(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 1.515 langabetu gutxiago izan dira apirilean asteazkena, 2011.eko maiatzak 4


Krisialdia hasi zenetik langabeziak izan duen beherakadarik handiena izan da eta Gizarte Segurantzako afiliatuen eta kontratazioen kopuruen igoera izan du oinarri


Nafarroan 1.515 langabetu gutxiago izan dira apirilean

Grupo trabajadores

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistraturiko langabetu kopuruak behera egin zuen 2011ko apirilaren amaieran. Aurreko hilabetean baino 1.515 langabetu gutxiago izan ziren eta, guztira, 43.790 langabetu. Balio erlatiboetan adieraziz gero, beherakada -% 3,34 da.

Estatuan 64.309 langabetu gutxiago izan ziren, hau da, -% 1,40; Foru Erkidegoan baino neurri txikiagoan egin zuen behera. Nafarroan eman den langabeziaren beherakada estatuko bigarren handiena izan da, Balearren atzetik (-% 6,24). Aste Santuak eta turismoaren sektoreko jardunak eragin du langabeziak behera egitea.

Imelda Lorea Lan arloko zuzendari nagusiak datu itxaropentsuak direla adierazi du, langabeziaren beheraka kontratazioen eta Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruaren igoera nabarmenak eragin duelako. Esan du, krisialdia hasi zenetik, Nafarroan erregistratu den langabeziaren beherakadarik handiena izan dela eta, atzera eginez, beherakada handiagoa izan zuen eta gertuen den garaia 2007ko apirila izan zela. Zuzendari nagusiak jakinarazi du kontratazioak gora nabarmen egin izanagatik egin duela behera langabeziak, eta nabarmendu du beherakada bai gizonezkoentzat bai emakumezkoentzat izan dela onuragarria, batez ere, gazteentzat. Nafarroako eskualde eta sektore guztietan eman da.

Nafarroan gertatutakoa ez bezala (langabeziak behera eta kontratazio kopuruak gora egin du), estatuan apirilean sinatu ziren kontratu kopuruak -% 7,61 egin zuen behera eta Nafarroan, aldiz, % 7 egin zuen gora. Nafarroa Balearren (% 26) eta Extremaduraren (% 9) atzetik doa, hirugarren. Apirilean, Nafarroan, 17.667 kontratu izenpetu ziren, aurreko hilean baino 1.159 gehiago.

Apirilean, Gizarte Segurantzak ere bilakaera positiboa izan zuen Nafarroan. 1.646 pertsona gehiago afiliatu ziren apirilean (% 0,63), estatuan gertatu zena baino askoz gehiago, hau da, % 0,47 (81.447 pertsona). Nafarroako afiliazioen hazkuntza, halaber, estatuko hirugarren handiena izan da, Balearren eta Andaluziaren atzetik.

Sexuari erreparatuz, 22.855 emakume eta 20.935 gizon daude langabezian; aurreko hilabetearekin alderatuta, % 2,82 eta % 3,91 egin dute behera, hurrenez hurren. Adin taldeei dagokienez, 25 urtetik beherako 5.104 langabetu eta 25 urtetik gorako 38.686 langabetu daude; aurreko hilabetearekin alderatuta, % 5,45 eta % 3,06 egin duten behera, hurrenez hurren.

Enplegu agentzien kasuan, eskualde guztietan egin du behera langabeziak. Beherakada handienetik txikienerako hurrenkeran, hauxe izan da bilakaera: Lodosa (% 8,65), Agoitz (% 5,40), Altsasu (% 5,39), Tafalla (% 5,37), Tutera (% 4,90), Doneztebe (% 4,17), Iruña (% 2,18) eta Lizarra (% 1,82).

Joan den hilean sektore guztietan jaitsi zen langabezia Nafarroan: nekazaritzan 127 pertsona gutxiago (-% 7,09), industrian 342 (- %4,30), eraikuntzan 178 (-% 3,38) eta zerbitzuetan 905 (-% 2,95). Lehenago enplegurik izan ez dutenen taldera 36 pertsona gehitu ziren. Jarduera ekonomikoen azpisektoreka honako hauetan egin du behera batez ere: eraikinen eraikuntzan, eraikuntza espezializatuko jardueretan, motordun ibilgailuen, atoien eta erdiatoien ekoizpenean eta kirol, aisi eta entrenamendu jardueretan. Langabeziaren gorakada handiena izan duten azpisektore ekonomikoak hauek dira: nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta horiekin loturiko zerbitzuak, lurreko garraioa eta hodi bidezkoa eta elikagaien industria.

2010eko apirileko kopuruarekin alderatuta, 1.418 langabetu gehiago egon dira oraingoan; balio erlatiboetan adierazita, % 3,35.

Beste aldagai batzuk

Azken lau urteetan, lan merkatuak honako joera hau izan du apirilean: 2008ko apirilean, Nafarroan 618 langabetu gutxiago egon ziren; 2009ko apirilean, 148 gehiago; 2010eko apirilean, 1.381 gutxiago, eta joan den hilean 1.515 gutxiago. Azken zenbateko hori, gainera, aztertutako hamarkadako hilabete guztien artean, bigarren beherakada handiena izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa