(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 500.000 euroko diru-laguntza baimendu du Abodi pistako eraikinerako astelehena, 2011.eko maiatzak 2


Iraupen eskiko estazioak zerbitzuak eta kirol materiala dauzka pista erabiltzen duten eskialarientzat


Abodiko pistako eraikina

Eskola umeak Abodiko pistan

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroako Kirolaren Institutuari baimena eman dio 500.000 euroko diru-laguntza zuzena Zaraitzu haraneko batzarrari emateko. Zenbateko hori Abodiko pistako eraikina birgaitzeko lehen fasea burutzeko izango da.

Birgaitu beharreko eraikina aspaldi Pikatuako aduana zegoen lekuan dago eta, gaur egun, Abodiko iraupen eskiko estazioa da. Iratiko basotik batez beste 1.400 metroko altuerara dago. Pistak eskiatzeko 20 kilometro ditu eta Otsagabiatik heldu daiteke bertara, Larraura doan NA 211 errepidetik joanda. Hiru solairuko eraikina da: erdisotoa, beheko solairua eta lehen solairua ditu.

Obra proiektuaren arabera, beheko solairua edo solairu nagusia terrazaren maila berean dago eta zerbitzu nagusiak ditu: komunak, armairuak-taberna-kafetegia dituen gunea terrazara eta hegoaldera begira, eta sukaldea. Sukaldera kanpoko aparkaleku pribatuko plaza txiki batetik sar daiteke.

Erdisotoan kirol materiala errentan hartzeko lekua, botikina, erabilera anitzeko gela bat eta beharrezko instalazioen gelak daude. Bi solairuak barruko eskailera baten bidez daude konektatuta; hala ere, lursailaren berezko jaitsierak eta eraikinaren egiturak kanpotik ere zuzenean sartzeko aukera ematen dute.

Barruko eskailera horrek lehenengo pisura ere eramaten du. Han dagoen eremua kudeaketarako bulego edo bileretarako areto gisa erabil daiteke; ondoan apartamentu txiki bat dago eraikinaren kudeatzaileek ostatu hartzeko erabiltzen dutena.

Hiru solairuek zoru bero-emaile bidezko berokuntza izango dute, hortaz, polietilenozko hodiak gordeko dituen zolarriaren gainean portzelana-gresezko zoladura jarriko da. Gela hezeak zeramikazko azulejuz estaliko dira sabairaino.

Barruko zurezko elementuak haritz egurrez egingo dira eta kanpokoak lakadun aluminiozkoak izango dira. Kristalak laminadun beirazkoak izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa