(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Karlos III.a Prestuaren beste lau gurutze eman ditu astelehena, 2011.eko maiatzak 2


Gurutzeak Elikagai Bankuak, Manos Unidas kanpainak, Fundación Proyecto Hombre fundazioak eta Crisanto Ayanzek jaso dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren beste lau gurutze ematea erabaki du Elikagai Bankuak, Manos Unidas kanpainak eta Proyecto Hombre fundazioak erkidegoan dituzten ordezkariei; baita Crisanto Ayanzi ere, Argentinako eta Txileko Zentro Nafarren federazioko presidenteari.

Saritutakoen irudiekin egindako muntaia

Elikagai Bankuak, Manos Unidasek, Crisanto Ayanzek eta Proyecto Hombrek jaso dute Karlos III.a Prestuaren gurutzea

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren beste lau gurutze ematea erabaki du Elikagai Bankuak, Manos Unidas kanpainak eta Proyecto Hombre fundazioak erkidegoan dituzten ordezkariei; baita Crisanto Ayanzi ere, Argentinako eta Txileko Zentro Nafarren federazioko presidenteari.

Gobernuak Nafarroako Elikagai Bankuari eman dio gurutzea "Solidarioak izatearren eta lanean etengabe aritzearren askotariko arrazoiak direla-eta egoera ezegonkorrean bizi diren eta elikagaiak erosteko dirurik ez duten pertsona eta familientzako elikagaiak biltzeko".

Manos Unidas Navarraren inguruan esan du "problezia, gosea, malnutrizioa, gaixotasunak, eskolatzerik eza eta azpigarapena bezalako munduko arazo larriei erantzun aktiboak eta eraginkorrak" ematen lagundu duela, baita Foru Erkidegoan ere.

Fundación Proyecto Hombre Navarraren kasuan, Gobernuak "pertsona ugariren drogazaletasunaren arazoari irtenbide eraginkorrak emateko egindako ahalegia eta, alor horretan, gizarte bazterkeriari aurre egin izana" eskertu du.

Azkenik, Gobernuak Crisanto Ayanzen lana nabarmendu du "Argentinan bizi diren nafarrei eta nafarren ondorengoei arreta emateagatik eta han daudenen ordezkari izateko lan goresgarria egiteagatik. Horrek, gainera, pertsona horiek Foru Erkidegoarekin duten lotura eta Nafarroaren irudi ona indartzen lagundu du".

1997an sortu zen kondekorazioa

Kondekorazioa 1997an eratu zuen Foru Gobernuak. Horren helburua Nafarroaren aurrerapena indartzen eta Foru Erkidegoa kasuan kasuko jardueren bidez atzerrira zabaltzen lagundu duten pertsona eta erakundeen meritua azpimarratu eta jendearen aurrean aitortzea da.

Kondekorazioa sortu zeneko dekretuan (104/1997 Foru Dekretua) dago ezarrita gurutzeari Karlos III.a Prestuaren izena ematea, Nafarroako erregeen artean nabarmenena izan zelako; jarrera baketsua eta bateratzailea izan zuen, kulturaren eta artearen aldeko ekimenak aurrera eraman eta Europako gainerako gorteekin bakean eta adiskidetasunean oinarritutako harremanak ezarri zituen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Banco de alimentos
Crisanto Ayanz
Manos Unidas
Proyecto Hombre
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa