(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Mendialdeko beste bost establezimenduri kalitate turistikoaren konpromisoa hartzeagatiko diploma ematea onetsi da

asteazkena, 2011.eko maiatzak 11


Nafarroako Mendialdeko Kalitate Turistikoaren Batzordeak, Corpas eta Sanzberro kontseilariak ere han direla, horixe proposatu du gaur Urdazubin egindako bileran


Torre de Úriz landa hoteleko gela bat

Torre de Úriz landa hoteleko gela ( irudia handitu )

Nafarroako Mendialdeko beste bost establezimenduk kalitate turistikoaren konpromisoa hartzeagatiko diploma jasoko dute. Ziurtapen hori establezimenduaren kalitatea oro har hobetzeko tresna da, kudeaketa eta bezeroentzako zerbitzua landuz.

Hala ondorioztatu du Nafarroako Mendialdeko Kalitate Turistikoaren Batzordeak gaur egin duen bileran. Kalitatearen konpromiso berrien betetzea ere ebaluatu, 19 establezimenduren diploma berrituko dela baieztatu eta beste bost ematea onetsi du. Azken horietatik lau Zugarramurdiko zerbitzu turistikoek hartuko dituzte (koba, museoa, turismo bulegoa eta Molino de Zugarramurdi landa etxea). Bosgarren establezimendua Artzibarren dagoen Torre de Úriz landa hotela da.

Nafarroako Mendialdeko Kalitate Turistikoaren Batzordeko Araudia aldatzea 

Nafarroako Mendialdeko Kalitate Turistikoaren Batzordearen bileran izan dira Juan Ramón Corpas Kultura eta Turismo kontseilaria, Begoña Sanzberro Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria eta Esther Celaya Cederna-Garalur elkarteko kudeatzailea. Batzordearen antolaketak jarraitzen duen araudiaren aldaketa ere onetsi dute.

Batzordea erakunde independentea da eta Carlos Erce Turismo arloko zuzendari nagusia da presidentea. Nafarroako Mendialdeko sektore ekonomiko eta zerbitzu publiko guztien elkarlana errazteko eratu zen, esate baterako, kalitatezko turismo eredu bat kudeatzean zein inguruko kalitate turistikoarekin loturiko edozein jarduera erabakitzean.

Nafarroako Mendialdean jarduten da eta Nafarroako Mendialdea Helburuko Kalitate Planera atxikitako 70 udalek baino gehiagok osatzen dute. Turismo arloko Estatuko Idazkaritzak bultzatzen du Espainiako Turismo Institutuaren (TURESPAÑA), Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren (FEMP) eta Nafarroako Gobernuaren bidez.

Hiru organok osatzen dute: Kalitate Mahaiak, Lan Taldeak eta Erakunde Kudeatzaileak. 

Nafarroako Mendialdeko eskualdeetako ordezkarien kopurua hazi egin da Kalitate Mahaian, lau kide gehiago daude eskualde bakoitzeko, hau da, 12 kide gehiago izango dira udaletako ordezkariak.

Horrez gain, Kalitate Mahaiko ordezkariak hautatzeko eta berritzeko sistema ezarri da; sistema horren bidez, udal eta elkarteetako kideak txandakatzen direla bermatuko da. Kalitate Batzordean Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Cederna-Garalur elkartearen bina ordezkari gehiago jartzea ere proposatu da.

Bileran izan direnei Nafarroako Gobernuak berriki onetsitako deialdien inguruan jakinarazi diete. Deialdi horiek partzuergo turistiko, toki erakunde eta elkarteentzat dira, produktu turistikoak garatzean jarduera eta inbertsioak egin ditzaten.

Azkenik, kontseilariak kalitatearen diploma lortu edo berritzen duten establezimendu guztiak zoriondu ditu, baita Cederna-Garalur ere egindako ahaleginagatik.

 Nafarroako Mendialdea Kalitate Plana

Nafarroako Mendialdea Kalitate Plana Nafarroako Gobernuak onetsitako Turismoaren Plan Estrategikoan ezarritako jarduera ildoa da. Honako hauek dira, besteak beste, aurreikusitako ekintzak: sektoreko agenteen artean sentsibilizazio lana egitea produktuen eta zerbitzuen kalitatea sustatzeko, negozio turistikoetan jardun onak ezartzeko laguntza teknikoa ematea, kalitate kontrolak ezartzea eta bisitariei eta bertakoei inkestak egitea emandako zerbitzuen inguruko iritzia zein den jakiteko.

Urtero berritzen da plana eta aukera ematen du kalitatezko programa pilotu bat gauzatzeko eta inguruko zerbitzuen enpresa eta saltokien estandarrak ezartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa