(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskolatze Batzorde Nagusiak gurasoak, sindikatuak, hezkuntza-zentroak eta toki-entitateak barruan hartuko ditu astelehena, 2011.eko maiatzak 9


Organo horrek Foru Komunitateko hezkuntza-zentroetan ikasleak onartzeko prozedura behar den moduan aplikatzea zaintzen du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur onetsitako foru-dekretu baten bidez Eskolatze Batzorde Nagusiaren osaera eta eginkizunak aldatu dira. Organo hori Hezkuntza Departamentuaren mendekoa da eta Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunduetan ikasleak onartzeko prozedura behar den moduan aplikatzea zaintzen du.

Nafarroako Gobernuak gaur onetsitako foru-dekretu baten bidez Eskolatze Batzorde Nagusiaren osaera eta eginkizunak aldatu dira. Organo hori Hezkuntza Departamentuaren mendekoa da eta Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunduetan ikasleak onartzeko prozedura behar den moduan aplikatzea zaintzen du.

Batzordea organo parte-hartzaileagoa izan dadin, hezkuntza-erkidegoko eta beste erakunde batzuetako ordezkariak barruan hartuko ditu, hala nola toki entitateak, sindikatuak, hezkuntza-zentroak eta gurasoen elkarteak. Orain arte Hezkuntza Departamentuko langileek soilik osatzen zuten.

Modu horretan, Batzorde berriaren buru Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusia izango da eta hamalau kide izango ditu. Zazpi Administrazioko kideak izango dira, hots, hurrengo hauetako zuzendariak: Hezkuntza Ikuskaritzako Zerbitzua; Aniztasuna, Orientazioa eta Multikulturalitatea; Lanbide Heziketa; eta Ikaskuntzarako Zentroak eta Laguntzak; Orientazio eta Multikulturalitate Ataletako buruak eta Hezkuntza Departamentuko idazkari orokor teknikoa. Horiekin batera udal ordezkari bat egongo da, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutakoa; hezkuntza-zentroen bi zuzendari, sindikatuen bi ordezkari eta gurasoen elkarteetako bi ordezkari, horietako bat sare publikoa ordezkatuz, eta bestea sare itundua.

Bestalde, gaur onetsitako dekretuak Batzordearen eginkizunak aldatu ditu. Administrazio eta betearazpen organoa izatetik aholkularitza eta proposamen organoa izatera igaroko da. Betearazpen-eginkizunak zentroei eta Hezkuntza Departamentuari erreserbatuta egongo dira. Hezkuntza Departamentuak ikasleen eskolatzea egingo du, Eskolatze Batzorde Nagusiak ezarritako irizpideak eta jarraibideak beteta. Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

- Ikasleak onartzeko prozesua eta Tokiko Eskolatze Batzordeen jarduna koordinatzea eta onarpen prozesuaren baremazioa eta ezarritako lehentasun-irizpideen aplikazio egokia gainbegiratzea.

- Zentroek igorritako irizpide osagarriak zentroko organo eskudunak modu justifikatuan ikusitako eta irizpide objektiboen arabera adostutako inguabar aipagarriak direla kontrolatzea.

- Lehenengo tokian eskatutako zentroan plaza lortu ez duten ikasleak eta beharrizan bereziak dituztenak eskolatzeko irizpideak betetzen direla gainbegiratzea.

- Epez kanpo zentroa aldatzeko eskaerak baimentzea behar den moduan justifikatutako ingurubar bereziak daudenean.

- Hezkuntza Departamentuak planifikatutako hezkuntza-eskaintza ezagutzea.

- Zentroei eta Tokiko Eskolatze Batzordeei 31/2007 Foru Dekretuari –ikasleak Nafarroako zentro publiko eta pribatuetan onartzea arautzen du- eta xede horretarako onetsitako araudiari buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.

Tokiko Eskolatze Batzordeak

Dekretuaren bidez, lau Tokiko Eskolatze Batzorde iraunkor sortu dira Lizarran, Tafallan, Tuteran eta Iruñerrian. Batzorde horiek, haien esparruan, ikasleak onartzeko prozesuari buruzko informazioa eta aholkularitza ematen dute eta prozesua gainbegiratzen dute. Gaur onetsitako testuaren arabera, aldi baterako Tokiko Batzordeak eratu ahal izango dira (ikasturte bateko eskolatze-prozesurako), herriko edo herriaren eragin-esparruko hezkuntza-zentro baterako eskaerak eskaintzak baino gehiago direnean.

Batzorde horien buru herriko alkatea izango da, eta kide hauek izango dituzte: inguruko Hezkuntza arloko ikuskaria, kasuan kasuko udalak proposatutako teknikaria, udalerriko irakaskuntza-zentroetako zuzendariak, sindikatuetako bi ordezkari eta gurasoen elkarteetako beste bi ordezkari (bata sare publikotik eta bestea itundutik). Iruñearen eta Iruñerriaren kasuan, bost zentro-zuzendari egongo dira, bost sare bakoitzeko, eta gainera, inguruko herrietako bi udal ordezkari.

Gaur onetsitako testuaren arabera, Tokiko Eskolatze Batzordeek eginkizun hauek dituzte:

- Plaza eskatzen duten guraso eta tutoreengandik hezkuntza- eta gizarte-esparruei buruzko informazioa jasotzea.

- Seme-alabak eskolatzean aholkuak eskatzen dituzten guraso eta tutoreengana hurbiltzea, hekzuntza-sistemari buruzko informazioa eta derrigorrezko irakaskuntzaren doakotasunari, hezkuntza-zentroei, plaza-kopuruari eta ikasleak onartzeko prozesuari buruzko informazioa ematea.

- Ikasleei buruz jasotako datuak baloratu eta zentro batean eskolatze-proposamen bat formulatzea.

- Zentro guztiei beharrizan bereziak dituzten ikasleak, gizartean baztertuta dauden kolektiboetakoak eta integrazio berantiarrekoak modu ekitatiboan eskolatzen laguntzeko lankidetzan aritzen laguntzea.

- Eskolatze-proposamena gurasoei, tutoreei, esleitutako hezkuntza-zentroari eta Eskolatze Batzorde Nagusiari jakinaraztea.

- Izen-ematearen jarraipena egitea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa