(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak Nafarroako lurraldea antolatzeko bost planen aldeko balorazioa egin du asteazkena, 2011.eko maiatzak 4


Urteko osoko bilkuran, halaber, Nafarroako Lurralde Behatokiaren 2011rako Ekintza Planaren berri izan du


Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluko kideak elkartu dira gaur goizean. Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izan da kontseiluaren buru.

Kontseiluak gaurko bileran aurkeztu diren Lurralde Antolamendurako Planen (LAP) bost proiektuen aldeko txostena egin du eta Nafarroako Gobernuari Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako onespen izapideari bide emateko eskatu dio.

Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak, 2010eko ekainaren 22ko osoko bilkuran erabaki zuen batzorde espezifiko bati Lurralde Antolamendurako Planen proiektuari buruzko txostena egiteko ardura ematea. Plan horiek Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 35/2000 Foru Legeak lurraldea antolatzeko ezartzen duen bitartekoen egituraren zati bat osatzen dute. Zehazki, LAPen egitekoa Nafarroako Foru Erkidego osoan Nafarroako Lurralde Estrategiaren edukia garatzea da. Estrategia hori 2005eko ekainean onetsi zuen Foru Parlamentuak.

Horretarako, bost lurralde eremu zehaztu dira: Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa, Erdialdea, Erdiko Zona eta Ebroren Ardatza. LAPen bidez, Nafarroako eremuak antolatuko dira udalerriz gaindiko guneetan. Hori burutzeko oinarri hartuko da lurraldearen, ingurumenaren, biztanleriaren eta jardueren, eta Foru Erkidegoko zerbitzu eta azpiegituren arteko lotura egokia.

Gaur goizeko bilkuran, aipatu den batzorde espezifikoak egindako txostena aurkeztu da. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak, Enpresaburuen Konfederazioak eta gehiengoa duten sindikatuek egin dute txostena. Agirian, LAPak egiteko prozesua Nafarroako legeek alor horretan ezarritakora egokituta dagoela azpimarratu da eta Foru Erkidego osorako eskala ertaineko lurralde plangintza burutzearen garrantzia ere nabarmendu du. Azken horrek eskualdeen garapen orekatua eta jasangarria erraztuko ditu.

Txostenean honako alderdi hauek ere azpimarratu dira: lurraldearen antolamendurako planak egitean jendearen parte hartze prozesu handia, planen eta Nafarroako Gobernuaren gainerako estrategien arteko koherentzia eta, batez ere, lurraldearen antolamenduak, eskualdeen arteko lehia areagotzeko, MODERNA Planean jaso diren eskualdekako erronkak aurrera eramateko eman behar duen laguntza.

Nafarroako Lurralde Behatokiaren ekintza plana

Halaber, Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak oniritzia eman dio 2011rako Nafarroako Lurralde Behatokiaren (NLB) urteko ekintza planari. Behatokiaren jarduera nagusia Nafarroan aztertzeko foro bat jartzea da lurraldearen kudeaketa eta bilakaera hobea izatea lortzeko. Horrez gain, Nafarroako Lurralde Estrategiaren bi urtez behingo III. Memoria (2009-2010) egiteko edukiak eta metodologia proposatu dira eta Nafarroako Lurralde Adierazleen Sistema aurkeztu dute.

Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseilua

Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseilua Foru Erkidegoko aholkularitza eta parte hartze organo bat da, hala, agente instituzionalek, sozialek eta ekonomikoek Nafarroako lurraldearen garapena bultzatzen eta horren jarraipena egiten lagundu ahal izango dute.

Kontseiluaren buru Ekonomia eta Ogasun kontseilaria da eta presidenteordea Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilaria. Instituzioetako ordezkariei dagokienez, honako hauek osatzen dute organoa: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Lurraldearen Antolamendurako Parlamentuko Batzordeko bi ordezkari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko zuzendari nagusia, Ingurumen Ministerioko ordezkari bat, Iruñeko alkatea eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidentea.

Hauek dira, bestalde, instituzio soziekonomikoetako ordezkariak: Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentea, Langileen Batasun Orokorreko (UGT) eta Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuetako idazkari nagusiak, Erdialdeko Garapenerako Partzuergoaren presidentea, Teder eta Cederna-Garalur elkarteetako presidenteak eta Eder Partzuergoko idazkaria. Horiez gain, Nafarroako Kultura Kontseiluko, Nafarroako Ingurumen Kontseiluko eta Nafarroako Turismo Kontseiluko ordezkariek ere osatzen dute organoa. Osoko bilkura Biologoen Elkargo Ofizialeko, Teknikari Hirigileen Elkarteko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko kideek osatzen dute. Azkenik, lurraldearen antolamenduaren alorrean entzute handiko bi adituk ere osatzen dute kontseilua.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa