eskolatzea, eta horietan Nafarroa bigarren lekuan agertzen da. Arlo horien barruan beste adierazle batzuk hartzen dira kontuan, besteak beste, eskola-bizitzaren itxaropena sei urtean edo ikasle bakoitzeko gastu publikoa.

Graduazio-tasari (DBHn, Batxilergoan eta goi mailako hezkuntzan) eta ikasketak garaia baino lehen bertan behera uzteari erreparatuz, Foru Komunitatea hirugarren lekuan dago.

Horrez gain, txostenean hezkuntza arloko gastuaren efizientzia aztertu da, ikasle bakoitzak xahututako zenbatekoa, eskolako emaitzak eta emandako baliabideak konparatuz. Ikasle bakoitzarengan egindako inbertsioari dagokionez, autonomia-erkidego eraginkorrenak Gaztela eta Leon (%59,5), Euskal Autonomia Erkidegoa (%58,3), Nafarroa (%53,6) eta Madril (%50,2) dira, 100 puntutik 50 baino gehiago lortu baitituzte. Gainerako hamahiru eskualdeak azpitik geratu dira.

Txostenaren arabera, baliabide informatikoak autonomia-erkidego guztietan hobetu dira. Hala ere, geletako ordenagailu kopurua soilik baloratu da, eta beste erreminta batzuk ez dira kontuan hartu, hala nola ADI (Arbel Digital Interaktiboa). Ildo horretatik, gogoan izan behar da 2011n Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduen %100etan Lehen mailako Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gela guztietan teknologia hori dagoela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa